Bizitza: Ortegaren Filosofian Oinarritutako Ikuspegia

Filosofia eta etika2,35 KB

Bizitza errealitaterik behiena izanik, filosofia ororen abiapuntu izan behar du bitalismotik gertu dagoen ortegaren pentsamenduaren arabera. Bizitza betegabeko proiektu edo egitasmo bat dela dio ortegak, jardueraz eta erabakiz bete behar duguna. Nola aztertu bizitza, baina? Ortegaren arabera, ohiko intelektualismo filosofikoa ezaugarritzen due arrazoimen abstraktuak porrot egiten du nahiataez giza bizitzaren historiktasunaren aurrean eta horrexegaitik errealitate berezi horren ezaugarriei egokitzen zaien arrazoimena aldarrikatzen du filosofo madrildarrak: bizi-arrazoia


Ideiak: Ortegaren arabera, ideiak gizakiok eraikitzen ditugun pentsakizunak dira. Ideiez ahartzen garenean, eztabaidatzera iritsiz gaitezke, haien barnean murgilduta sentitzen ez garelako. Ideiak kultura eta zientzia-ikerkuntza aurrerantzbultzatzen duten lanabesak dira.

Nia: Gizaki bakoitzarentzat “ ni”a proiektua da. Ortegarentzat gizakiak ez du behin betiko identitaterik: orain modu batean da, baina desberdina izateko gai da. “ni” bakoitza den priektuaren atzean ez dago entitate substantzialik; hau da, ez dago osagai edo natura finko nahiz egonkorrik sakrifisioa – maitatzeko – goranzko – sexualitatea


Sinesteak: Ortegarentzat, sinesteak gure ondoan aurkitzen dugun usteak dira, aldameneko errealitatearen nahitaezko osagarri legez agertzen zaizkigunak. Sineskerek arrealitatearen beraren egoeraren berri ematen digute, era kontzientean gogoetatu beharrik ez dugun errealitatearen berri.

Zalantza: Ortegak bere filosofia-zereginaren azalpenean aipatzen duen krisialdia. Ordura arte gizakiak sendo eduki dituen sineskera tradizionalek porrot egiten dutenean, haiekin ezin daitekeenez gehiago fida, zalantza sortzen da, amildegiarekin pareka daitekeen gogamen-egoera. Existentziaren zuloak dira, tinkotasuna eta oinarri sendoa falta direlako, eta gizakia ziurtasun berriak bilatzen ahalegintzen da egoera herretatik irteteko. Hurbitzen duenari, hau da, arrazoimenari, heltzen dio, nola edo halako bizisegurtasuna emango dioten ideiak asmatzeko.


Zirkunstantzia: Ni ez beste guztia, gisa bizitzan. Norberaren bizitzaren priektua bete behar den baldintzen multzoa. Bizitza garatzea eragiten duen elkarrekintzaren muturreko bat. Zirkunstantziari dagozkio, hortaz, bizitzea suertatu zaigun mundua, gure gorpuzkera edo gure jaioterria.

Deskargatu

PDF Word HTML