Oposizioak mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Euskal Literaturaren Historia

Beste atzerriko hizkuntzak2,54 KB

Joan Perez de Lazarraga: Oñati Eskuizkribua 1564-7: bertso, kanta eta maitasun kontuen bilduma. Kontakizun mitologikoa. Aurkikuntza garrantzitsua euskal hizkuntzalarien aldetik. Arabako eskalkiak (galdutzat jotakoa) dela esaten du Zuazok eta mendebaldeko euskararen historia argitzeko tresna ezin hobea da, inoiz dokumentatu gabeko edo euskara arkaikoko adizki eta hitzak baitarkatza. Nondik kasu arkaiko kamarerean kameratik, aditz-laguntzailearen antzinako formak joan zidin joan zen, aditz trinkoak, dakusasun ezkero ene negarrok ikusten dituzun, hitzak on dereiztasun ala ez maite nauzun ala ez. Balio literarioa baino filologiko handiagoa. ARABAKO EUSKALKIA

Bernard Etxepare: Sarasketa LVP 1545 erlijioa: dotrina, mandamentuak 3, maitasuna: emakumeekiko
...
Jarraitu irakurtzen "Euskal Literaturaren Historia" »

Euskal Herriko Gerra Karlistak: Historia eta Ondorioak

Historia3,95 KB

Fernando VII.a hil zenean, gerra zibila sortu zen 1833an absolutisten eta liberalen artean. Gerra hark, 1840. urtera arte iraun zuen. Gerra zibil hartan, Karlos Maria Isidro infantearen jarraitzaileak eta Isabel II.aren jarraitzaileak aritu ziren. Karlistek, absolutismo monarkikoa eta foru tradizionalak aldatzen zituzten alderdi horretakoak ziren behe mailako apaizteria, nekazaritzako noble txiki, lurjabeak eta nekazari gehienak. Isabeldar edo kristianoak, liberalismoa ezartzearen legeak bateratzearen eta zentralizazioaren alde zeuden; burgesiako kideak, funtzionarioak, armada…



Euskal Herriaren Ohiko Bizimodu Tradizionala Desegin
Euskal Herriaren ohiko bizimodu tradizionala desegin egin zen, saldu egin ziren herri lurrak eta ustiapenekoak,...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Herriko Gerra Karlistak: Historia eta Ondorioak" »

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Errenten Egozpena

Ekonomia3,3 KB

c) Langabezia-prestazioa (ordainketa bakarreko modalitatea)

Langabezia-prestazioa ordainketa bakarreko modalitatean jaso baldin bada, lan-araudian aurreikusten denaren arabera, baina zergatik salbuesteko baldintzak betetzen ez baditu, ordainketa modalitate bakarrean egin izan ez balitz, prestazioa jasotzeko eskubidea emango zuten zergaldi guztietan egotzi ahal izango da prestazioa. Egozpena proportzionalki egingo da, hau da, ordainketa bakarra egin izan ez balitz, zergaldi bakoitzean zenbat denbora izango zen prestazioa jasotzeko eskubidea kontuan hartu beharko litzateke. Langabezi-prestazioa dena batera hartzen da (lan elkartuko kooperatiba bat osatzean, adibidez) baldintza batzuk betetzen badira. Salbuetsita dago, baina posible da baldintzak...

Jarraitu irakurtzen "Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Errenten Egozpena" »

Lan Kontratuaren Amaiera, Kita eta Gizarte Segurantza

Zuzenbidea4,02 KB

Lan Kontratuaren Amaiera

Kontratuaren amaiera enpresaburua eta langilea lotzen dituen lan harremanaren amaiera da, bi aldeen betebeharrak amaitzen direnean.

Kausak

  • Enpresaburuaren edo langilearen heriotza.
  • Langilearen ezintasun egoera.
  • Langileak erretiroa hartzea.

Motak

  • Enpresaburuaren eta langilearen borondatez.
  • Langilearen borondatez.
  • Enpresaburuaren borondatez.

Kalte-ordainak

  • Aldi baterako kontratua: 12 egun/urteko.
  • Kaleratze diziplinario bidegabea: 33 egun/urteko.
  • Kaleratze kolektiboa eta bidezko kaleratze objektiboa: 20 egun/urteko.
  • Kaleratze objektibo bidegabea: 33 egun/urteko (gehienez 24 hileko).
  • Enpresaburuaren heriotza, erretiroa edo ezintasunagatik: Hilabeteko soldata.

Kita (Agiria)

Langileak lan harremana amaitzean jasotzen duen agiria da, langilearen...

Jarraitu irakurtzen "Lan Kontratuaren Amaiera, Kita eta Gizarte Segurantza" »

Bizitza eta Moralaren Osagaiak: Balioak, Bertuteak eta Askatasuna

Filosofia eta etika2,63 KB

1. Bizitza eta Moralaren Osagaiak

1.1. Balioak

Balioak gu gugan edo pertsonengan erakargarri egiten zaizkigun ezaugarriak dira, eta funtzio garrantzitsua betetzen dute gure identitatea zaintzen. Balio mota asko daude, adibidez: balio estetikoak, balio ekonomikoak, bizi-balioak, balio intelektualak, balio erlijiosoak eta balio militarrak. Garrantzi berezia duten balio mota batzuk daude: balio moralak. Balio moralen ezaugarriak:

  • Balio moralak, gure bizitzan txerta ditzakegun eta txerta behar ditugun balioak dira. Beste balio batzuk ez bezala, balio moralak denok geureganatu ditzakegu behar beste saiatuz gero.
  • Balio moralak pertsonalak dira ezinbestean.

1.2. Bertuteak

Filosofo klasikoek, bertutea, ongira bideratzen duten ohitura eta jarrera multzoari...

Jarraitu irakurtzen "Bizitza eta Moralaren Osagaiak: Balioak, Bertuteak eta Askatasuna" »

Gerra Zibilaren Hasiera Euskadin

Historia5,57 KB

Iruzkina: 15

Testuaren garrantzia handia da, Gerra Zibilaren hasieran kokatzen da. Izan ere, 1936ko uztailaren 18an Armada espainiarraren hainbat ofizialek (Mola, Sanjurjo, Franco) estatu kolpea burutu zuten. Baina ahalegina ez zen garaile atera Espainia osoan eta herria erdibituta geratuko da, gerra zibilari hasiera emanez horrela. Testuingutu honetan euskal nazionalismoaren laguntza nbermatu nahian, II.Errepublika aldarrikatu zenetik abertzaleek lortu nahi izan zuten autonomia estatutua emateko prest azaltzen da gobernu errepublikarra. Aurretik garatu zen prozesu estatutario luzea eta korapilatsua izan zen, testu definitibo honetara iritsi aurretik beste bi proposamen izan ziren: Lizarrako Estatutua, gobernuak onartu ez zuena, kontserbadorea...

Jarraitu irakurtzen "Gerra Zibilaren Hasiera Euskadin" »

1936ko Euskal Autonomia Estatutua eta Gerra Zibila Euskal Herrian

Historia3,49 KB

1936ko Estatutua (urriaren 1ean) (Gerra Zibilaren hasieran)

1933ko hauteskundeetan erradikalen eta CEDAren bi urteko gobernuan, estatuaren proiektua etenda gelditu zen, erdiko eta eskuineko alderdiak horren aurka zeudelako. 1936ko hauteskundeetan, ANV-ra hurbildu nahi izatean oinarrituz, Indalecio Prietok (alderdi sozialista) ez zuen Jose Antonio Agirre idazkaria Fronte Popularraren aurrean baztertu, Gorteetan batzorde bat eratuko zutela aginduz. Bien artean kolaboratuko zuten proiektuan. Bakarrik estatuturako batzordea eratzeko baimena eman ez ezik, bera izan zen batzorde horren burua. Gerra Zibila hasteak ez zuen geldiarazi estatutu-prozesua, nazionalisten babesa bermatzeko truke (autonomia estatutua → babesa totala), eta azkenean, 1936ko...

Jarraitu irakurtzen "1936ko Euskal Autonomia Estatutua eta Gerra Zibila Euskal Herrian" »

Tractatus Logico-Philosophicus: Mundua, Pentsamendua eta Hizkuntza

Filosofia eta etika2,7 KB

Tractatus Logico-Philosophicus

Mundua, Pentsamendua eta Hizkuntza

Wittgensteinek Rusellen atomismo logikoaren jarraitzailetzat aurkezten du bere burua, eta Tractatus-ean antzematen da hori, logika-matematikaren bidez mundu-egitura ezagutzeko ahalegina egiten baitu.

Tractatus filosofiaren historiako lan zehatz eta enigmatikoenetariko bat da. Zazpi gai edo proposizioetan banatuta, filosofiaren ohizko arazoak tratatzen ditu, eta arazo horiek gure lengoaiaren logikaren ulermen ezak eraginda daudela erakusten du.

Hiru elementuen erlazioa:

  • Errealitatea
  • Pentsamendua
  • Hizkuntza

Mundua egitateen multzoa da, eta hauek atomikoak dira, independenteak. Munduak egitura logiko-matematikoa du.

Mundua pentsamenduaren bidez ezagutzen da. Pentsamenduak errealitatea interpretatzen...

Jarraitu irakurtzen "Tractatus Logico-Philosophicus: Mundua, Pentsamendua eta Hizkuntza" »

Haurren Garapen Motorra: Etapak eta Ondorioak

Magisteritza2,24 KB

Haurren Garapen Motorraren Etapak

5-8/16 hilabete

Egonkortasun ona ematen dio. Pixkanaka, sostenguak gutxituz joango da, bertikalki jartzea lortu arte. Enborra garatzen hasiko da, eskuak plano bertikalean jarriz, eta hala muskuluak prestatuko ditu esertzeko. Sentsazio eta pertzepzio berriak, eta altueraren eta sakontasunaren nozioak.

7-9/15 hilabete

Narras eta 4 oinean ibiltzetik garatutako ekintza-eskemekin jarraituz, eskuak plano bertikalean bermatuz egiten du jarrera-sekuentzia bera, belauniko jarri arte. Lekuz mugitzen dira eta erraz jartzen dira eserita, edo hasten dira 4 oinean eta berriro belaunikatzen. Belaunikatzea, zutik jartzearen eta oinez ibiltzearen aurreko urratsa da. Enborra bertikal jartzen laguntzen du, izterrekin lerrokatuz,...

Jarraitu irakurtzen "Haurren Garapen Motorra: Etapak eta Ondorioak" »

Etika: Ekintza Moralaren Hausnarketa

Filosofia eta etika2,75 KB

1. Etika Ekintza Moralaren Hausnarketa Gisa

Animalien ekintzak programatuta eta zehaztuta daude, gizakiarenak ez. Kontzientzia moralak gure jokabidea egokia iruditzen zaigun noranzkora bideratzen du.

1.1 Morala eta Etika

Moral hitza latineko moralis-etik dator, eta ohitura esan nahi du (arau zehatzei aplikatu zaie nagusiki). Etika hitza grezierazko ethos hitzetik dator, jatorriz egoitza zuen esanahia, baina gaur egun, izateko modua, izaera esan nahi du.

1.2. Izaera, Kontzientzia eta Heldutasun Morala

Norbanako batek egoera jakin baten aurrean hausnartzen badu, erabaki bat hartzen badu eta horren arabera jokatzen badu, ekintza horren egilea izango da eta, beraz, egindakoaren erantzukizuna hartu beharko du.

Izaera egunetik egunera eraikitzen dugu gure...

Jarraitu irakurtzen "Etika: Ekintza Moralaren Hausnarketa" »