II. Errepublikaren etorrera eta lehen biurtekoak (1931-1933)

Historia2,48 KB

1931ko Konstituzioa (Berrikuntzak)

  • Gizabanako eskubide ugari aitortu ziren, adibidez, dibortziatzeko eskubidea.
  • Sufragio unibertsala, emakumeena barne.
  • Estatu ez-konfesionala, erlijio askatasuna eta hezkuntza laikoa.
  • Lurralde antolaketa deszentralizatua, euskal hizkuntzak onartuz.
  • Gizarte ongizatearen garrantzia, desjabetzeko aukera eta irakaskuntza publikoa.

Erreforma hauek sortutako istiluak

Erreforma hauek guztiek istilu asko sortu zituzten kalean, eta erlijiosoekin arazoak ere bai. Gainera, Errepublikaren aurkako konplotak egon ziren.

1931-1933 Erreformak

Azaña presidentea zenean, zenbait erreforma jarri zituen abian egoera hobetzeko:

  • Nekazaritza Erreforma: Nekazarien bizikalitatea eta produktibitatea hobetzeko. Horretarako, latifundio handiak desjabetu eta jornalarien eta lurrik ez zutenen artean banatu nahi zituzten (Instituto de la Reforma Agraria - IRA). Baina ez zen gertatu eta istiluak izan ziren kalean.
  • Kataluniari independentzia gehiago ematea.
  • Erreforma militarra: Militarrek Errepublikari leial izango zirela zin egin behar zuten, bestela erretiro kobratua. Ofizial gutxiago, baina lehialagoak.
  • Lan Erreforma: Langileen bizi-kalitatea hobetzeko. Horretarako, lan-segurtasuna eta gutxieneko soldata igo.
  • Hezkuntza Erreforma: Hau lehentasunezkoa zen. 10.000 eskola eraiki eta %50 handitu aurrekontua.
  • Ezkontza eta dibortzio zibilak.

Alfontso XIII.aren erregealdia

1876ko Konstituzioa oraindik indarrean zegoen eta turnismoari jarraitu zioten. Cánovasen ordez Maura, eta Sagastaren ordez Canalejas. Baina horren kontra oposizioa: EAJ, Kataluniako alderdiak, PSOE eta sindikatuak.

Zenbait gertakari:

  • 1909ko Aste Tragikoa: Bakarrik jende pobrea bidaltzen zutelako Marokoko gerrara, soldaduen emazteak matxinatu ziren, aberatsak ere hara eramateko.

  • 1917ko krisia: Militarrak, Melillako gerran parte hartu ez zutenei igoerak eman zietelako, kexatu ziren. Konstituzio berria eskatzen zen eta sindikatuak greba orokorrera deitu zuten.

  • 1919-1923: Gizarte-indarkeria gertatu zen, langileek Errusiako Iraultza hemen nahi zutelako ere. Armadak gogor erreprimitu zituen.

Deskargatu

PDF Word HTML