Epai Moralaren Etapak eta Sokratesen Garrantzia Filosofian
Epai moralaren garapenean dauden hiru etapak bereizi. Zein etapatan da heteronomoagoa gizakia? Zein etapatan da autonomoagoa?
Maila Aurrekonbentzionala
Norberaren interesak asetzen dituena. Arauak eteteak izan ditzakeen ondorioengatik betetzen ditu. Norberaren bulkada egoisten arabera jokatzen dute. Heteronomoak dira.
Maila Konbentzionala
Norberaren gizarteko legeekin bat datorrena da bidezkoa. Giza talde bateko kide sentitzen da. Gizarte horren arauak eta printzipioak onartzen ditu.
Maila Postkonbentzionala
Ondo bereizten ditu gizarteko arauak eta moral unibertsalak. Autonomoak dira.
Erantzukizun-Printzipioa
Erantzukizun-printzipioa zer den azaldu: Gure zibilizazioaren oinarri nagusia aurrerapen deritzoguna da, baina delako aurrerapen hori faltsua da erabat. Aurrerapenari buruzko ikusmoldea aldatu: geure ekintzen ondorioak erantzukizunez gure gain hartzea da aurrerapena.
Sokratesen Garrantzia Filosofian
Zergatik da garrantzitsua Sokrates filosofiaren historian? Zein zen bere helburua? Zertan zetzan bere metodoa? Zer pentsatzen zuen zoriontasunari buruz? Sokrates Mendebaldeko etikaren sortzailea da, berak proposatu etikaren funtsezko galdera. Aurreko filosofoek unibertsoaren hasiera ikertzen jardun, Sokrates gizakia gizartean nola garatzen den aztertu. K.a. V mendean Atenasen oso garrantzitsuak hezkuntza eta elokuentzia. Diruaren truke hezkuntza mota hori ematen hasi filosofo talde bat, Sofistak. Sokratesek ez zuen ezer kobratzen klase horiengatik.
Zoriontasuna Aristotelesen Ikuspuntutik
Zertan jartzen du Aristotelesek zoriontasuna? Zein bertute landu behar da batez ere zoriontsu izateko? Zertan datzan bertute hori azaldu:
- Zoriontsu izatea nork bere burua errealizatzea da. (Eudemonismoa)
- Nork bere burua aski izatea.
- Plazera sentitzea eta minik ez izatea. (Hedonismoa)
Zinikoen eta Estoikoen Etika
Zinikoek etika eta estoikoen etika azaldu eta alderatu:
Zinikoak
Filosofo talde bat ziren; ez zuten eskolarik osatzen, bai jarrera berezi samarreko korronte. Zoriontasuna gizabanakoaren askatasun erradikalean datza. Naturaren arabera dena da jakintsu, gizarteko konbentzioak baztertzen dituena.
Estoikoak
Sortzaile Zenon Zitiokoak. Naturaren arabera bizi dena da jakintsu. Heraklito Efesokoarengana jo zuten kosmosaren ordena. Sufrimenduari eta besteren iritziei aurre egiten ikasiz norberaren barne-bakea ziurtatzea dela konturatzen da. Zoriontasun-iturri bakarra lasaitasuna da.