Euskadi Gerra Zibilean eta Frankismoaren Hasiera

Historia2,43 KB

Euskal Gobernua eta Gerra Zibila

Eusko Jaurlaritza eratu ondoren, errepublikanoak eta euskal armada galdutako eremua berreskuratzen saiatu ziren. Hala ere, ez zuten lortu tropa nazionalek atzera egitea. Nazionalek Madril konkistatzea lortu ez zutenez, berriro iparralderantz jo zuten, Euskadiko guda berriro suspertuz.

Bizkaiko kanpaina (martxotik abuztura)

Bizkaiko Defentsa Batzarra osatu zen eta Euzko Gudarostea ere bai. Nazionalek Durango eta Gernika suntsitu zituzten hegazkinen laguntzarekin. Mola jenerala hegazkin-istripu batean hil zen, eta Davila jeneralak ordezkatu zuen tropa nazionalak zuzentzeko. Azkenean, nazionalek Bilboko Burdinezko Gerrikoa apurtzea lortu zuten, eta berehala Bilbo eta Bizkaiko beste herri batzuk konkistatu zituzten. Horrela, Euskal Gobernua Santanderrera joan zen eta, erbestera joan baino lehen, Turtziozko manifestua idatzi zuen.

Eusko Jaurlaritzak ez zuen Errepublikako gobernuaren agindua bete eta produkzio-aparatua errebeldeen esku geratu zen. Azkenik, Bizkaitik ihes egin zuten gudariek italiar armadari eman zizkieten armak Santoñan.

Gerraren ondorioak eta errepresioa

Gerraren ondorioz, Euskadin errepresio itzela egon zen. Zapalketa hau ez zen bakarrik pertsonen aurka joan, baita instituzio, hizkuntza eta euskal kulturaren aurka ere. Honakoak izan ziren ondorio nagusiak:

  • Exekutatu ugari egin ziren.
  • Asko erbestera joan ziren.
  • Lanpostuetatik bota zituzten asko eta ondasunak galdu zituztenak ugari izan ziren.

Euskadi nazionalen esku geratzerakoan, Francok Gipuzkoa eta Bizkaiko Kontzertu Ekonomikoaren sistema deuseztatu zuen, bi probintziak traidoretzat hartuz. Eusko Jaurlaritza Santanderretik Kataluniara abiatu zen, eta handik erbestera; hurrengo hamarkadetan oposizio-lanak bideratzera dedikatu zen.

Diktadura frankistaren hasiera

Gerra Zibilaren ondorioz, gizartea bitan banatu zen. Alde batetik, falangistak, monarkikoak, tradizionalistak eta militarrak; eta bestetik, abertzaleak, sozialistak eta komunistak. Frankismoak ekarritako errepresioak ez zuen beste irtenbiderik utzi eta herriak lanari berrekin zion. Frankismoan, ekonomiaren hazkundea eman zen eta, bestalde, diktaduraren aurkako ekintza klandestinoak hedatu ziren (gerra aurreko sindikatuek eta alderdi politikoek antolatuta). Erakundeen artean, 1959an ETA sortu zen.

Deskargatu

PDF Word HTML