Marketinga eta 70eko Hamarkadako Krisia

Zuzenbidea3,3 KB

70eko hamarkadan krisi bat gertatzen da, eta krisi honetan gertatzen dena da eskaintza eskaria baino handiagoa dela. Ekonomialariek garai honetan konturatzen dira egitura bera krisian dagoela, izan ere, enpresek ordura arte ekoiztutako guztia saltzeko arazorik ez zuten bezala, hemendik aurrera esfortzu handiagoa egin beharko dute salmentan. Hemen filosofia aldaketa bat dago, eta orduan kontzeptu berri bat sortzen da: Marketinga.

Marketingaren Funtsezko Elementuak

Merkatuko Azterketa

70eko hamarkadatik aurrera, enpresek merkatua aztertuko dute ekoizten hasi baino lehen. Ekoiztu baino lehen, produktuaren bidegarritasuna bermatu behar dute, hau da, produktua salduko dela ziurtatu behar dute. Alde batetik, bezeroak eta konpetentzia aztertzen dituzte. Horregatik segmentazioak egiten dituzte, hau da, bezeroak irizpide batzuen arabera sailkatu: sexua, adina... Horrela, enpresek segmentu horien nahiak aztertuko dituzte, beren ekoizpena egiteko. Horrekin batera, merkatu hutsuneak daude, hau da, bezeroek izan ditzaketen asetu gabeko beharrak.

Konpetentzia

Marka batek edozein adineko pertsonentzako ekoizten du, beste markarik ez erosteko eta berak irabazteko. Segmentazioa: merkatua oro har handia denez, merkatu hori zatitu egin dezakegu irizpide desberdinen arabera. Enpresak konpetentziari oztopoak jartzen saiatuko dira, helburua merkatu hutsunerik ez egotea izanik.

Merkatu Hutsunea

Adibidez, gehiena saltzen dena jogurt grekoa bada, enpresak ez du hori bakarrik ekoiztuko, baizik eta era guztietako gauzak. Enpresak beren bezeroak leial mantentzen saiatzen dira; horretarako, segmentu desberdinetara zuzendutako produktuak eskaintzen dituzte.

Prezioa

Enpresak produktuaren kostuaren kalkulua egin eta lehiakideen prezioa ezagutzen dituenean, produktuaren prezioa kantitate borobila bilatuz edo prezioa jaitsiz finkatzen du. Prezio nahasgarriaren estrategia erabiltzen duten enpresak daude, adibidez, bidalketa gastu batzuei loturiko prezioak edo mantenamendu zerbitzu bat kontratatzeko betekizuna.

Banaketa

Produktua enpresatik kontsumitzailearengana gidatzen duen prozesu multzo guztiak jasotzen ditu. Banaketarekin produktuaren erabilgarritasuna handitzen da; horregatik esaten da banaketak leku eta denboraren erabilgarritasuna sortzen duela.

Promozioa

Politikaren helburua salmentak merkatuan produktua edo zerbitzua ezagutzera emanez handitzea da, enpresaren irudia sendotuz edo produktuaren erosketa bultzatuz.

Publizitatea

Mezu zehatz bat komunikazio bide bat erabiliz igortzea da, enpresa zehatz batek ordainduta eta kontsumitzaileen portaeran eragina bilatuz.

Salmenta Promozioa

Enpresak garai labur batez produktuaren salmentak handitzeko asmoz bultzatzen duen merkataritza ekimen multzoa da, adibidez:

  • Produktuaren erosketarekin opari txiki bat egin.
  • Bi produktu baten prezioan eskaini.
  • Produktuaren ontziaren ohiko neurria handitu prezioa aldatu gabe.

Salmenta Pertsonala

Informatzea, erosketara bultzatu eta bezeroa produktua erostera konbentzitzea du helburu, eta saltzailearekin kontaktu zuzenaren bidez egiten da.

Harreman Publikoak

Enpresak pentsatu duen irudia sortu, sendotu edo mantentzeko bultzatzen dituen ekimen multzoei deitzen zaie.

Deskargatu

PDF Word HTML