Ekonomia Kontzeptuak: Sektoreak, Funtzioak eta Merkatua

Ekonomia2,4 KB

1. Lotu Kontzeptuak

Aktiboa: ondasunak eta zerbitzuak sortzeko eskulana ematen duen edo emateko prest dagoen 16 urteko edo gehiagoko pertsona. Ez-aktiboa: landuntzat edo langabetzat hartzen ez diren 16 urte edo gehiagoko pertsonak. Landuna: enplegua duen pertsona. Langabea: enplegurik ez duen pertsona.

2. Zer Ekonomia Sektore Ezagutzen Dituzu?

Lehen sektorea: Naturatik elikagaiak eta lehengaiak, landare nahiz animalia jatorrikoak, lortzeko gauzatzen diren jarduerak biltzen dira: nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta baso-ustiapena.

Bigarren sektorea: Naturatik ateratako lehengaietatik produktu landu bihurtzen dituzten ekonomia-jarduerek osatzen dute; adibidez, industriak, eraikuntzak, meatzaritzak eta energia-iturrien ustiapenak.

Hirugarren sektorea: Jarduera asko biltzen ditu. Hirugarren sektoreak ez du hondakin materialik sortzen; gizarteari zerbitzua emateaz arduratzen dira horko jarduerak. Sektore horretan biltzen dira merkataritza, garraioa, osasuna, hezkuntza... Ekonomia zenbat eta garatuagoa egon, orduan eta garrantzi handiagoa izaten du hirugarren sektoreak.

3. Zeintzuk Dira Estatuaren Ekonomia Funtzioak?

  1. Herrialdeko ekonomia-jarduerak arautzeko arauak egiten ditu.
  2. Sektore pribatuaren jarduera sustatzen du, diru-laguntzak edo beste laguntza batzuk emanez.
  3. Enpresak sortzen ditu, sektore estrategikoetan eta sailtasun handiak dituzten sektoreetan.
  4. Zerbitzu publikoak ematen ditu, eta horretarako ondasun eta zerbitzu ugari bereganatzen ditu.
  5. Lanpostu ugari sortzen ditu, zerbitzu publikoak emateko langileak behar baititu.

4. Zer Dakizu Zergei Buruz?

Zergak banakoei eta enpresei egin behar dioten ordainketa dira. Zerga batzuk zuzenekoak dira; hau da, zuzenean zergabetzen dituzte pertsonen eta enpresen errentak eta ondareak. Beste zerga batzuk zeharkakoak dira. Zerga horiek ondasunak edo zerbitzuak erostean ordaintzen dira. Beraz, produktu bera erosten duen orok kopuru bera ordaintzen du zergengatik.

5. Azaldu Eskaintza Eskariaren Legea

Eskaria: Prezioa kontuan hartuta, erosle batek erosi nahi duen ondasun edo zerbitzu kantitatea da.

Eskaintza: Ekoizle batek prezio jakin batean saldu nahi duen ondasun edo zerbitzu kantitatea da.

Deskargatu

PDF Word HTML