Lehen Mundu Gerraren Ondorioak: Demografikoak, Ekonomikoak eta Sozialak

Historia3,13 KB

Lehen Mundu Gerraren (1914-1918) Ondorio Nagusiak

Ondorio Demografikoak

Gerra izugarrizko hondamendi demografikoa izan zen. Guztira 10 milioi hildako eta beste 20 milioi zauritu izan ziren, baja militarrak kontuan hartuta. Zifra horiei erretagoardian gertatutako baja zibilak, goseak eta gaixotasunek sortutakoak gehitu behar zaizkie.

Ondorioz, jaiotza-tasa izugarri jaitsi zen. Egitura demografiko desorekatua geratu zen, sexuari eta adinari dagokionez, hildako gehienak gizonezko gazteak (borrokalariak) izan baitziren.

Ondorio Ekonomikoak

  • Gerran parte hartu zuten herrialdeek aberastasun nazionalaren zati handi bat gerra finantzatzeko erabili zuten. Gainera, gerrako urteetan ordura arte nagusi zen liberalismo ekonomikoa desagertu zen.
  • Gerra garatu zen herrialdeetan suntsiketa material izugarriak izan ziren: nekazaritzako lurrak, etxeak, lantegiak, tren-garraioak... Sektore ekonomikoek behera egin zuten.
  • Europako gobernuek, gerran parte hartzeko ahalegina finantzatzeko, Estatu Batuei maileguak eskatu behar izan zizkieten, horrela zorpetuz.
  • Ondorioz, Estatu Batuetako botere ekonomikoa areagotu zen, Europa gerraren ondorioz oso ahul, zorpetu eta suntsituta geratu baitzen. Estatu Batuetako produkzio industriala igo egin zen eta gainera munduko banku bihurtu zen; egoera hau ondoko urteetan areagotuko zen.

Ondorio Sozialak

  • Langile kopurua murriztu zen, eta ondorioz, emakumeak gizonen lanetan parte hartzen hasi ziren.
  • Nekazaritza inguruetako lurren jabeek gainbehera izan zuten.
  • Ondorioz, nekazaritza inguruetako biztanleria hiri inguruetara alde egin zuen.
  • Langileen mugimenduek gizartean botere handiagoa lortu zuten.
  • Gizartean talde berri bat agertu zen, gerran parte hartu zutenek osatutakoa, gerraren ondoren gizarte berrian toki egokirik aurkitzen ez zuena.

Ondorio Politiko eta Ideologikoak

  • Europa ekialdeko mapa erabat aldatu zen. Austriaren Inperioa desegin zen, eta haren ordez Austria, Hungaria, Txekoslovakia eta Jugoslavia agertu ziren.
  • Errusian ere Estatu berriak sortu ziren: Finlandia, Estonia... adibidez. Gainera, Poloniak XIX. mendean galdutako independentzia berreskuratu zuen.
  • Gerra hasi baino lehen zeuden lau inperioak desagertu ziren (Alemania, Austria-Hungaria, Errusia eta Turkia), eta horien ordez erregimen errepublikanoak ezarri ziren.
  • Europan gainbehera gertatu zen, eta Estatu Batuak munduko potentzia handiena bihurtu zen.
  • Errusiako Iraultzaren garaipenak Europako langileei beste aukera politiko bat zegoela erakutsi zien, baina enpresaburuek langileak beldurtu zituzten.
  • Bestalde, gerrak pentsamendu eta jokabide aldaketak ere ekarri zituen, krisi morala sortuz: etsipena alde batetik, eta axolagabekeria bestetik.
  • Gerrak, bai irabazleen artean bai galtzaileen artean, jarrera nazionalista piztu zuen, bereziki galtzaileen artean, hauek mendeku nahia baitzuten.

Deskargatu

PDF Word HTML