Taldeak Enpresan: Mota, Eraketa eta Eraginkortasuna

Zuzenbidea2,22 KB

Taldeak Enpresan

Gaur egun enpresetan bi pertsona talde desberdin bereiz daitezke: talde formalak eta talde informalak.

Talde Formalak

Enpresaren beharrei aurre egiteko sortzen dira, eginkizun zehatzak dituzte eta bertan langileak helburu konkretu bat lortzeko integratzen dira, arau idatzi edo inplizitu batzuk jarraitzen dituztelarik. Talde hauei lan taldeak deritze.

Talde Informalak

Bere partaideen beharrak betetzeko berez sortzen diren taldeak dira. Pertsonen borondatezko elkarrekintzaren ondorioz sortzen dira.

Lan Taldeen Eraketa

Sortzea

Taldea sortzeko momentuan partaideek ez dute inguru berria ezagutzen eta horrek ziurgabetasuna murrizteko beharra sortzen du. Partaide bakoitza hasierako itxaropen batzuekin sartzen da, itxaropen horiek taldearen garapenarekin aldatu daitezkeelarik.

Egituraketa

Lortzen diren emaitzak itxaropenekin konparatzen dira. Partaide batzuetan isolamendu eta deskontentu fenomenoak agertzen dira. Arazo hauek berehala konpondu behar dira, taldearen eboluzio produktiboa errazteko.

Garapena

Insatisfakzio sentimenduak desagertzen doaz eta integraziozkoak gehitzen, emaitza asebetegarriak agertzen doazen eran. Taldearen kohesio sentimenduak ere gehitzen doaz, horren ondorioz produktibitatea hobetzen delarik.

Produkzioa

Taldeak era autonomo eta produktibo batean lan egiten du, bere heldutasuna lortuz.

Amaiera

Eginkizuna betetzen denean, hasieran finkatutako helburuak lortuz, taldea disolbatu egiten da.

Lan Taldeen Eraginkortasuna

Talde Eraginkorrak

  • Bidalitako eginkizunak ulertu eta onartzen dituzte. Helburuak eztabaidatuak izan dira eta ondo zehaztuta daude.
  • Ez dago tentsiorik; partaideak eroso sentitzen dira. Ez dago gogaitasun sintomarik somatzen.
  • Partaide bakoitzak dioena entzuten da. Ez da inoren iritzia juzkatzen.

Talde Ez Eraginkorrak

  • Eginkizunak ez daude ondo zehaztuta. Helburuak ez dira ondo ezagutzen. Partaideek helmuga desberdinak dituzte.
  • Axolagabetasuna eta gogaitasuna somatzen da. Konpromiso eza dago.
  • Gainontzekoek esandakoa ez da entzuten. Besteren ideiak ez dira kontuan hartzen.

Deskargatu

PDF Word HTML