Finantza Sistema: Definizioak eta Finantzaketa Baliabideak

Ekonomia2,4 KB

Finantza sistema: erakunde publikoek araututako eta bitartekari multzo batek osatutako egitura da. Bitartekari horiek aurrezki baliabideak bideratzen dituzte, kontsumo pribatua (familiena), enpresen inbertsioak nahiz gastu publikoa finantzatzeko.

Burtsa indizea: merkatu jakin baten bilakaeraren adierazlea da, aintzat hartzen duena titulu adierazgarrienen kotizazioaren jokabidea. Titulu horiek likidezia mailaren arabera aukeratzen dira.

Merkatu jarraitua: Espainiako lau burtsak lotzen dituen informatika sistema da. Haren bidez, balore jakin batzuen negoziazioa denbora errealean egin daiteke, ordenagailu terminalen bidez.

Itunak: nazioarteko akordioak edo tratatuak dira, eta haien bidez, herrialde sinatzaileek betebehar batzuk hartzen dituzte bere gain, helburu jakin batzuk lortze aldera.

Europako politika bateratua: Europar Batasuneko herrialdeek hainbat arlotan elkarrekin aurrera eramaten dituzten ekintzen multzoa da. Helburua du arau bateratuak ezartzea, ekoizpen sektoreak babestea eta lehiakortasuna hobetzea.

Enpresen Finantzaketa

Enpresa orok behar izaten ditu diru baliabideak, bere ekonomia jarduerak gauzatzeko egin beharreko inbertsioak finantzatzeko. Askotan, bankuen finantza sistema baliatzen dute enpresek baliabide horiek lortzeko, baina ez da beti horrela izaten. Enpresek erabiltzen dituzten diru edo finantza baliabideak, zer jatorri duten, bi motatan sailkatzen dira:

Baliabide Propioen Bidezko Finantzaketa

Enpresek dituzten baliabide egonkorrenak dira. Izan ere, baliabide horiek ez dira inoiz itzuli behar.

  • Jabeen ekarpenak: Akzioak erosten dituenak baliabideak jartzen ditu enpresaren esku, haren jarduerak finantzatzeko.
  • Erreserbak: Erreserbak enpresan banatu gabe geratzen diren baliabideak dira, autofinantzaketarako baliatzeko.

Besteren Baliabideen Bidezko Finantzaketa

Enpresek beren finantzaketaz gain, beste baliabide batzuk ere behar izaten dituzte. Modurik ohikoena:

  • Maileguak
  • Merkataritza kreditua
  • Jesapenak
  • Funts espontaneoak

Merkataritza kreditua (M.K.): Enpresek hornitzaileei egindako erosketak ordaindu gabe uztean lortzen duen finantzaketa automatikoa da.

Maileguak (Mailg.): Finantzaketa lortzeko...

Deskargatu

PDF Word HTML