Ebaluazioa eta Nabaritasunak

Zuzenbidea3,68 KB

Autoebaluazioa: Ebaluazioa egiten duen pertsona eta ebaluatuta dn pertsona, pertsona berbera da.

Azterketa: Lorpen adierazleei buruz bildutako nabaritasunak ikertuak izan behar dira,

Barne ebaluazioa: Normotipoaren araberaren barruan sailkatzen da eta honetan egiten dena nada komparaketak egitea.

Ebaluazioa: Zerbait ezagutu edo ulertzeko helburuz, datuen edo frogen bilketa eta ikerketa urratsen sekuentzia planifikatua da.

Ebaluazio autentikoa: Ebaluazio egoeraren barruan ematen da eta ebaluazio autentikoa da ebaluazio praktikoa egiten duenari erreferentzia, demostrazio errealetan oinarritzen dena da.

Ebaluazio dibergentea: Emaitza aukeren arabera sailkatzen den ebaluazio mota bat da. Ebaluazio egoerak ebazpen erantzun edo komponbide bat baino gehiago duenean. Hau erabiltzea ohikoa da arazo egoerak ebaluatzen direnean.

Ebaluazio Formatiboa: Helburuaren arabera sailkatzen da eta ebaluazio formatiboa da ikasketa sustatzeko tresna da (adibidez, ariketak, proiektuak, erronkak, entrenamendu testak, beste batzuen artean). Honetan, Ikasketarako ebaluazioa egiten da.

Ebaluazio Konbergentea: Emaitza aukeren arabera sailkatzen den ebaluazio mota bat da. Ebaluazio egoerak ebazpen erantzun edo komponbide bakarra duenean. Hau erabiltzea ohikoa da egoera didaktikoak ebaluatzen direnean.

Ebaluazio kualitatiboa: Bildutako nabaritasun motaren arabera sailkatzen da eta nabaritasun kualitatiboen bilketan oinarritutako ebaluazioa da . Adibidez; deskribapenak, testimonioak..

Ebaluazio kuantitatiboa: Zenbakizko nabaritasun bilketan oinarritutako ebaluazioa da. Adibidez; puntuazioak,kopuruak..

Ebaluazio mistoa: Nabaritasun motaren arabera sailkatzen den ebaluazio mota bat da. Honetan ebaluazio kuantitatiboa eta kualitatiboaren kombinaketa egiten da.

Ebaluazio sumatiboa:. Helburuaren arabera sailkatzen den ebaluazio mota bat da, emaitzak akreditatzeko erabiltzen dena (adibidez, buletinak edo kalifikazioak jartzeko) eta derrigorrez egin behar dena.

Ebaluazio tresnak: ikasketaren ebaluazioak informazioa edo nabaritasunen bilketa bat egitea eskatzen du eta horretarako hiru baldintza hauek baloratu behar dira: baloratu beharreko ikasketa,ikasleen ezaugarriak eta baldintza praktikoak. Egiten dena da tresnak konbinatzea.

FEEDBACKa: Ebaluazioak ikasleen ikasketaren egiten duela esan dugu, eta egin ahal da helburu formatiboan baita sumatiboan . Itzuli prozesu bat da eta lortutako emaitzarekin batera horren ulermem eraikitzeko laguntza bat jasotzen du. Mota asko daude esate baterako; ahoz,idatziz…

Heteroebaluazioa: Agentearen arabera sailkatzen den ebaluazio mota bat da. Ebaluatzen duen pertsona eta ebaluatua den pertsona desberdina denean.

Informazio edo nabaritasun bilketa: Datu edo frogen bilketa da. Hainbat mota daude eta ebaluatu nahi denaren arabera jasotzen diren nabaritasunak idatzizkoak, ahozkoak, praktikoak edo produktuak izan ahal dira. Bilketa egiteko, ebaluazio tresnak behar dira.

Koebaluazioa: Agentearen arabera sailkatzen den ebaluazio mota bat da. Ebaluatzailearen eta ebaluatua den pertsonaren rolak elkar trukatzen denean, hau da, kideen artekoa, biak maila berean egoten direnean.

Lorpen adierazleak: Ebaluazio irizpideen zehaztapenak dira, lanerako gertu eta zuzenagoak eta portaera behagarri, neurgarri eta ebaluagarria dute.

Prozesua: Ez momentu berean hasi eta amaitu egiten den zerbait.

Deskargatu

PDF Word HTML