Energia Iturriak eta Makinak: Azterketa eta Konparazioa
Energia Hidraulikoa
Presetan lortzen da, ibaietako urtegietan pilatutako uretatik. Urtegiko ura askatzen denean, turbina batetik igarotzen da. Turbina hori sorgailu elektriko bati akoplatuta dago, eta sorgailuak elektrizitatea sortzen du.
Alde Onak
- Zentral hidroelektrikoetan mantentze lan gutxi behar da eta ustiapen kostu txikia dute.
- Ez du hondakinik ez kutsatzailerik.
Alde Txarrak
- Energia elektrikoa garraiatzea garestia da.
- Urtegiak egiteko, urez bete behar dira lur eremu zabalak, eta horrek eragin larriak ditu ingurunean.
- Presa apurtzeko arriskua dago, uholde larriak eraginez.
Eguzki Energia
Eguzkitik iristen da erradiazio elektromagnetiko gisa. Bi modutan erabili daiteke: termikoa eta fotovoltaikoa.
- Termikoa: ura berotzeko erabiltzen da zuzenean. Prozesu horren bidez lortzen den energia etxebizitzetan erabiltzen da.
- Fotovoltaikoa: eguzkitik iristen den energia energia elektriko bihurtzen da.
Alde Onak
- Agorrezina da.
- Garbia da, ez du zaratarik ezta substantzia kutsatzailerik sortzen.
- Merkea da.
Alde Txarrak
- Eguraldiak baldintzatzen du.
- Ezin da metatu.
Energia Eolikoa
Haizearen mugimenduak eragiten du. Haizearen energia zinetikoa baliatzeko erabiltzen diren tresnak aire sorgailuak dira. Aire sorgailuek hegal handiak dituzte eta haizearen indarrari esker biratzen dira. Biraketa mugimendu hori barne sorgailu bati transmititzen zaio, eta sorgailu horrek energia elektriko bihurtzen du.
Alde Onak
- Haizea ez da agortzen.
- Instalazio eta mantentze kostu txikiak ditu.
- Errendimendu handia lortzen da.
Alde Txarrak
- Zaila da metatzea.
- Aire sorgailuak arriskutsuak dira hegazkientzat.
- Parke eolikoek lur eremu handia behar dituzte.
- Aire sorgailuek eragina dute paisaian eta interferentziak sortzen dituzte.
Biomasa
Animalia edo landareen jatorriko materia organikoa da. Hiru modutan lortzen da:
- Energia eduki handiko landareen espezieak landatuz.
- Zenbait jardueratan sortzen diren hondakinak aprobetxatuz.
- Landareen espezieak kimikoki edo biologikoki aldatuz energia produktuak lortzeko (bioerregaiak).
Erabilerak
- Gasa lortzeko.
- Bero eta energia elektrikoa sortzeko.
Alde Onak
- Hondakin gutxi sortzen ditu.
- Bioerregaiak erregai fosilek baino gutxiago kutsatzen dute.
Alde Txarrak
- Errendimendu txikia du.
- Fresko dagoenean bolumen handia hartzen du eta zaila da garraiatzea.
Antizikloiak
Forma eliptikoa daukate. A erdigunetik zenbat eta hurbilago egon, presio handiagoa.
Depresioak
Forma eliptiko edo zirkularra daukate, eta B erdigunetik zenbat eta hurbilago, presio txikiago.
Makinak
Indarrak eta energiak aldatzeko balio duen aparatua da. Energia behar da funtzionatzeko.