Martin Saldiasen Abenturak Lehen Karlistadan

Beste atzerriko hizkuntzak3,59 KB

1. Atxiloketa Susmagarria

Basoan zegoela, patruila batekin topo egin zuen Martin Saldiasek. Batek soldadu liberalen uniforme beltza zeraman eta gaztea zen. Valdivieso hurbildu eta paperak eskatu zizkion. Azkenean, tenienteak esan zion gizona zelako libratzen zela, emakume baten bila zebiltzala.

2. Saldiasen Susmoak

Armentxaren Fusilamendua

Saldiasek Armentxa fusilatu zutela jakin zuen. Armentxa, lekeitioko gizon aberatsa, Bermeoko batailan preso hartu zuten. Saldias nola fusilatu zuten kontatzen hasi zen Zumalakarreegik eten harte.

Aranbururen Traizioa?

Saldias eta Aranburu apaizen seminario batean ezagutu ziren, baina orain Aranburuk Saldias hil nahi zuen, Saldias Zumalakarregiren aldekoa zelako eta liberalen artean infiltratuta zegoelako. Lau bala sartu zizkioten hankan eta odolez zihoan.

3. Gerraren Krudelkeria

Karlistak eta liberalak ikusi zituen, eta, badaezpada, alde batera egin zuen. Tiro hotsak amaitu zirenean, hildakoak jatera joan zen. Karlisten porrot handiko bataila izan zen.

4. Etxarri Aranazko Erasoa

Karlistei erasotzera joan nahi zuten eta plan bat egin zuten. Karlistetako bat zulo batera jausi zen eta urduri jartzen hasi ziren. Ateetara iristean, armada karlistaren zati bat bakarrik sartu zen. Borroka hasi eta hil egin zuten... baina bera ez zen liberala, karlista baizik, baina infiltratua. Heriotza ordaintzeko, zozketa bat egin zuten: karlista bakoitzak zenbaki bat zuen eta hautatutakoa hil egingo zuten.

5. Kondearen Ihesaldia eta Heriotza

Kondea liberala zen eta batekin ezkonduko zen. San Pauloko gerran oso aberatsa bihurtu zen. Festan, emakumeek plan bat egin zuten hura erreskatatzeko. Neska frantses batekin joan zen, limurtu eta engainatu egin zuen kondea zegoen tokira eramateko. Kondeak Bordelais hil zuen eta Ralusekin topo egin zuten. Ralusek kondea hil zuen, baina ez neska, gaztea zelako.

6. Frantziarrak eta Infiltratua

Hiru frantses: Birdelais, Laurruse eta Barres. Barres ez zen frantseza, frantzesak karlistak zirelako eta bera liberala zelako, infiltratua.

7. Martin Saldiasen Itzulera

Gerraren Amaiera

Narrazio hau Lehenengo Gerra Karlistan kokatzen da eta kontakizuneko protagonista nagusia Martin Saldias da. Gizona izan arren, emakumezko izena erabiltzen du, liberalek etsaitzat har ez dezaten. Bilbotik atera eta Irungo karlisten topagunera joatea izango da bere lehen egitekoa, bidean aurkituko dituen kontrol liberalak ahal dituen moduan saihestuz. Bere helburua liberalek dituzten planen inguruan Tomas Zumalakarregiri informatzea da. Baina han hainbat arazo izango ditu. Izan ere, hirira sartu bezain laster, Aranburu tenientearen troparekin liskarra izaten du eta zalantzan jartzen hasten da ea liberalen aldeko traidorerik kanpamenduan ba ote dagoen, Aranburu begiz jota baitu. Gainera, liberalen aurkako borroka batean, Martin zauritzen dute eta Aranburu izan delako susmoa hartzen du. Carrasco eta Merino tenientea eta Barrez generala ere izan daitezkeela pentsatzen du. Ikerketa sakon bati ekiten dio orduan, eta pistaz pista traidoreekin topo egin arte ez du atsedenik hartuko. Hainbat gertakizunen ondoren (Aranbururen fusilamendua, Etxarri Aranazko erasoaren huts egitea, Valdivieso tenientearen hilketa...), Barrezek tiro nork egin dion esaten dio eta zelatari liberalak nortzuk diren jakiten dute azkenean. Hau guztia dela eta, bere gogoz gerrara joandako Martin Saldias bilbotarrak, Barrezekin batera, gerratea uztea erabakitzen du eta bere jaioterrira itzultzeari ekiten dio, atzean inoiz ahaztuko ez dituen egun zirraragarri eta, aldi berean, beldurgarriak utziz.

Deskargatu

PDF Word HTML