Filosofiaren Izaera eta Sustraizko Errealitatea
2 Filosofiaren Izaera
Filosofiaren filosofia egiten duenean hainbat zatitan banatu zuen:
A) Filosofiaren Dimentsio Historikoa
Fedea galtzen denean eta zalantzan murgiltzen denean hasiko da hau. Lehen gizakia beste pentsamolde batekin murgildurik zegoen (erlijioa). Horien sinesmena galtzean, zalantzan murgildu ziren, eta ateratzeko gizakiak pentsatzera jo zuen. Horrela sortu ziren sistema filosofikoak. Errealitatea aldatzen denean, filosofia ere derrigor aldatuko da, ez baitago betiereko filosofiarik.
B) Filosofiaren Izaera Erradikalean
Galdetu behar dena ez da zer dien, ezta nolakok dien baizik, dagoena zergatik dagoen. Hori erantzuteko, filosofia bat egongo da, hau gizakiaren dimentsioan eta munduaren ikuskeran oinarrituko da.
C) Filosofiaren Izaera Praktikoan
Sineskerak porrot egitean, gizakia nihilismoan galdurik aurkituko da. Buelta emateko, errealitatea aztertu beharko da, bertan filosofiaren izaera praktikoa kokatuko da eta irtenbideak bilatu beharko dira nihilismotik ateratzeko.
D) Filosofia eta Zientzien Arteko Bereizkuntza
Filosofia gauza guztien atzetik egongo da, zientzia aldiz ez. Zientziak soilik jakintza bat sortuko du gizakiaren mesedetan.
3 Sustraizko Errealitatea
Ortegaren ustez, sustraizko errealitatea bi izango dira: Nia eta Zirkustantzia. Bere esaldia: “Yo soy yo y mis circunstancias”
Errealitate hau giza bizitza da. Giza bizitza etengabeko aritze hutsa da, zeregin hutsa. Gizakia hutsik jaio da, eta handitzen doan heinean, Niak osatze horretan lagunduko dio. Bertan arrazoia garrantzitsua izango da. Beraz, bizitzaren garrantzia aritze hutsa da, egitea.
Proiektua bat burutzeko, zirkustantziak begiratu edo burutu beharko dira.
A) Nia
Nia zirkustantziaren menpe dago, eta Niak zirkustantziari eragin diezaioke. Nia etengabeko aritze hutsa da. Zure zirkustantziari ez bazara leial, ez zara eia batean biziko, engainatuta biziko zara. “Ni naiz nire kausen ondorioa” Naiz eta Niarekin helburua betetzera iritsi, helburuak ez dira inoiz bukatuko; bat burutu baino lehen, beti beste bat egin nahiko da. Zirkustantzien bidez beti egongo dira aldaketak.
B) Zirkustantziak
Zirkustantziak niak aurpegia eman behar dien arazoen esparrua da. Gure proiektua/helburua burutzerakoan aurkitzen ditugun erreztasun eta zailtasunen multzoa da zirkustantzia. Zirkustantziak ni arrapatu nau. Egin diezaioket aurre, baina ezin duzu zirkustantzia aldatu. Ez daukagu zirkustantzia aukeratzerik; bertan baiagude murgildurik. Beraz, esan daiteke, sinisteak ere zirkustantziak izango direla.
C) “Errealismoa-Idealismoa” Antinomia Gainditzea
“El huevo y la gallina”. Ez dago Nia ezagutza gairik gabe, eta errealitaterik ez badago, subjektuak ez dauka zer ezagutzerik.