Udaletako genero-politikak eta emakumearen arretarako ereduak
Udaletako genero-politiken antolaketa
Eremu berezi baten sorrera, emakumearen galdera edo Gizarte Ongizaterako zinegotziaren eginkizuna aztertu behar dira.
1. Emakumearen arretarako eremu bereziak
Udaletxe batzuetan, emakumearen zinegotzia edo eremu berezi bat dago. Sail eta zinegotzi ezberdinetatik zenbait ekintza eta zerbitzu batzeko eta modu egokian antolatzeko sortu da. Sortzeko motibazio nagusietariko bat emakumearen egoera gizarte ongizate eta gizarte zerbitzuen arazoetatik bereiztea izan da, emakumearen arrazionalizazioa saihesteko eta emakume guztiei hedatzeko, ekintzen zeharkakotasuna jarraitzen duten berdintasun planen gauzapenaren bidez.
Teorian, ekintzak emakumeekin lan normalizatua burutzeko norabidetuak badaude ere, horietariko askok lan, bortxaketa eta beste motatako arazoak dauzkate. Hori dela eta, gizarte zerbitzuak arazo larri horietan erdiratzen dira, emakumearen sustapena alde batera utziz.
2. Gizarte zerbitzuen bidezko arreta
Bigarrenik, udaletxe askotan, emakumeei zuzendutako ekintzak Gizarte Ongizate, Gizarte Zerbitzu eta Ekintza Sozialera bideratuta daude. Kasu horietan, emakumea gizarte zerbitzuetara doan biztanleriaren artean, arazo sozialak dituen pertsona gisa ikusten da; hau da, ez da genero-ikuspegia kontuan hartzen.
Emakumearen esku-hartzeak, gizarte zerbitzuetan antolatuak direnean ere, sail eta eremu berezietan izen ezberdinak hartzen ditu:
- Emakumearen Informazio Gunea.
- Emakumearen Aholkularitza Gunea.
3. Zerbitzu sakabanatuen eredua
Azkenik, emakumeei zuzendutako udal zerbitzu eta ekintzetan hirugarren antolaketa-eredu bat dago. Zerbitzu askotan banatuta dago: enpleguaren zinegotziak lan-arazoak jorratzen baditu, gizarte ongizate, hezkuntza eta kultura zinegotziek arreta sozialarekin egiten dute lan. Beraz, modelo ez-berezi bat izateaz gain, gaizki zehaztutakoa eta baztertutakoa lez agertzen da.
Datu estatistikoak eta ondorioak
Oro har, genero-politika ez da udalen lehentasuna eta soilik udalen %76,1ek gai horietaz arduratzen diren sailak dauzka, nahiz eta ezberdintasun handiak izan herri batetik bestera:
- 2.000 eta 10.000 biztanle dituzten udalen %53ak zerbitzu horiek dauzka.
- %61,2aren kasuan, egitura horiek sortu dira soilik emakumearen tokia hobetzeko eta ez emakumeek dauzkaten arazo sozial guztiak konpontzeko.
Beste aldietan, zerbitzu horrek gaitasunak partekatzen ditu gizarte ongizate eta ekintza sozial zerbitzuekin, udal batzuetan osasun, kultura, kirol ala herritargoarekiko harreman sailekin lotzen dituztelarik.