Isabel II.aren Erreginaldia: Estatu Liberalaren Finkapena
Isabel II.aren Erreginaldia
Espartero jeneralak alde egin zuenean, Gorteek adin nagusitasuna ezagutu behar izan zioten Isabel II.ari, nahiz eta hamahiru urte besterik ez zituen. Bere erreginaldian (1843-1868), behin betiko finkatuta gelditu zen Estatu Liberala, zentralista eta joera moderatukoa.
1.1 Hamarraldi Moderatua
Isabelen agintaldiko lehen 10 urteetan moderatuak egon ziren agintean.
a) Gobernu moderatuaren sendotzea
- Konstituzio berria: Erabat moderatua.
- Ogasuna: Erreforma sakona.
- Udalen Legea: Lege berria onartu zen.
- Desamortizazioa: Vatikanoak ondasun guztiak desamortizatzea onartu zuen.
- Segurtasuna: Guardia Zibila sortu zuten eta progresisten Milizia Nazionala desegin zuten.
b) Moderatuen kontrako oposizioa
Oposizioko kideek Alderdi Demokrata sortu zuten. Erregimenaren goitik beherako aldaketa eskatzen zuten. Mugimendu horren barruan, errepublikarrak eta sozialistak bereizten ziren. Mugimendu guzti hauek Narvaezek gogor zapaldu zituen.
1.2 Biurteko Progresista
a) Gobernu progresistaren egonkortasunik eza
Isabel II.ak Espartero jeneralari agindu zion gobernua zuzentzeko. Baina Biurteko progresistan, egonkortasunik ezak jarraitu zuen politikan, hainbat sektorek zuten etsipenaren ondorioz. Esparterok dimisioa eman ondoren, erreginak O’Donnelli agindu zion gobernua eratzeko, moderatuak eta progresismoaren sektore kontserbadoreenak gobernuaren kide eginez.
b) Erreforma progresistak
1856ko Konstituzioa idatzi zuten; Konstituzio horri Non Nata izena jarri zioten, ezin izan baitzuten aldarrikatu. Finantzetako eta ekonomiako neurriak izan ziren esanguratsuenak. 1855ean, desamortizaziorako lege bat sustatu zuten, Estatuaren eta udalen ondasunei eragiten ziena.
1.3 Moderantismoaren itzulera
1845eko Konstituzioa ezarri zen indarrean berriro ere. 1856 eta 1858 bitartean O’Donnell eta Narvaez txandaka egon ziren gobernuan. 1858 eta 1863 artean, Batasun Liberala alderdi zentralista berriak kontrolatu zuen gobernua. Baina 1863tik aurrera, moderatuek berreskuratu zuten agintea, eta politikan egongaiztasuna nagusitu zen, berriro ere, alderdien zatiketa gero eta nabarmenagoaren ondorioz.