Lan arriskuen prebentzioa: arriskuen ebaluazioa, prebentzio modalitateak eta larrialdi planak

Ekonomia-n eguneratua4,41 KB

Laburpena

Dokumentuak lan arriskuen prebentzioaren oinarriak azaltzen ditu: enpresaren prebentzio agiria, arriskuen ebaluazioaren etapak eta enpresan prebentzioa antolatzeko modalitateak. Halaber, prebentzio ordezkariaren eta segurtasun eta osasun batzordearen eskumenak, eta larrialdietarako plana eta ebakuazio plana zer diren eta zer eduki behar duten laburbiltzen ditu.

Funtsezko puntuak

  • Prebentzio agiriak enpresaren identifikazioa, antolaketa-egitura, ekoizpena, prebentzioaren antolaketa eta politika eta helburuak jaso behar ditu.
  • Arriskuen ebaluazioak arriskua check-list baten bidez aztertzea, zenbatestea eta balioestea ditu barne; arrisku maila altua, ertaina, baxua edo oso baxua izan daiteke.
  • Prebentzioa antolatzeko modalitateak: enpresaburuak berak hartzea, langileak izendatzea, bertako prebentzio zerbitzua, kanpoko zerbitzua edo enpresa arteko zerbitzua.
  • Txiki eta ertaineko enpresetan modalitate nagusia enpresaburuak bere gain hartzea izan daiteke, baldin eta baldintzak betetzen baditu.
  • Prebentzio ordezkariek arriskuen ebaluazioan laguntzen dute eta informazioa zabaldu behar dute; funtzioak betetzeagatik ez dute diskriminaziorik jasan behar.
  • Larrialdietarako planak prestakuntza, simulakroak, babes-instalazioen mantentzea, ebakuazio bideak eta plana eguneratzea jasotzen ditu.
  • Ebakuazio planak ebakuazio taldea, ebakuazio bidea, biltze gunea eta komunikazio zentroa gutxienez izan behar ditu.

Frogatu zeure burua

Zer da lan arriskuen prebentzioa?

Enpresako zuzendaritzak onartu beharreko agiria da, eta elementu hauek izan behar ditu: enpresaren identifikazioa, enpresaren antolaketa-egitura, ekoizpenaren antolaketa, enpresako prebentzioaren antolaketa, prebentzioaren arloko politika eta helburuak.

Zertan datza “arriskuen ebaluazioa”? Zein etapa antzeman daitezke?

Prozesu honen bidez, eragotzi ezin diren arriskuak zenbaterainokoak diren aztertzen da, eta beharrezko informazioa biltzen da, enpresaburuak prebentzio-neurri egokiak hartu eta lehentasunez abian jarri ditzan.

  • Arriskua check-list baten bidez (azterketa galdetegia edo gida) aztertzea.
  • Arriskuaren zenbatespena egitea (zenbaterainokoa, larritasuna...).
  • Arriskuaren balorazioa (arrisku maila: altua, ertaina, baxua, oso baxua).

Aipatu enpresan prebentzioa antolatzeko dauden modalitateak. Zein izan daiteke txiki eta erdi mailako enpresetan aplikagarri izango den modalitate nagusia?

  • Enpresaburuak bere gain hartzea baldin eta: enpresak 10 langile baino gutxiago baditu, arrisku txikiak badira, eta gaitasuna eta prestakuntza badu.
  • Langileak izendatzea baldin eta: funtzioak betetzeko prestakuntza egokia badute, prebentzio-zerbitzu bat sortzeko betebeharrik ez badago eta enpresaburuak berak prebentzio-jarduera bere gain hartu ez badu.
  • Bertako prebentzio-zerbitzua baldin eta: enpresak 500 langile baino gehiago baditu, 250-500 langile izatea baina jarduera arriskutsuak badira, edo lan-agintariak hala erabakitzen badu.
  • Kanpoko prebentzio-zerbitzua baldin eta: prebentzioko langile bat edo batzuk izendatzea nahikoa ez bada, bertako prebentzio-zerbitzua sortzeko betebeharrak dakartzan baldintzak ez badira betetzen, edo aurrekoak egiteko ahalmenik ez badago.
  • Enpresa arteko prebentzio-zerbitzua: ekoizpen-sektore berekoak diren enpresek prebentzio zerbitzu komunak izan ditzakete.

Enpresa txiki eta ertainetan, modalitate nagusia enpresaburuak berak prebentzioa bere gain hartzea izan daiteke, betiere baldintzak betetzen baditu.

Zer da prebentzio ordezkaria? Aipatu ordezkari hauen bizpahiru eskumen eta betebehar.

Arriskuen prebentzioaren arloan berariazko funtzioak dituzten langileen ordezkariak dira enpresan.

Eskumenak:

  • Arriskuak ebaluatzeko teknikariei laguntzea.
  • Lan-ikuskatzaileak lantokia aztertzera etortzean, haiei laguntzea.
  • Enpresako zuzendaritzarekin lankidetzan jardutea, prebentzio-ekintzak hobetzeko.

Betebeharrak:

  • Lan arriskuen prebentzioarekin lotutako edozein alderdiri buruzko informazioa zabaltzea eta argitaratzea.
  • Ordezkari-funtzioak gauzatzeagatik ez izatea diskriminaziorik, ez ekonomikorik ez profesionalik.
Zer da segurtasun eta osasun batzordea? Aipatu batzorde horren eskumenak.

Organo paritarioa da, bere helburua lan-arriskuen prebentzioaren arloan enpresak egindako ekintzei buruz aldian behin kontsultak egitea da.

Eskumenak:

  • Hala dagokionean, prebentzio-zerbitzuaren ekintzei buruzko informazioa izatea.
  • Beren zereginak egiteko eta funtzioak betetzeko beharrezko informazioa eta dokumentazioa izatea.
Zer da larrialdietan jarduteko plana? Zein da bere edukia?

Lantokiko langileek larrialdi egoeraren bat sortzean egiten dituzten ekintzen multzo ordenatua da.

Edukia:

  • Aldian-aldian langileei prestakuntza emateko eta trebatzeko planak.
  • Simulakroak egiteko modua.
  • Babes-instalazioen mantentze- eta aztertze-lanak egiteko programak.
  • Ebakuaziorako bideak eta larrialdietarako sistemak.
  • Larrialdietan jarduteko planaren eguneratzeak.
Zer da ebakuazio plana? Gutxieneko zein eduki izan behar du?

Lantokian ebakuazioren bat egin behar denean bete beharreko jarraibideak, erabili beharreko irteerak eta langileak biltzeko gunea zehazten dituen dokumentua da ebakuazio-plana.

Edukia:

  • Ebakuazio taldea: ebakuazioa ondo joan dadin arduratzen dira.
  • Ebakuazio bidea.
  • Biltze gunea: pertsona guztiak dauden aztertuko da bertan.
  • Komunikazio zentroa: larrialdi orotatik babestutako gunea da.

Deskargatu

PDF Word HTML

Ohiko galderak

Zein etapa ditu arriskuen ebaluazioak?

Arriskua check-list baten bidez aztertzea, arriskuaren zenbatespena egitea eta arriskuaren balorazioa egitea. Azken honek arrisku maila altua, ertaina, baxua edo oso baxua ematen du.

Noiz izan daiteke enpresaburuak berak prebentzioa bere gain hartzea?

Enpresak 10 langile baino gutxiago dituenean, arrisku txikiak daudenean eta enpresaburuak gaitasuna eta prestakuntza duenean.

Zer da ebakuazio planaren komunikazio zentroa?

Larrialdi orotatik babestutako gunea da, eta bertan ebakuazio planaren komunikazioak kudeatzen dira.

Frogatu zeure burua

Berrikuspen-txartelak

Sakatu txartel bat erantzuna ikusteko.

Testa

1. Zer eduki gutxienez izan behar ditu prebentzio agiriak?
2. Zein da arriskuen ebaluazioaren lehen etapa?
3. Noiz izan daiteke enpresaburuak berak prebentzioa bere gain hartzea?
4. Zein da prebentzio ordezkarien eskumen bat?
5. Zein da segurtasun eta osasun batzordearen helburua?
6. Zer da ebakuazio plana?

AA bidez dokumentutik sortutako galderak: egiaztatu erantzunak testuarekin.