Hegan Egiteko Motorrak: Akzioa eta Erreakzioa
Hegan Egiteko Motorrak
Hegan egiteko motorra:
Akzio-erreakzio: Birlaren aurka egiten duzu indarra, eta birla zure aurka egiten du, aldi berean, aurkako noranzkoan. Indar horiei akzio-erreakzio indarrak deritze.
Suziria: Tanga batean erregaia eta bestean erregarria daraman erreaktorea da.
Hegazkinen motorrak: Bi dira:
Turborreaktorea, turbofana eta turbohelizea. Turbina hertsaile bat dute eta hegazkin komertzialek erabiltzen dituzte batez ere.
Estatorreaktorea eta pultsurreaktorea. Ez dute turbinarik eta komertzialak ez diren hegazkin esperimentalek erabiltzen dituzte, batez ere.
Turboerreaktorea
Motor hauetan airea konpresoreetako helizeek xurgatuta sartzen da. Errekuntza-ganberan konprimituta sartzen da aireko O2 eta erreakzionatu egiten du kerosenoarekin. Errekuntzaren tenperatura oso altua denez, gasak hedatu eta atzeko atetik irteten dira abiadura bizian, horrela hegazkina aurrerantz bultzatzen dute. Gasek turbina bat biratzen dute irtetean eta turbinak aurreko konpresorea biratzen du.
Turbofan (haizagailua)
Motor hauek hegazkin komertzialek erabiltzen dute eta turboerreaktorea baino isilagoa da. Haizagailua hodiaren barruan egoteak bi eragin ditu: batetik, aire-fluxu handiagoa du, bestetik haizagailuak turboerreaktorea hozten du. Hegazkinari bi bultzadek eragiten diote aurrerantz: batetik, haizagailuaren bultzadak eta bestetik azken haizebidetik irteten diren gasenak.
Turbopropultsatzailea (turbohelizea)
Atzealdeko turbinak ez du konpresorea soilik biratzen, baizik eta aurrealdeko kanpoko helize bat ere bai. Beraz, propultsioak bi eragile ditu: atzealdetik irteten diren gasen bultzada eta helizearena.
Estatorreaktorea
Bi muturrak zabalik dituen hodi bat da. Aireko O2 aurreko aldetik sartzen da, ziztu bizian, eta erregaiarekin erreakzionatzen du. Bujiaren txinpartak eragindako errekuntzan bero handia sortzen da; horren ondorioz, hedatu egiten dira gasak, eta atzealdetik ziztu bizian irteten. Aldi berean motorrak aurreranzko bultzada jasotzen du.
Alde onak: pisu gutxi, bakuna da eta hodi bat du. Hegazkin espioiek erabiltzen dituzte, altitude handian hegan egiten dute.
Oztopoak: abiadura oso bizia ez bada, eztandan sortutako gasak hedatu egin daitezke eta atzera egin dezakete sarrerarantz.
Pultsurreaktorea
Balbula batzuk jartzen dira: aireari sartzen ez uzteko eta gero ixteko nahasteak eztanda egiten duenean. Horrela ez zaio uzten aireari sarrerarantz atzera egiten. Beraz, taupadaka erretzen da. Pisu gutxi eramaten duten eta altitude handian hegan egiten ez duten hegazkinek erabiltzen dituzte motor horiek.