Euskal Idazle eta Literatura Mugimendu Garrantzitsuak
Joseba Sarrionandia: Bizitza eta Lanak
Iurretan jaio zen. Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologia ikasi zuen. Poesia, saiakera, ipuin laburrak eta narrazio ugari idatzi zituen. 1985ean kartzelatik ihes egin zuen Imanol abeslariaren bafle batean. 2016ko azaroan, Habanako Unibertsitatean euskara irakasle izendatu zuten.
Lan nagusiak
- 10 ipuin (lehen liburua)
- Han izanik hona naiz
- Narrazioak (testu filosofikoen antzekoa eta hiztegi moduan osatua)
- Fisikako liburua (Gerra Zibila)
Idazkera Berriaren Beharra XX. Mendean
XX. mendeko literatura oso bizia izan zen. Historikoki eragin handia izan zuten mende hartan lehertutako bi Mundu Gerrek. Gizakiaren pentsamendua aldatu zen, eta hori literaturan islatu zen. Gizakiaren aztoramendua azaltzeko, molde zaharrek ez zuten balio. Idazleek idazkera berria behar izan zuten. Gaia eta forma aldatu ziren. Pertsonaiak, istorioak eta idazteko modua konplexuagoak bihurtu ziren.
Txillardegi (Jose Luis Alvarez Enparantza): Bizitza eta Lanak
Jose Luis Alvarez Enparantza izenarekin jaio zen Donostian. Bere lehen liburua Leturiaren egunkari ezkutua izan zen. Bilbon ingeniaritza ikasi zuen eta Parisen hizkuntzalaritza. 17 urterekin euskara ikasi zuen. Lanbideak: hizkuntzalaria, idazlea, ETAko fundatzaileetako bat eta politikaria. Arazo politikoengatik Parisera joan zen.
Lan nagusiak
- Leturiaren egunkari ezkutua: Leturia Mirenez maitemintzen da; Mirenek harremanak moztu eta Leturiak bere buruaz beste egiten du.
- Elsa Scheelen: Bizitza sentimentala kontatzen du.
- Haizeaz bestaldetik
Ramon Saizarbitoria: Bizitza eta Ibilbidea
Donostian jaio zen. Idazlea, soziologoa eta poeta da. Ikasketak: ingeniaritza eta soziologia Suitzan. Zeruko Argia aldizkarian idatzi zuen, euskarazko aldizkari iraunkor eta aktiboan dagoen zaharrenean. Lanbidea: Soziologia azterketan talde-lan eta gizarte zerbitzuen arteko SIS ikerketa zentroko zuzendaria.
Lan nagusiak
- 100 metro (bigarren eleberria): ETAkide batek poliziengandik ihes egiten du azken 100 metroetan. Protagonistak 100 metro horietan bere burutik pasatzen zaion guztia liburuan idazten du. Denbora-saltoak daude eta hiru hizkuntzatan idatzita dago: euskara, gaztelania eta frantsesa.
- Martutene (azken liburua): Bi lagunen harremana kontatzen digu.
Literatura Bandak: Definizioa eta Adibideak
Literatura zaletasun berdintsuengatik elkartzen den idazle talde bat da. Bilerak egiten dituzte, idatziak trukatzeko eta elkarrekin komentatzeko. Errezitaldiak ere egiten dituzte edo aldizkarietan argitaratzen.
Pott Banda
1977an sortu zen Bilbon.
Partaide nabarmenenak:
- Joseba Sarrionandia: Iurretan jaioa eta idazlea.
- Ruper Ordorika: Idazle eta musikaria.
- Jon Juaristi: Bilbon jaioa eta idazlea.
- Manu Ertzilla: Bilbon jaioa baina Tolosan bizi den idazlea.
- Joxemari Iturralde: Tolosan jaioa, idazle eta itzultzailea.
Lubaki Banda
90eko hamarkadan sortu zen. 14 neska-mutilek osatzen zuten. Helburua euskal literatura bateratzea eta jendearengana hurbiltzea zen. Geroago, EITBko telebistan sartu ziren, eta Susa argitaletxeak hiru liburu argitaratu zizkien.
Partaide nabarmenenak:
- Haritz Cano
- Asier Serrano
- Mikel Reparaz
- Xabier Gantzarain
- Xabier Aldai
Gabriel Aresti: Bizitza eta Ekarpena
Bilbon jaio eta hil zen. 12 urterekin euskara ikasi zuen. Gurasoak euskaldun zaharrak zituen. 21 urterekin lehenengo olerkia Eusko Gogoa aldizkarian argitaratu zuen. Euskaltzaindiako partaide izan zen.
Lan nagusiak
- Harri eta Herri (lehen liburua): Literatura soziala landu zuen. Industrializazio garaian, jende asko etorri zen lan egitera; langileen eskubideak urratu ziren eta horren ondorioz sindikatuak sortu ziren. Arestik, logikaren alde dagoela azpimarratuz, hizkuntza ulertzea defendatzen zuen.
Helburu nagusia: jende xumeak berak idatzitakoa ulertzea. Behin eta berriz Harri eta Herri agertzen da bere liburuetan.