Estatu Modernoa eta Ekonomia Etikoa
ESTATU MODERNOAREN OINARRIZKO EZAUGARRIAK
Estatu modernoa gizartearen instituziorik behinena da, hark baitu autoritatea bai komunitate politikoko kideen eskubideak bermatzeko eta bai politika publikoak zehaztu eta garatzeko. Nikolas Makiavelok esan zuenez, hertsatzeko boterea da estatu modernoaren muina. Haren teoria errealismo politiko deritzo. Boterea trebetasunez erabiltzearen artea da politika eta botere horri eusteko trebetasuna da politikariaren bertute nagusia. Max Weberrek honela definitu zuen estatua: lurralde-eremu jakin batean indarkeria legitimoki erabiltzeko monopolia izatea eskatzen duen elkarte instituzionala. Herritarrek gobernariei horretarako eskubidea onartzeari legitimitate deritzo. Gaur egun, pertsona guztiok askeak eta berdinak garela diogunez, gobernatuen onespenean baizik ezin oinarritu daiteke legitimitatea.
ORDEZKARIAK HAUTATZEA
Gaur egun, ordezkaritzako sistema izatea da demokraziaren ezaugarri nagusia, eta, horretarako, baldintza hauek bete behar dira nahitaez:
- Sufragio unibertsala.
- Aldizkako hauteskunde erregularrak, gobernariak berriro hautatuak edo ordezkatuak izan ahal daitezen.
- Botere-banaketa: legegilea, betearazlea eta judiziala.
- Muga konstituzionalak gehiengoaren arauari: gutxiengoekiko errespetua bermatzeko eta zenbait eskubide zibil eta politiko.
EKONOMIA ETIKORANTZ
Zer da ekonomia? Gizabanakoen beharrak asetzeko eta baliabideak banatzeko egiten diren jardueren multzoa. Ekonomiak eta enpresek badute nolabaiteko boterea, beraz, haiek ere badute erantzukizuna eginkizun demokratikoan. Aristotelesek, etxea zuzen administratzean datzala zioen ekonomia. Ekonomia eta krematistika bereizten zituen. Adam Smithek, ekonomiaren eta etikaren arteko lotura azpimarratu zuen. Interes hori justizia sozialaren esparruan sartu behar da. Amartya Senek, pertsonen zerbitzura jarritako bestelako ekonomia batez mintzo zaigu: benetako askatasuna. Ekonomia etikoa oso bestelakoa da; ekitatiboagoa eta ekologikoagoa. Ekonomia egiten duten bakarrak ez dira merkatuak eta enpresak. Adibidez: kontsumismoa.