Ekonomia: Faktoreak, Funtzioak eta Merkatu Motak
Ekoizpen Faktoreak
1. Lurra: hiriko lurra + landu daitekeena + baliabide naturalak.
2. Lana: ekoizpenean erabiltzen den ahalmen fisikoa eta intelektuala.
3. Kapitala:
A) Kapital Fisikoa: ekoizpen prozesuan erabiltzen diren ondasunak (makineria, eraikuntzak...).
B) Finantza Kapitala: dirua.
Eraginkortasun Motak
Ez-eraginkorra: ez direlako baliabide guztiak erabiltzen eta gehiago ekoizteko gai delako.
Ezinezkoa: ez daukagulako nahiko baliabiderik hau ekoizteko.
Eraginkorra: baliabide guztiak erabiltzen ditugulako, ekoitz dezakegun gehieneko kopurua da.
Estatuaren Funtzioak
- Ondasun eta zerbitzu publikoak eskaintzea: errentagarriak ez direnak eta ezinbestekoak.
- Zergak ezarri dirua lortzeko bere gastuak (osasuna, dirulaguntzak...) ordaintzeko.
- Errentak birbanatu zergen bidez: gehiago irabazi dutenek gehiago ordaindu, eta lortutako diruarekin pobreei transferentzien bidez laguntza eman.
- Arauak finkatu: monopolioak arautzeko legeak, publizitateari buruzko legea...
- Ekonomia egonkortu: helburu batzuk finkatzen ditu eta tresnak erabiltzen ditu helburu horiek lortzeko.
Oligopolioa
Enpresa gutxi daude. Merkatua homogeneoa da. Kapital inbertsio handiak behar dira, izan ere, merkatu honetan sartzeko hesi handiak daude.
Funtzionamendua
Merkatu honetako edozein enpresak eragin handia du lehiakideen mozkinetan. Elkarrekiko mendekotasun maila altu hori dela eta, baliteke enpresa oligopolistek elkarren artean lehiatzea merkatua bereganatzeko (kolusiorik gabekoa) edo elkarlanean aritzea (kolusiozkoa, hau debekatuta dago).
A) Kolusiorik gabekoa: merkataritza politika, prezio gerrak eta prezioen lidergoa nagusitzen dira.
B) Prezioa alde batera utzita lehiatzen dira: kalitatearekin eta diseinuarekin lehiatzen dira, eta merkatu banaketa dago.
Monopolioa
Arrazoiak
- 1. Baliabide bat eskuratzeko esklusiba izatea.
- 2. Lege eskubideak izatea.
- 3. Emandako zerbitzuen ezaugarriak.
Funtzionamendua
Enpresak kontsumitzailearen nahiak aldatzen ditu. Zenbat eta gehiago igo prezioa, gero eta gutxiago salduko du; eta zenbat eta gutxiago igo prezioa, gero eta gehiago salduko du.