Enpresako Motibazioa eta Antolakuntza Egiturak

Ekonomia3,39 KB

Motibazioa Lanean: Pizgarri Motibatzaileak

Motibazioa azaltzeko, ekonomiaren oinarrizko printzipioari egin behar diogu erreferentzia: beharrei, alegia. Enpresa bakoitzak giza baliabideen kudeaketa politiketan pizgarri motibatzaile batzuk aplikatu behar ditu:

  • Dirua: Kontsumo beharrak asetzeko balio du gehienbat. Dirua motibazio pizgarri izan dadin, langileak nabaritu behar du enpresa kontzientea dela berak egindako lanaz eta onartu egiten diotela. Horregatik, lan-mailak igotzea garrantzitsua da.
  • Etorkizuneko Itxaropena: Langilea ohartzen da bere esfortzuak nolabaiteko ondorio profesionala duela, lantokian igotzeko eta hobetzeko aukerak dituenean.
  • Lanaren Onarpena: Pertsona bakoitzak bere lanpostuan egiten duen esfortzua hartu behar da kontuan, enpresan duen lekua kontuan hartu gabe. Gaur egun, esaterako, ideia berriak saritu egiten dira.
  • Lankidetza Lanean: Erantzukizun lanak eman behar dira, langileei utzi behar zaie arazoetan parte har dezaten, eta iritzia ere eskatu behar zaie. Hau da, beren lankidetza enpresaren funtzionamendurako beharrezkoa dela nabaritu behar dute.

Maslowen Beharren Hierarkiaren Teoria

Teoria humanistaren autore esanguratsuena izan zen. Behar hauek motibazio iturria osatzen dute eta desagertzen joaten dira asetzen doazen heinean.

  1. Behar Fisiologikoak.
  2. Segurtasun Beharrak: Behin betiko kontratua, asegurua, erretiroa, etab.
  3. Behar Sozialak: Amodioa, maitasuna, gizartean integratua egotearen beharra.
  4. Norberaren Estimako Beharrak: Norberarengan konfiantza izatea, fama, ospea, lan gaitasuna pertsonari onartzea.
  5. Autoerrealizazio Beharra: Enpresaren kasuan, langileak bere buruari jarritako erronka lortzea.

Hala ere, esan behar dugu Maslowek uste duela egitura hau ez dela guztiz irmoa.

Antolakuntza Formala

Antolakuntza formala enpresaren elementu bakoitza dagokion leku egokienean kokatzen duen egitura intentzionala da. Pertsonak egitura horretara egokitu behar dira eta elkarrekin kooperatu behar dute markatutako helburuak lortzeko.

Antolakuntza Egitura Motak

Departamentuen banaketa egiteko modu desberdinak daude:

  • Funtzioen Araberako Departamentuen Banaketa: Langileak beren espezializazioaren arabera biltzen dira, egiten duten lanaren arabera.
  • Produktuaren Araberako Departamentuen Banaketa: Produktu bat baino gehiago ekoizten dituzten enpresetan erabiltzen da. Langileak lortzen duten azken produktuaren arabera sailkatzen dira.
  • Prozesuen Araberako Departamentuen Banaketa.
  • Geografia Guneen Araberako Departamentuen Banaketa.

Komunikazio eta Erlazio Motak

Enpresaren elementuen arteko komunikazioari dagokionez, erlazionatzeko modu desberdinak ezartzen dira, eta honela sailka daitezke:

  • Erlazio Linealak: Aginduen artean lotura bat dagoenean; pertsona batek agindu eta beste batek betetzen duenean.
  • Staff edo Talde Aholku-Emailearen Erlazioak: Espezialisten aholkuak jasotzea.
  • Erlazio Funtzionalak: Espezialista talde bat da. Agintea eta erantzukizuna dute, gehienbat, bere espezialitateari dagokionean.

Deskargatu

PDF Word HTML