Kontabilitate eta Finantza Oinarriak: Kontzeptuak eta Printzipioak
Oinarrizko Finantza Kontzeptuak
Finantzaketa
Enpresa batek jarduerak aurrera eramateko behar duen diru-iturria da. Bi mota nagusi daude:
- Barnekoa: Kapital hazkundearen bidez lortutakoa.
- Kanpokoa: Kanpoko pertsona edo erakundeek emandakoa.
Kobrantza
Salmenta gauzatzea eta bezeroek dirua ordaintzen duten unea da.
Diru-sarrera
Dirua enpresan benetan sartzen denean gertatzen da.
Gastua
Dirua enpresatik benetan ateratzen denean gertatzen da.
Ordainketa
Ordainketa bat gauzatzea da.
Inbertsioa
Ordainketa bat burutzea, etorkizunean errentagarritasun bat lortzeko helburuarekin. Bi mota nagusi bereizten dira:
- Produktiboak
- Finantzarioak
Kontabilitate Motak
Kontabilitate Orokorra
Enpresaren ondarea eta emaitza zein den jakitea du helburu. Bezeroekin dugun hartu-emana eta ekitaldi honen zehar lortuko den emaitza zein den jakiteko aurrera eramaten den jarduera da.
Kontabilitate Analitikoa (Kostuen Kontabilitatea)
Enpresaren balioa neurtzeko erabiltzen den kontabilitatea da. Barneko eragiketak aztertzen ditu, eguneroko produktuari prezioa jartzeko erabiltzen da, eta honi esker marjina kalkulatu daiteke.
Aurrekontuen Kontabilitatea
Enpresa publikoek (administrazioek) egiten dutena da. Aurretik egiten da, zertan gastatu behar den jakiteko. Ekitaldiaren hasieran egiten da eta honen arabera joan beharko da ekitaldia. Kasu honetan, ez da emaitzarik bilatzen, sarrerak gastuen parekoak baitira.
Kontabilitate Printzipioak
Kontabilitatea aurrera eramateko jarraitu beharreko oinarrizko irizpideak:
Zuhurtzia-printzipioa
Mozkinak gertatzen diren momentuan islatzen dira. Galerak, aldiz, aurretik kontabilizatzen dira, sarrerak islatzen direnean baino lehen.
Funtzionamenduan dagoen Enpresaren Printzipioa
Funtzionamendu arrunt gisa islatu behar da, hau da, jarduerak beti jarraituko balu bezala.
Sortzapen edo Deben-sortze Printzipioa
Nahiz eta ez kobratu, sarrerak eta irteerak gertatzen diren momentuan islatzen dira.
Erregistro-printzipioa
Ekintzak islatu egin behar dira, inbertsioak eta abar barne.
Erosketa Prezioaren Printzipioa
Erosketa prezioaren arabera kontabilizatu behar dira elementuak.
Uniformetasun Printzipioa
Kontabilitatea aurrera eramateko irizpideak beti jarraitu egin behar dira ekitaldi bakoitzean.
Kontabilitate Agiriak eta Oreka Finantzarioa
Ustiapen-kontua eta Balantzea
Enpresa batek ekitaldi batean izandako sarrerak eta egindako gastuak, eta baita lortutako emaitzak ere (irabaziak edo galerak) erakusten dituen agiri ekonomiko eta dinamikoa da. Ustiapeneko ohiko emaitzak eta ez-ohikoak ere agertzen dira.
Oreka Finantzarioa
Epe laburreko elementuak epe laburreko finantzaketarekin ordaintzen dira, eta epe luzekoak epe luzekoekin. Maniobra Fondoa positiboa izatea komeni da.
Ordainketa etendura ematen den kasuetan, Maniobra Fondoa negatiboa da, eta enpresak ez du diru nahikorik izango epe laburreko zorrei aurre egiteko. Batzuetan, zor hauei aurre egiteko, epe luzeko ibilgetuak saltzen dira edo akziodunek dirua jartzen dute.