Etikaren Formalismoa eta Prozedurazko Etika

Filosofia eta etika4,06 KB

FORMALISMO ETIKOA
KONTZIENTZIA MORALA: INPERATIBO KATEGORIKOA

Bi inperatibo mota daude:

  • Hipotetikoak: Helbururen bat lortu nahi duten pertsonak soilik behartzen dituzte. Aginduan adierazitako ekintza helburua lortzeko bidea da. Aginduak forma hau du: “X egin nahi baduzu, Y egin behar duzu”. Zentzuzko batek emandako aholkuak dira.

  • Kategorikoak: Mundu osoa behartzen dute. Aginduak forma hau du: “X egin behar duzu (edo ez duzu egin behar)”. Baldintzarik gabe agintzen du, trukean ezer eskaini gabe. Agindu moralak dira.

ETIKA PROZEDURAZKOA

XX. mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadan sortu ziren. Kanten etika bezala, etika deontologistak dira; baina, Kantek ez bezala, haiek uste dute ez duela pertsona bakar batek frogatu behar arau bat unibertsal bihurtzeko modukoa den ala ez, baizik eta arau horren eragina jasotzen duten guztiek frogatu behar dutela, eta horretarako, arrazoizko prozedurak erabili behar dituztela.

Prozedurazko etiken artean bi dira nagusi:

  • Karl-Otto Apel-en eta Jürgen Habermas-en diskurtsoaren etika.

  • John Rawls-ek negoziatzeko egoera ideala proposatu zuen eta jatorrizko jarrera esan zion.

DISKURTSOAREN ETIKA

Gizakiok arauei buruz argudiatzen dugu, eta zer arau diren moralaren aldetik zuzenak jakin nahi izaten dugu. Bi gertakari horiek dira diskurtsoaren etikaren abiapuntuak.

Argudiaketa horietan bi jarrera har ditzakegu:

  • Besterik gabe eztabaidatzea, araua zuzena den ala ez aztertzeko eta elkar hartzea lortzeko inolako asmorik gabe.

  • Elkarrizketari serio ekitea, arazoa kezkatzen gaituelako eta ados jar gaitezkeen ala ez jakin nahi dugulako.

ZENTZUZKO ELKARRIZKETA

Diskurtsoaren etikaren helburua da jakitea zer hipotesik bilakatzen duten argudiaketa arrazoizko, hau da, zer hipotesik bihurtzen duten argudiaketa zentzuzko jarduera.

  • Komunikatzeko gai diren izaki guztiak baliozko solaskide direla.

  • Edonolako elkarrizketak ez digula aukera ematen arau bat zuzena den ala ez jakiteko, eta horretarako, ezinbestekoa dela elkarrizketan arituko diren solaskideak simetria-baldintzetan egotea. Elkarrizketa mota horri diskurtso deritzo.

Hizpide dugun araua zuzena den ala ez aztertzeko, bi printzipio ere hartu behar dira kontuan:

  • Unibertsalizazio-printzipioa. Kantek azaldutako unibertsaltasunaren inperatiboa da baina beste modu batera.

  • Diskurtsoaren etikaren printzipioa. “Arau hauek bakarrik izan daitezke baliozko: arauaren eragina jasotzen duten guztiek diskurtso praktiko batean parte hartu ondoren onartzen dituztenak”.

Deskargatu

PDF Word HTML