Berrezarkuntzaren sistema: Canovas eta Sagastaren txandaketa
Berrezarkuntzaren sistema politikoa
Sistema oso kontserbadorea zen, betiko balio tradizionaletan oinarritua: monarkia, erlijioa eta jabetza. Horretan oinarrituz, hiru ezaugarri zituen sistema asmatu zen:
1. Alderdi-bitasuna (Bipartidismoa)
Hauteskunde-iruzurraren ondorioz, bi alderdi nagusiek bakarrik gobernatzen zuten: kontserbadoreak eta liberalak. Cánovas del Castillok zuzentzen zuen alderdi kontserbadorea, eta Sagastak, berriz, liberalak.
2. Botere-txandaketa
Bi alderdiak modu baketsuan txandakatzen ziren. Hortaz, bi alderdiek uko egin zioten altxamendu militarren bidez boterera iristeari. Ondorioz, armadak ez zuen politikan parte hartzen; horregatik zen baketsua.
3. Hauteskunde-iruzurra eta kazikismoa
Bi alderdiek boterea txandakatzeko hauteskundeak manipulatzen zituzten, emaitzak faltsutuz. Boterean zegoen gobernuak desgastea zuenean, erregeak beste alderdiaren buruzagiari gobernua osatzeko eskatzen zion.
Emaitza horiek lortzeko, kazikeek metodo ezberdinak erabiltzen zituzten: errolda faltsutu, botoak "erosi", etab. Metodo hau putxerazoa deitzen da. Batez ere nekazal munduan funtzionatzen zuen hau. Nafarroan kazikismoak indar gutxi zuen karlismoarengatik, eta hirietan zailagoa zen kazikeen eragina txikia zelako.
Sistema eta egonkortasuna
Cánovas del Castillok asmatu zuen sistema, baina Alfontso XII.a hildakoan, honekin jarraitzea adostu zuten bi alderdiek "El Pardo"-ko itunean. Sistema egonkorragoa izateko bi gertakizunek lagundu zuten: Kubako gerra eta karlistaldiaren amaiera.
Mª Kristinaren erregeordetza (1886-1901)
Liberalak egon ziren lehen gobernaldian, Sagasta buru zela. Honek berrikuntza-plan bat abiatu zuen:
- 1887: Elkarteen Legea onartu zen.
- Alderdi legal eta ilegalen arteko bereizketa desagertu zen.
- Oposizioko taldeak joko politikoan sartu ziren (UGT eta PSOEren bilakaera).
- 1888: Esklabutza deuseztatu zen.
- Epaiketak epaimahaiarekin egitea onartu zen.
- 1889: Kode Zibil berria sustatu zen.
- Armadan eta ogasunean aldaketak egin ziren.
- 1890: Berrikuntza handiena, gizonezkoen sufragio unibertsalarekin: 800.000 izatetik 5.000.000 izatera pasa ziren.
Sistema parlamentarioaren itxura
Nahiz eta sistema parlamentarioaren itxura izan, ez zen horrela izan. Kazikeek faboreak egiten zizkieten alderdietako buruzagiei, eta horren truke beste batzuk jasotzen zituzten: soldaduzka ez egitea, zerga gutxiago ordaintzea, etab.
Sistema egonkortasunez funtzionatu zuen 1898ra arte. Ondoren, krisian sartu zen kolonien galeraren ondorioz.