Batxilergoa mailako Zuzenbidea ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Lan Arriskuen Prebentzioa: Osasuna eta Segurtasuna Lantegietan

Zuzenbidea14,59 KB

Zer da lan arriskuen prebentzioa? Lanaren ondoriozko arriskuak eragozteko edo murrizteko, enpresa baten jardueraren fase guztietan hartzen diren neurriei esaten zaie lan arriskuen prebentzioa.

Lan arriskuen prebentziorako araudia:

1. Nazioarteko Hitzarmenak (LNA) 2. Europar Batasuneko Irizpideak 3. Espainiako Konstituzioa (40.2 artikulua) 4. Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea (31/1995)


Osasunaren definizioa:

  • Munduko Osasun Erakundeak honela definitzen du osasuna: “Erabateko ongizate fisiko, psikiko eta sozialeko egoera, eta ez soilik gaitzik edo gaixotasunik ez izatea.”

  • Zer da ongizate fisikoa? Gaixotasun edo mina eza. Adibidez: Ongizate fisikoa galtzen dugu gripea dugunean, edo lanean erortzen garenean…

  • Zer da ongizate psikikoa? Pertsonaren

...
Jarraitu irakurtzen "Lan Arriskuen Prebentzioa: Osasuna eta Segurtasuna Lantegietan" »

Ebakuntza Osteoan Egin Beharrezko Zainketak

Zuzenbidea2,5 KB

→ Gaixoaren historial mediko osoa hartu eta suspertze gelako erizain kontrolera eraman.

→ Ebakuntza kirurgikoari buruzko galderak egin, eta arriskueu, arazoei, eta gaixoak behar dituen erizaintza zainketak egokitzeko balio duten datuei buruzko informazioa eskatu.

→ Gaixoa ohe gainean jarri, burua alde baterantz eta pixka bat gorantz duela (segurtasun jarrera)

→ Drainaduren, zunden eta suero sistemaren konexioak egiaztatu.

→ Aireztapen aparatua xurgagailua eta beharrezkoa izanez gero, oxigeno sistema prest eduki behar dituzu.

→ Aposituak begiratu eta zain barneko sueroak gainezka egin ote duen behartu behar duzu.

→ Izarak ongi jarri eta gainetik manta edo ohazala bota, dagokion unitatean azaldutako teknikak erabiliz.

→ Besterik adierazi...

Jarraitu irakurtzen "Ebakuntza Osteoan Egin Beharrezko Zainketak" »

Ebaluazioa eta Nabaritasunak

Zuzenbidea3,68 KB

Autoebaluazioa: Ebaluazioa egiten duen pertsona eta ebaluatuta dn pertsona, pertsona berbera da.

Azterketa: Lorpen adierazleei buruz bildutako nabaritasunak ikertuak izan behar dira,

Barne ebaluazioa: Normotipoaren araberaren barruan sailkatzen da eta honetan egiten dena nada komparaketak egitea.

Ebaluazioa: Zerbait ezagutu edo ulertzeko helburuz, datuen edo frogen bilketa eta ikerketa urratsen sekuentzia planifikatua da.

Ebaluazio autentikoa: Ebaluazio egoeraren barruan ematen da eta ebaluazio autentikoa da ebaluazio praktikoa egiten duenari erreferentzia, demostrazio errealetan oinarritzen dena da.

Ebaluazio dibergentea: Emaitza aukeren arabera sailkatzen den ebaluazio mota bat da. Ebaluazio egoerak ebazpen erantzun edo komponbide bat baino gehiago...

Jarraitu irakurtzen "Ebaluazioa eta Nabaritasunak" »

Elkarrizketa Teknikak Gizarte Lanean: Galdera Eraginkorrak

Zuzenbidea3,52 KB

Elkarrizketako Galderak: Gizarte Langilearen Gakoa

Gizarte-langileak galdetzen jakin behar du, eta horretarako, une egokia aukeratu behar du galdera mota desberdinak egiteko. Galderak informazioa lortzeko erabiltzen ditugun tresnak dira. Informazioaren eta helburuaren arabera egingo ditugu galdera mota bat edo bestea. Beraz, galderak une konkretuetara egokitu behar ditugu.

Galderen bidez harremana sortzea eta emaitzak jasotzea izango da gure helburua. Noraino iritsi behar garen jakin behar dugu, hau da, elkarrizketaren prozesua “menderatzea” (erantzunak bideratzea).

Galderak Egiteko Oinarrizko Gomendioak

  • Saiatu erabiltzaileari kritikarik ez egiten.
  • Aholkularitza gehiegi ematea ez da komenigarria.
  • Gomendio moralistak ezin dira eman.
  • Garrantzitsua
...
Jarraitu irakurtzen "Elkarrizketa Teknikak Gizarte Lanean: Galdera Eraginkorrak" »

Gizarte Langintzako Dokumentu eta Kontzeptuak

Zuzenbidea3,52 KB

Dokumentu Sozialak

Txosten Soziala

Gizarte langilearen irizpen teknikoa (profesionala) eta erabiltzailearen datuak jasotzen dituen dokumentua da. Dokumentu hau analitikoa eta deskriptiboa da, baita ere izaera formala du. "Publikoa" den dokumentua da eta edonork ikus dezake. Dokumentu hau beste entitate baterako, erabiltzaileak eskatuta edo gizarte langileak hala erabakita egin daiteke.

Historia Soziala

Dokumentu honetan erabiltzailearen datuak eta esku-hartzearen datuak jasotzen dira. Nolakoa den orainaldia eta zer nolako bilakaera izan duen adierazten da. Beraz, dokumentu honetan erabiltzailearen "historia" eta esku-hartzearen bilakaera jasotzen da. Bere edukia denboran zehar aldatuz joaten da. Dokumentu hau elkarrizketaren bidez osatzen da eta...

Jarraitu irakurtzen "Gizarte Langintzako Dokumentu eta Kontzeptuak" »

Estatu Modernoa eta Ekonomia Etikoa

Zuzenbidea2,32 KB

ESTATU MODERNOAREN OINARRIZKO EZAUGARRIAK

Estatu modernoa gizartearen instituziorik behinena da, hark baitu autoritatea bai komunitate politikoko kideen eskubideak bermatzeko eta bai politika publikoak zehaztu eta garatzeko. Nikolas Makiavelok esan zuenez, hertsatzeko boterea da estatu modernoaren muina. Haren teoria errealismo politiko deritzo. Boterea trebetasunez erabiltzearen artea da politika eta botere horri eusteko trebetasuna da politikariaren bertute nagusia. Max Weberrek honela definitu zuen estatua: lurralde-eremu jakin batean indarkeria legitimoki erabiltzeko monopolia izatea eskatzen duen elkarte instituzionala. Herritarrek gobernariei horretarako eskubidea onartzeari legitimitate deritzo. Gaur egun, pertsona guztiok askeak eta
...
Jarraitu irakurtzen "Estatu Modernoa eta Ekonomia Etikoa" »

Merkataritza Legedia: Enpresaren Obligazioak eta Eskubideak

Zuzenbidea4 KB

4. GAIA: Merkataritza-legedia: Merkataritza zuzenbidea adarrak, enpresaburu batek elementu pertsonalen eta errealen bidez egiten duen jarduera ekonomikoa arautzen du. Xedea enpresen ohiko jarduera. Lantzen dituen kontuak: Enpresa, enpresaburua, enpresaren forma juridikoa, kontabilitatea, publizitatea eta enpresa-jardueraren babesa. Merkataritzako Kodea merkataritza-eragiketak arautzen dituen lege-esparru nagusia. Ez du bere baitan hartzen merkataritza-legedia guztia, gehienak lege berezietan daude jasota. Garrantzitsuenak: Konkurtso Legea, Merkataritzako Erregistroaren Erregelamendua, Patenten eta Marken Legea, Publizitatearen Legea, Lehia Defendatzeko Legea, Kapital Sozietateen Legearen Testu Bategina eta Arrisku Kapitalari buruzko Legea.

Enpresaren

...
Jarraitu irakurtzen "Merkataritza Legedia: Enpresaren Obligazioak eta Eskubideak" »

Lan Harremanak eta Zuzenbidea: Gida Osoa

Zuzenbidea2,43 KB

Lan Harremanak

Lan Harreman Motak

  1. Lan harreman arruntak: Langileen Estatutua aplikatzen zaie. Ezaugarriak: norberarena, borondatezkoa, besteren konturakoa, ordaindua eta mendekotasunezkoa.
  2. Lan harreman bereziak: Lan harreman arrunten ezaugarri guztiak dituzte, baina berariazko arauen bidez sortu dira. Adibidez: etxeko langileak, portuko zamaketariak, kirolari profesionalak...
  3. Lan-zuzenbidearen pekoak ez diren lan-harremanak: Langileen Estatutua aplikatzen ez zaien harremanak. Adibidez: funtzionario publikoak, familiako lanak, norberaren konturako lanak, auzolana...

Lan Zuzenbidearen Iturriak

  1. Barnekoak: Parlamentua, Gobernua, gizarte-eragileak, enpresaburua eta langilea eta agente profesionalak.
  2. Kanpokoak: EB, LANE, herrialdeak.

Lan Araubidearen Hierarkia

EB,...

Jarraitu irakurtzen "Lan Harremanak eta Zuzenbidea: Gida Osoa" »

Taldeak Enpresan: Mota, Eraketa eta Eraginkortasuna

Zuzenbidea2,22 KB

Taldeak Enpresan

Gaur egun enpresetan bi pertsona talde desberdin bereiz daitezke: talde formalak eta talde informalak.

Talde Formalak

Enpresaren beharrei aurre egiteko sortzen dira, eginkizun zehatzak dituzte eta bertan langileak helburu konkretu bat lortzeko integratzen dira, arau idatzi edo inplizitu batzuk jarraitzen dituztelarik. Talde hauei lan taldeak deritze.

Talde Informalak

Bere partaideen beharrak betetzeko berez sortzen diren taldeak dira. Pertsonen borondatezko elkarrekintzaren ondorioz sortzen dira.

Lan Taldeen Eraketa

Sortzea

Taldea sortzeko momentuan partaideek ez dute inguru berria ezagutzen eta horrek ziurgabetasuna murrizteko beharra sortzen du. Partaide bakoitza hasierako itxaropen batzuekin sartzen da, itxaropen horiek taldearen...

Jarraitu irakurtzen "Taldeak Enpresan: Mota, Eraketa eta Eraginkortasuna" »

Marketinga eta 70eko Hamarkadako Krisia

Zuzenbidea3,3 KB

70eko hamarkadan krisi bat gertatzen da, eta krisi honetan gertatzen dena da eskaintza eskaria baino handiagoa dela. Ekonomialariek garai honetan konturatzen dira egitura bera krisian dagoela, izan ere, enpresek ordura arte ekoiztutako guztia saltzeko arazorik ez zuten bezala, hemendik aurrera esfortzu handiagoa egin beharko dute salmentan. Hemen filosofia aldaketa bat dago, eta orduan kontzeptu berri bat sortzen da: Marketinga.

Marketingaren Funtsezko Elementuak

Merkatuko Azterketa

70eko hamarkadatik aurrera, enpresek merkatua aztertuko dute ekoizten hasi baino lehen. Ekoiztu baino lehen, produktuaren bidegarritasuna bermatu behar dute, hau da, produktua salduko dela ziurtatu behar dute. Alde batetik, bezeroak eta konpetentzia aztertzen dituzte....

Jarraitu irakurtzen "Marketinga eta 70eko Hamarkadako Krisia" »