Askatasuna: Determinismoa vs. Indeterminismoa

Filosofia eta etika3,25 KB

Askatasuna

Askatasunak bi zentzu izan ditzake:

  1. Kanpo askatasuna: gizartean dauden askatasunak → eskubideak. Askatasun sozialak → aldarrikapenetan edo legeetan agertzen dira.
  2. Barne askatasuna: (liberum arbitrium → libre albredio → aukeratzeko ahalmena). Aukeramena, horretan sinistea justizia aplikatzea darama.

Bi ikuspuntu daude:

a) Determinismoa

Determinismoaren arabera, dena zehaztuta dago. Batzuek uste dute ez dugula askatasunik, eta ez dugula erabakitzen. Ez dugula aukeramenik pentsatzen dute. Guk sortutako fikzio bat dela, gure ekintzak bideratuak daudela uste dute. Giza ekintza bat eta naturan gauza behera erortzea gauza bera izango litzateke; hor ez dago erabakirik. Kausalismoarekin lotuta dago. Mota desberdinak daude:

a.1) Determinismo fisikoa

Lege fisikoek dena determinatzen dute. Unibertsoa mekanizismoan sinesten dute, makina bat bezala ikusten dute, makinak ezin du ezer aukeratu, guztia programatuta dagoelako. Laplace zientzialari bat zen eta uste zuen dena jakin zezakeela.

a.2) Determinismo genetikoa

Richard Dawkins-en arabera, gertatzen den guztia genetikoki bideratua dago. Informazio genetikoak itxura ez ezik jarrera/portaera ere determinatzen du.

a.3) Inguruaren determinismoa

Edozein giza ekintzan inguru faktore batzuk daude (ekonomikoak, sozialak, hezkuntzakoak, kulturalak,...):

  • Gure inguruan dauden ezaugarri eta baldintzek bideratzen dituzte gure joerak (hezkuntza, gizarte maila, ekonomi maila, kultura,...).
  • Hauen ustez ekintza guztiak kontrolpean izan ditzakegu ingurua aldatzen badugu.
  • Determinismo honetan psikologiaren atal garrantzitsu batek izan du eragina: KONDUKTISMOAK.
  • Pavlov eta Skinner.

a.4) Determinismo ekonomikoa

Gure izaera/portaera ekonomiak bideratzen du (produkzio moduak, dirua, finantza-sistema, burtsa,...): Marx-ek uste zuen azpiegitura bat zegoela beti, gainean edozer gauza egoteko azpiegitura behar zela. Ekonomia azpiegitura bat zela uste zuen eta gainegitura beste guztia.

a.5) Determinismo teologikoa

Dena Jainko batek erabaki duela, beraz dena aurretik idatzita legoke. Etorkizuna Jainkoaren erabakia da. Adibidez: Erreforma protestantean, Lutero-k uste zuen edozer egiten dugula jainkoak erabaki duelako. Adibidez: Patuan (destinoan) sinisten dutenak hemen daude ere. (Antzinako Grezian patuan sinisten zuten, uste zuten batzuek zekitela zer gertatuko zen, Orakuloak guztia zekiten (jakintsuenak)).

b) Indeterminismoa

Baldintza batzuk dituzte:

  • Descartes: Askatasuna nabaria, ebidentzia bat dela.
  • Kant: Askatasuna behar bat dela esaten zuen, justizia lortu edo egiteko balio du.
  • Heisenberg: Normalean unibertsoan zergatiak daude, baina baita ere ate bat irekiko diogu zori-ausari (azar).

Erantzukizuna (aukeramena badago): Ekintza baten erantzule:

  1. Askatasunez: ekintza hori askatasunez egin duela, beste aukera bat zuela onartu behar du.
  2. Arduradun sentitzea.
  3. Ondorioak onartzea (txarrak edo onak).

Deskargatu

PDF Word HTML