Aurre-zentsuraren Debekua eta Argitalpenen Bahiketa: Azterketa Juridikoa
Aurre-zentsuraren Debekua eta Argitalpenen Bahiketa
5.1 Aurre-zentsuraren Debekua
20.2 artikulua: Informazio- eta adierazpen askatasunak ezin dira aurre-zentsurarekin murriztu. Hau da, botere publikoek ezin dute hedabide edo pertsona bati bere lana publikatu baino lehenago geldiarazi, arrazoi baliodunak egon ezean. Zentsura, beraz, lana publikatu baino lehen eten behar da. Publikatuta dagoenean, bahiketa judiziala legezkoa izan daiteke (20.5 artikulua).
Bahiketa Judiziala: Auto Bidez Onartua
Bahiketak auto bidez onartzen dira, ez sententzia bidez. Prozesuan zehar hartutako erabakiak dira. Bahiketa, neurri kautelarra denez, auto bidez onartua egon behar da, arrazoitua eta errekurritzeko aukerarekin. Auzitegiak erabakia arrazoitu behar du. Bahiketa neurri kautelarra da eta lege batek aurreikusi beharko du. Prozesu handiago batean hartzen den erabakia da. (Fariñaren adibidea). Neurri kautelarra hartu ahal izango da ondasun juridiko edo interes garrantzitsu bat babesteko edo defendatzeko. (Fariñaren kasuan, alkate baten ohorea). Bahiketa batek betekizun horiek errespetatzen ez baditu, delitu izan daiteke.
Bahiketaren Praktika eta Aurre-zentsuraren Debekua
Bahiketaren praktikan, edukia zirkulaziotik kentzen da. Lehen errazagoa zen, baina gaur egun Internet dela eta, zaila da. Gaur egun, 20.2 artikuluak aurre-zentsura debekatzen du. Epaile batek zentsura egingo balu, desgaiketa jasan dezake. Hala ere, Konstituzio Auzitegiak edo GEEAk kasu batzuetan ez dute aurre-zentsuratzat hartzen: pornoa eta animalien tratu txarrak.
Aurre-zentsuratzat Hartzen Ez Diren Kasuak
Badaude kasu batzuk juridikoki aurre-zentsuratzat hartzen ez direnak:
- Autozentsura: Kazetariarena edo hedabidearena. Hedabideek auto-arauketa sinatzen dute. Adibidez, gai bati buruz ezin hitz egin, baina kazetariak araua betetzen ez badu, ez du ondorio juridikorik, lanekoak bai. Ikus-entzunezkoen kasuan, lege orokorrak daude, urratzean ondorio juridikoak dituztenak.
- Hedabide baten zuzendariak duen beto-eskubidea: Publikatu behar den lan bat eten dezake, aztertzeko eta zati batzuk ez publikatzeko eskatuz.
- Herritar edo taldeen presioa: Mezu jakin batzuk ez publikatzeko. Konstituzioaren ustez, hedabideen kontrako manifestazioak ez dira auto-zentsuratzat hartzen, baina mehatxuek ondorio juridikoak izan ditzakete Kode Penalean ezarritakoaren arabera.
- Lege-gordailua: Edozein hedabide edo pertsonak lan bat publikatu baino lehenago Administrazioaren aurrean lan horren kopia bat uztera behartuta dago. Kasu honetan, ez da aurre-zentsuratzat hartzen.
5.2 Argitalpenen Bahiketa eta Aurretiazko Kautelazko Neurri Juridikoak
Ezin da argitalpenik bahitu ebazpen judizialik gabe. Informazio bahiketak hainbat ezaugarri ditu:
- Kautelazko neurria da, ez behin-behinekoa. Epaile batek informazio bat bahitzerakoan, arrazoiak eman behar ditu, bestela, informazio askatasunaren bortxaketa izango da.