Pertsona izatearen eta determinismoaren ezaugarriak

Filosofia eta etika3,69 KB

Pertsona izatearen ezaugarriak

Egilea: Emmanuel Mounier

1. Existentzia edo izate haragiztatua

Pertsona existitu egiten da.

2. Komunikazioa

Besteen kontzientzia gurea baino arinago sortzen da.

3. Askatasun baldintzatua

Askatasuna mugak edo baldintzak dituela onartzea da aske izatea; baldintzak ez dira oztopoak.

4. Konpromisoa

Hautatutako konpromisoen bidez lantzen dugu nortasuna.

5. Kritikarako gaitasuna

Ezetz esateko gai izatea da pertsona izatea.

6. Goi mailako duintasuna

Gizakia mailarik gorenean dago, ez delako gauzen mende jartzen eta preziorik ez duelako.

Izaera lantzea

Gure ekintzen bidez, gu eratzen dugu gure izaera morala. Gizakiok bi propietate ditugu: berezkoak (genetikaren eraginez) eta geureganatuak.

Kontzientzia morala

Moralaren aldetik zer dagoen ondo eta zer dagoen gaizki bereizteko jabetzen gaituzten printzipio batzuk dira. Kontzientziak epai praktikoa ematen digu, hau da, kontzientziak aukera onena zein den agintzen du. Kontzientziak esaten duenari kasu egin ahal diogu ala ez. Kontzientziaren beste funtzio bat: funtzio autokritikoa, hau da, ekintza egin ondorengo sentimenduak: Poza ala ausikia.

Erantzukizun morala

Kontzientzia moralaren fenomeno subjektiboa da hura, hau da, pertsona bera sentitzen da bere ekintzen erantzule. Hau esan nahi du: Egin duena askatasunez egin duela. Gai da egindako ekintzen arduradun izateko. Egindako ekintzak ekarritako ondorio guztiak onartzea. Zigorra ausiki sentimendua da.

Kanpoko eta barneko askatasuna

  • Kanpoko askatasuna: Askeak gara gauzak egiteko. Nahi duguna egin ahal dugu baina legeak kontuan hartuta.
  • Barneko askatasuna: Gauza bat ala beste bat nahi izateko gaitasuna, determinatuak izan gabe.

Determinismoa eta barneko askatasuna

Bi jarrera:

  • Jarrera determinista: Pentsatzen dutenak dena zerbaitegatik gertatzen dela eta ez garela libreak.
  • Askatasunez jokatzea: Nahiz eta baldintzatuak egon arren. Baldintzatua esan nahi du aske mugatua dugula, baina muga horiek posible egiten dute gure askatasuna.

Determinismo kosmologikoa: Patua (Destinoa)

Estoikoen ustez, patuaren arabera dena halabeharrez gertatzen da eta unibertsoa zuzentzen duen legea da. Gizakiak ezin du ezer egin patuaren aurka. Jakintsu-eredua duena, hau da, patuaren esku dagoenez guztia, barneko bakea lortzen saiatzen dena, askatasunean sinesten du.

Determinismo teologikoa: Predestinazioa

Jainkoak dena badaki (orojakilea da), jainkoarengandik determinatuak gaude orduan predestinatuak gaude. Teoria honen erantzunak:

  • Protestanteak: Ez gara libreak, predestinatuak gaude, hau da, Jainkoak esaten du zer egin.
  • Teologikoak: Aske gara, giza ekintzen egileak Jainkoa eta gizakia batera direlako.

Determinismo zientifikoa

Gizakiaren jokaerak azaltzeko elementu bakar batekin azaldu daiteke: determinismo erredukzionistak:

  • Monismo fisikalista: Unibertso osoa materia da eta gorputzen mugimenduak, mugimendu mekanikoak.
  • Determinismo fisiologikoak: Ekintza askeak, erreflexu baldintzatuak dira.
  • Determinismo psikoanalitikoa: Ekintzak inkontzientearen eraginez egiten dira (Freud).
  • Determinismo ekonomikoa: Ekoizpen moduak historiako etapak dira.
  • Determinismo genetikoa: Ekintzen kausa guztiak genetikoan daude.
  • Determinismo psikologikoa: Motibo indartsuen arabera jokatzen dugu.

Deskargatu

PDF Word HTML