Frankismoaren Azken Urteak eta Trantsizioaren Hasiera
Oposizioaren Gorakada eta Errepresioa (1962-1969)
1962. urtean, Espainiak Europako Ekonomia Erkidegoan (EEE) sartzea eskatu zuen. Baina Municheko Kongresuan, oposizioko kideek erregimenaren izaera antidemokratikoa kritikatu zuten. Ondorioz, pentsamolde bereko mugimenduak elkartu eta fronte komun bat sortu zuten.
Oposizio Mugimenduak
- Langile mugimenduak grebak eta sindikatu klandestinoak (CCOO) sortu zituen.
- Ikasle eta eliz mugimenduek jarrera kritikoa izan zuten.
Laburbilduz, erregimenaren aurkako protestetan hauek bilduko ziren: eliza, intelektualak, unibertsitateak, langileak eta herri mugimenduak. Baina honen aurrean, erregimenaren erantzuna errepresioa gogortzea izan zen, hau da, inmobilismoa nagusitu zen.
Frankoren Ondorengotza eta Barne Tentsioak (1969-1973)
1969an, Juan Carlos Borboikoa Frankoren ondorengo izendatu zuten (errege). Horren ondorioz, erregimenaren barneko desberdintasunak handiagoak izan ziren hemendik aurrera.
Aperturistak eta Inmobilistak
Falangisten eta teknokraten arteko desberdintasunak zeuden; azken hauek monarkiaren alde zeuden, eta besteak, aldiz, ez. Azken finean, aperturisten eta inmobilisten arteko lehia zen.
Carrero Blancoren Izendapena eta Hilketa (1973)
1973an, Carrero Blanco gobernuburu izendatu zuten. Ordura arte, Franco izan zen Estatu buru eta gobernuburu.
Carrero Blancok bi helburu nagusi zituen:
- Indar frankistarekin batasuna mantentzea.
- Oposizioaren gorakada ekiditea.
Juan Carlos Borboikoarekiko joera liberalaren aurrean, gobernu “gogor” bat eratu zuen, zeinak bi arazo izango zituen: erakunde politikoen legalizazioaren beharra eta ordena publikoa mantentzea.
ETAren Ekintza eta Arias Navarro
ETAk (1959an sortua) Carrero Blanco hil zuen 1973an, eta bere ordez Arias Navarro jarri zen. Baina inmobilisten presioak, ekintza terroristak eta oposizio politikoen elkarteak zirela eta, gobernua berriz ere inmobilismora bideratu zen.
Frankoren Heriotza eta Egoera (1975)
1975eko azaroaren 20an, Franco hil zen.
Herrialdeak utzitako egoera konplexua zen:
- Arlo industrialean berritua eta etorkizunerako aukera handiak zituena.
- Petrolioaren krisiaren eragin ekonomikoak jasaten ari zena.
- Aurreko 40 urteetan izandako muga politiko berdinekin.
- Aldaketa politikoa nahi zuen gizarte bat, demokrazia nahi zuen gizartea.