Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila Euskal Herrian: Historia Laburra

Historia12,75 KB

Bigarren Errepublika (1931-1936)

Primo de Riveraren diktadurarekin diktaduraren aurkako protestak ugaritu eta sistema demokratiko baten aldeko joerak indartu ziren. Militarrak indarkeria erabiliz konpontzen saiatu ziren arazo sozial ugari zeuden: langileen bizi baldintzak, nekazaritzaren erreforma, hezkuntzaren erreforma eta sekularizazioa.

1930eko abenduaren 30ean Donostiako Ituna sinatu zen. Itun hau Koroaren aurkakoa zen eta bilgunea izan zen; errepublika ezartzearen alde zeuden eta gorte konstituziogileak aldarrikatu zituzten.

1931an udal hauteskundeak egin ziren eta monarkiazaleak banatuta aurkeztu ziren errepublikazaleen aurka. Gainera, errepublikazaleen garaipena izan zen. Hortaz, 1931ko apirilean Errepublika aldarrikatu, Alfontso XIII.a erbestera bidali eta Gobernu Probisionala eratu zuten.

Berehala, errepublikazaleak, sozialistak, eta nazionalista katalanak eta galiziarrak parte hartu zuten. Baina anarkistak, komunistak, nazionalista euskaldunak eta monarkiazale eskuindarrak kanpoan geratu ziren.

Konstituziogileen erreformak

Gorte konstituziogileetarako hauteskundeen bitartean hainbat erreforma egin ziren. Batetik, nekazarien egoera hobetzeko eta armada bat eratzeko, eta azkenik hezkuntzara, nekazaritzara eta gainontzeko arloetara zabaltzeko erreformak egin ziren.

Autonomien arazoan, Gobernu Probisionalak Kataluniari Generalitat osatzeko aukera eman zion. Ondoren, Generalitatak autonomia estatutuaren proiektua aurkeztu zuen Diputatuen Kongresuan.

1931ko Konstituzioa

1931ko hauteskundeetan errepublikazaleek irabazi zuten eta uztailean Azaña buru zuen errepublikazaleek eta sozialistek osatutako Gobernu Ezkerrekoa osatu zen. Bigarren errepublikaren urteetan hainbat aldaketa egin ziren.

Batetik, 1931ko Konstituzioa egin zuten. Konstituzioak argi utzi zituen ezkerraren eta eskuinaren arteko desberdintasunak, Autonomia eta erlijioari buruz. Eskuinak ez baitzituen autonomia eta elizaren izaera akonfesionala onartzen.

Konstituzio honetan onartu zen lehen aldiz emakumeen boto eskubidea.

Autonomia Katalunian eta Estatutu Berria

Autonomia horiei dagokionez, Katalunian Generalitat gobernua onartu zen, hau da, Generalitata instituzio honek Gortek onartzeko autonomi estatutu proiektua aurkeztu zuen eta 1932an aldaketa handiekin onartu zen.

Batetik, Aalmendra banatzeko orduan Aalmendrarik handienak Gobernu Zentralak hartu zituen. Bestetik, autonomia burujabetasunaren adierazpena izan barrán pribilegio bihurtu zuten. Azkenik, katalanarekin batera gaztelania ere hizkuntza ofiziala ezarri zuten.

Hau onartu eta gero, autonomia hauen aldeko hauteskundeak egin ziren eta Skerra Errepublikanok Kataluniako irabazi zituen.

Bestalde, elizari dagokionez, errepublikazaleen helburua estatua laikotza eta sekularizaziorako neurriak hartzea zen: ezkontza zibila, dibortzioa, ilobien sekularizazioa... Eliza eta monasterioak jabetza publikoaren eskura geratu ziren, erabiltzeko eskubidea izan arren.

Nekazaritzako erreformak

Nekazaritzaren arloan ere erreformak egin ziren, garai hartan jabetza egiturak nekazaritzaren aurrerapena oztopatzen zuelako eta ez zegoelako inbertsiorik. Beraz, helburua jabetza egiturak aldatzea zen: jornalari eta maisu-maistrak babesteko lan-aldiak mugatu, errenta kontratuen austura oztopatu, spaimai mistoak antolatu eta beste hainbat neurri hartu ziren.

Erreforma hau 1932an onartu zen. Baina ala ere, ez zen kalte-ordainik gabe desjabetza onartu eta hainbat arazo sortu ziren: aurrekontu orria zen, denbora asko behar zuen eta erreforma bankarioaren menpe zegoen.

Konpentsazio gisa, lan gabeko lurrak okupatzeko baimena luzatu zen, baina lurrak ez ziren banatu eta jabeek hori oztopatzen zuten.

Eskuinaren saiakerak eta 1933ko hauteskundeak

Frentamenduak etorri ziren eta errejimenaren kontrakoek horretaz baliatu ziren beraien ideiak zabaltzeko. 1932an indar kontserbadoreak Sanjurjo jeneralak zuzenduta, estatu kolpe baterako prestaketan hasi ziren, baina indar gutxi zuten eta Gobernuak oso ondo zuenez, altxamendua porrot egin zuen.

1933an Gobernuaren krisia nabarmena zen; batzuentzat gehiegizkoak ziren erreformak eta besteentzat moderatuak baziren ere. Beraz, monarkiazaleek eta talde kontserbadoreek oposizio talde bat eratu zuten. Bestalde, erreforma gehienek desengainua ekarri zuten langileen artean.

Egoera horretan, Konstituzioa onartu eta hauteskunde berriak egin ziren, gehiengo sendoagoa lortzeko.

Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila (1931-1937)

1876an foru instituzioak galdu ondoren, autonomia aldarrikatu zuten. 1917ko euskal autonomiaren aldeko kanpainaren ondoren, Gobernuari autonomia zabal baten aldeko mezua igorri zitzaion, baina errepublikan mugimendu bat hasiera eman zen.

1918an Eusko Ikaskuntza, euskara eta euskal kulturaren inguruan hainbat ikerketa egin zituen erakunde ez politiko bat sortu zen, eta bertan ideologia politiko desberdinetako jendeak parte hartzen zuen eta euskal autonomiaren aldeko proiektua egin zuen Bigarren Errepublika garaian.

Euskal mapa politikoa

Garai hartan, euskal mapa politikoak 3 erpin nagusitara jo zuten: alde batetik, errepublikazale sozialistak autonomia aldarrikatzen zuten; bestetik, euskal abertzaletasuna autonomiaren aurka zegoen; eta, azkenik, aldarte eskuindarrak.

Nazionalismoak, PNVk, ezkerreko indarren aurka jo zuen, katolizismoa eta gizarte ordena babestu nahi baitzituen eta baita eskuinaren aurka ere, autonomietan banatutako Estatu bat aldarrikatzen baitzuten. Baina ez zuten Donostiako Itunean parte hartu, beraz, autonomia lortzeko zailtasunak zeuden Euskal Herrian.

Lehen autonomia proiektua: Eusko Ikaskuntzaren proiektua

Lehen autonomia Estatutu proiektua Eusko Ikaskuntzari eman zitzaion egiteko, baina proiektu hau eztabaida sortzeko soilik egin zen.

Hauek ziren bere ezaugarriak: Konstituzio berria onartu baina lehenago prestatu zen eta ez zen Konstituzioak autonomiari ezartzen zion esparrura mugatu.

Batetik, Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroak osatutako Euskal Estatu bat aldarrikatzen zuten. Estatutu hau, Espainiako Errepublika Federalaren barnean egongo zen. Baina Euskal Estatuaren egitura konfederala izango zen, hau da, lurralde historiko bakoitzak bere identitatea mantenduko zuen eta erakunde komunak izango zituzten, baina hala ere, lurralde bakoitzeko erakundeek indar handiagoa izango zuten erakunde komunak baino.

Gainera, euskara irakaskuntzan eta administrazioan lehentasuna ezartzen zen eta kontzertu ekonomikoa mantenduko zen. Azkenik, eskubide politikoen jabe egiteko urteetako erresistentzia saritua izango litzateke euskaldunen eta gainontzeko espainiarrei.

Baina proiektu honek arazo ugari zituen. Hasieratik ikusi zen ezinezkoa zela indarrean jartzea, helburua eztabaida sortzea baitzen eta ez baitzituen Konstituzioaren baldintzak betetzen.

Proiektu horretan oinarritutako beste bi proiektu

Proiektu honetan oinarrituta, beste bi proiektu berri sortu ziren: karlistak eta PNV elizaren alde agertu ziren eta ezkertiarrek ez zuten elizaren aipamenik egin.

Lizarrako proiektua: alkate nazionalistak eta karlistak dituztela, Lizarrako Batzarra bildu zen, euskal udalak Eusko Ikaskuntzaren proiektuan oinarritutako Estatutu proiektu bat onartzeko.

Berritasun batzuk erabaki ziren: inmigranteek kargu politikoetan parte hartzeko aukera hamar urteko egonaldiari mugatu zen. Espainiak eta euskal herriak egitura konfederala izanik plantatu zen, gainera, euskal Estatuak Vatikanorekin nahi beharrak akordioak sinatzeko aukera izango zuen.

Proiektu hau eskuindarra da, baina ezkerra aurka zegoenez, proiektuak ez dauka etorkizunik Gorteetan, ez baitzen onartuko.

Batzar Kudeatzaileen proiektua: eskuinari aurka egin nahirik, ezkerrak berak proiektu bat aurkeztu zuen.

Proiektu honek Konstituzioak aurreikusitako prozedura errespetatzen zuen: batzordeak proiektua prestatu, udalek onartu, ondoren herritarrek erreferendumaren bidez onartu eta azkenik, Gorteetan onartu zen.

Lehen testuan Nafarroa aintzat hartu zen, baina udal nafarren gehiengoak aurkako botoa eman ondoren, bigarren testuan Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba bakarrik aipatzen ziren.

Bigarren proiektu honek ezaugarri hauek zituen: ez zen euskal Estatuaren aipamenik egin eta egitura konfederala berean geratu zen. Inmigranteen diskriminazioak berean geratu ziren.

Estatutu hau beste batzuek baino demokratikoagoa zen, baina egitura konfederala alde batera uzteak ondorioz autonomia maila txikiagoa zuen.

1933ko estatutua

Hala ere, 1933an eskuina agintera iritsi zenean tramitazioa berean geratu zen. 1933ko hauteskundeetan PNVk arrakasta handia lortu zuen. Beraz, euskal herrian nazionalismoaren garapenak taupada eman zion autonomiaren prozesuari, baina eskuinak autonomia onartzen ez zuenez PNV ezkerreko indarretara hurbiltzen hasi zen.

Baina estatutua indarrean jartzeko garaian, gerra hasita zegoen eta Araba eta Nafarroa eskuindarrekin altxatu ziren. Beraz, ez zen indarrean hasi.

1936ko estatutua

Errepublikaren Fronte Herrikoiak estatutua bere programan zuen eta zuzenean EAE-ANVk parte hartu zuen.

Gerra hasi zenean, estatutuaren onarpena atzeratu egin zen, baina gertaerak ikusita, EAJk errepublikaren alde jarri zedin erabaki zuen Front Popularraren gobernuak, prozesua bizkortzeko.

Gorteak Balantziara eraman eta urriaren 1ean onartu zen Euskal Autonomia Estatutua. Hauek izan ziren aldaketak: garrantzi handiko alor batzuk zabaldu gabe utzi zituen: ogasuna, botere sistema... Ez ziren ez foruak eta ez Nafarroa etorkizunean Euskal Lurraldean sartzeko aukera ere aipatzen.

Gainera, gerra kontuan hartuta, zenbait neurri ere hartu zituzten. Batetik, Bin Bin Lege bat onartu zen, Euskal Gobernuko lehendakaria aukeratzeko Errepublikaren aldeko udaletako zinegotziek bakarrik bozkatuko zutela adierazten zuena. Bestetik, Euskal Gobernuak ohiz kanpoko eskumenak hartu zituen bere gain.

Eta azkenik, 1936ko urriaren 7an zinegotziek Gernikan egin zuten biltzar batean Euskal Gobernuko lehen lehendakaria aukeratu zuten, Jose Antonio Aguirre.

Baina matxinatuek Euskal Herrian egin zuten erasoaldi gogorraren ondorioz, urte bat baino ez zuen iraun gerrak.

Bilbo erori eta Santoñako Itzarmena sinatu ondoren, Aguirre eta bere gobernua Kataluniara joan ziren eta handik Franco Katalunia hartu ondoren erbestera.

Euskal Gobernua erbestean iraun zuen arte, eta Franco hil ondoren Espainiara itzuli arte.

Gerra Zibila Euskal Herrian

Matxinatuek estatu kolpea jo zuten eta Gipuzkoa hartu zuten. Bilbo hartu arte 11 hilabete pasa ziren.

Gerrak hiru aldi izan zituen:

Matxinadaren hasiera euskal lurraldea zatitzea

Karlismoak eta tradizionalismoak indar handia zuten Nafarroako bizitza politikoan. Karlistek matxinadaren alde egitaz gain, beste talde paramilitar bat ere antolatu zuten erreketak.

Arabaan ere antzeko egoera zegoen, eta han ere karlismoak bat egin zuen matxinadarekin, eta diruz, bitartekoz eta soldaduz eman zion laguntza.

Euskaldunak hasieratik aurkitu ziren zatituta errepublikaren aldekoen eta estatu kolpearen aldekoen artean: Araba eta Nafarroak matxinatuen alde egin zuten. Gipuzkoa eta Bizkaia, berriz, errepublikaren alde.

Gipuzkoan

Defentsa batzordeek eta Errepublika Frentekoek gidatu zituzten gerra mugimenduak. Errepublikazaleen artean antolakuntza eza eta bitartekoen falta izan ziren ezaugarri. Horregatik, Trintxerako borrokak nagusitu ziren.

EAJk ez zuen ia parterik hartu Gipuzkoako borrokaldian. Batetik, EAJ aldarte katoliko moderatua zelako eta ez zelako Errepublika Frentekoa. Bestetik, kosta egin zitzaion ezin zuela inpartziala izan onartzea eta, azkenik, euskal erriko hainbat apaizek eraso egin zioten euskal nazionalismoari, errepublikazaleen eta sozialisten arteko batasunari.

Horren ondorioz atzera egin zuten.

Bizkaian

Autonomia estatutua onartu ondoren garatu zen eta Eusko Jaurlaritzak gidatu zuen.

Hasieran presioa lasaitu egin zen eta Eusko Jaurlaritzak eskuzabal jarduteko aukera izan zuen. Nazionalistek, Almana Kondor Legioaren eta brigada italiar baten laguntzari esker, teknika militar berriak plazaratu zituzten.

Hainbat herri bonbardatu zituzten. Euskal lurralde guztia nazionalisten esku geratu ondoren, EAJk Santoñako Ituna sinatu zuen italiarrekin: itun horren arabera nazionalistak errendatu eta alde egiteko aukera zuten. Baina ituna ez zuten errespetatu eta nazionalista asko kartzelan sartu zituzten.

Porrotaren unean ere Euskal Gobernua eta euskal nazionalistak ez ziren bat etorri errepublikazaleekin: Euskal Gobernuak uko egin zion euskal industria suntsitzeari eta ia osorik eta ekoizpen guztiz prest eman zieten etsaiei, eta Santoñako Ituna sinatu zuten italiarrekin.

Deskargatu

PDF Word HTML