Oposizioak mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Cadizeko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa: Espainiako Iraultza Liberala

Historia4,18 KB

Cadizeko Gorteak

Frantziaren aurkako gerran, Batzar Zentral Gorenak, porrot militarragatik desegin zen eta Erregeordetza bati utzi zion lekua. Desegin aurretik, Gorteak biltzeko deia egin zuen, iraultzaren hasiera izan zena. Gorteak 1810ean Cadizen bildu ziren. Lana paradoxikoa izan zen: espainiar gehienak frantsesei aurre egin zien bitartean, ilustratu batzuek ideia liberalak ezarri nahi zituzten.

Liberalismoaren arrakasta eta Espainiako lehen iraultza burgesa: Kontraesan hori azaltzen duten faktoreak

  • Gorteak Cadizen bildu ziren: Frantsesen domeinutik kanpo zegoen hiri bakarra zen, eta ingelesek babesten zuten. Giroa berezia zen: merkataritza-hiri dinamikoa eta liberala.
  • Gerraren oztopoengatik: Probintzia batzuetan ezin izan ziren hauteskundeak
...
Jarraitu irakurtzen "Cadizeko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa: Espainiako Iraultza Liberala" »

Hiriaren Egitura eta Antolamendua

Geografia2,56 KB

Alde Zaharra

Hiriaren hasierari dagokion esparrua da. Etxe txikiak, kale estuak eta bihurriak ditu ezaugarri. XIX. mendeko hazkundearen ondorioz, hiriak hazi eta zabalguneak eraikitzeko, kasu gehienetan, alde zaharra inguratzen zuten harresiak bota zituzten eta horien ordez boulevarrak utzi zituzten, alde zaharra eta zabalgune berriaren artean. Gaur egun, alde zaharrak berritzeko prozesuan daude. Bertan, monumentuak, tabernak eta dendak daude, turistentzat hiriko toki erakargarriena delarik.

Zabalguneak

XIX. mendearen erdialdetik XX. mendearen lehen herenaren artean hirietan sortuko den espazio berria da eta burgesiak hiria hazteko zituen nahiei erantzuten die. Beraz, burgesiaren ordena, higienea eta onura ekonomikoa (etxebizitzak eraikita, denden...

Jarraitu irakurtzen "Hiriaren Egitura eta Antolamendua" »

Bilboren Historia: Alde Zaharra eta Zabalgunea

Geografia2,07 KB

1.- Alde Zaharra

Jatorriari eta kokalekuari dagokionez, Bilboren hasierako nukleoa Nerbioiko ezkerreko ibaiertzean zegoen, Bilbao La Viejan. Hiri bezala aintzat hartu zuen Bizkaiko Jaunak, Diego Lopez de Harok, 1300ean. Hiri-gutunak itsas-trafikoaren monopolioa eman zion eta eskualde zabal batean merkataritzan aritzeko pribilegioa. Bilbo Euskal Autonomia Erkidegoko Bizkaiko herrialdearen hiriburua da eta haran estu baten erliebe altuen artean kokatzen da,

Nerbioi-Ibaizabal itsadarraren ertz batean, itsasotik 13 km-tara.

Planoaren analisiari dagokionez, XIV. mendean Bilbo Zaharraren lur-zatiketa uniformea zen eta hiru kaleak (Somera, Artekale, Tenderia) harresi batez babesturik eraiki ziren, mendebaldean ibaia defentsa natural gisa ozanda. San...

Jarraitu irakurtzen "Bilboren Historia: Alde Zaharra eta Zabalgunea" »

Bihotz Biriketako Bizkortzea: Zer da eta Nola Jakin

Kirola eta gorputz hezkuntza3,66 KB

Zeintzuk dira biziraupen katean jarraitu beharreko pausuak? osasun zerbitzuak martxan jarri, BBBO goiztiarra, desfibrilazio goiztiarra eta aurrerako BBBO goiztiarra. Itomenaren bi sintoma? Indarraren galera, uretan kolpe bat jaso eta itomena. Burmuinetako odol hodietako isuria? Gaixotasun bat da, bat batean sortatzen da eta normalean burmuineko odol-hodi bat eteten denean edo puskatzerakoan gertatzen da, istripu honek oso ondorio latzak izan ditzake. Bizkar-hezur muinaren kalteak? Arnasketa paradoxikoa, ahulezia-bigundura, priapismoa, arrazoirik gabeko hipotentsioa. BBBO definitu? Bihotz Biriketako Bizkortzea arnasa edo bihotza gelditzen badira egin behar diren ariketak dira. Eragile arriskutsuak bihotzekoa emateko? Tabakoa kontsumitzea, hipertentsioaren...

Jarraitu irakurtzen "Bihotz Biriketako Bizkortzea: Zer da eta Nola Jakin" »

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantza: Oinarrizko Kontzeptuak

Geografia6,63 KB

Nekazaritza

Paisaiak

Openfield edo lur zabaleko paisaia

Lursailak itxita ez daudenean, lursail independentez osatutako nekazaritza-paisaia da.

Bocage edo lur itxiko paisaia

Lursailak hesien, harrizko hormen edo abarren bidez itxita daudenean eta bide-sare baten bidez lotuta dagoenean.

Laborantza-sistemak

Lursailen ustiapen mailaren arabera, nekazaritza intentsiboa edo estentsiboa izan daiteke:

  • Intentsiboa: Helburua lurrak ahalik eta gehien ustiatzea da. Herrialde garatuetan teknika modernoak erabiltzen dira errendimendu handia lortzeko; azpigaratuetan, teknika zaharrekin, langile asko erabiltzen dituzte, baina errendimendua txikia da.
  • Estentsiboa: Lursail handitan egiten da, baina ez da sail osoa ustiatzen; zati bat lugorri uzten da, erein gabe, lurraren
...
Jarraitu irakurtzen "Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantza: Oinarrizko Kontzeptuak" »

Esparteroren Erregeordetza eta Hirugarren Gerra Karlista

Historia2,7 KB

Esparteroren Erregeordetza (1840-1843)

Maria Kristina abdikatu ondoren, Espartero progresistak Isabel II.aren erregeordetza hartu zuen. Erregeordetzan, foruak marko konstituzional berrian sartzearen gaiak aldatu zituen. 1841eko abuztuan emandako "hitzarturiko legearen" arabera, Nafarroak erresuma izaera galdu zuen, aduanak kostaldera itzuli ziren eta Espainiako eskubide konstituzional judizialak eta hauteskunde sistema onartu zituen. Esparterok foru baimena kendu zuen (aduanak eta zergak estatuaren menpe geratu ziren). Lege honek ez zituen foruak erabat deuseztatu, gai militarrak eta fiskalak oraindik mantentzen baitzituen. Esparterok politika pertsonalista jarraitu zuenez, bere alderdikoek bizkarra eman zioten eta 1843an erbestera alde egin...

Jarraitu irakurtzen "Esparteroren Erregeordetza eta Hirugarren Gerra Karlista" »

Antzinako Erregimenaren Gizarte-Egitura eta Ekonomia

Historia2,66 KB

Antzinako Erregimenaren Gizarte-Egitura

Noblezia

Kapareak: Nobleziaren barruan zegoen behe maila, apalena. Iparraldean asko zeuden.

Jaurgo jurisdizionala: Noble batzuek zeukaten jaurgo edo lurralde mota. Lurralde hauetan nobleak epaitzeko, zigortzeko, zergak kobratzeko... eskubidea zuen. Erregeak egoera hau onartzen zuen.

Maiorazkoa: Nobleziaren lurraldeak honela deitzen ziren. Bere jabegoa ez zatitzeko eta familia berean geratzeko, lurrak belaunaldi batetik bestera (primuari edo seme nagusiari) pasatuko dira osorik; beraz, lur hauek ezin ziren saldu edo banatu eta, gainera, zergarik ez zuten ordaintzen.

Kleroa

Esku hilak: Kleroaren lurraldeak honela deitzen ziren. Lur hauek amortizatuak zeuden, hau da, ez ziren lantzen ("Mortuak"), ezin ziren zatitu...

Jarraitu irakurtzen "Antzinako Erregimenaren Gizarte-Egitura eta Ekonomia" »

Giza Ugalketa Sistema: Prozesuak eta Organoak

Biologia2,55 KB

Sexu Bidezko Ugalketaren Prozesua

Gametoak

Giza gametoak obulua (gameto emea) eta espermatozoidea (arra) dira.

Ernalketa

Gameto arrak eta emeak bat egitea da, eta bat egiteak zigotoa eratzen du.

Enbrio Garapena

Zigotoa eratzen hasten denetik izaki bat sortu arte gertatzen den prozesua da.

Jaiotza

Amaren gorputzetik gizaki berri bat ateratzea da.

Gizonaren Ugaltze Aparatua

Barrabilak

Gonada arrak dira eta sabelaldeko barrunbeen kanpoaldean daude, eskrotoaren barruan.

Bide Genitala

Uretrak, epididimoak eta hodi deferenteak osatzen dituzte.

Zakila

Organo zilindrikoa da eta amaieran zabaldu egiten da.

Guruinak

Guruin endokrinoak dira eta hodi deferenteetara isurtzen dituzte beraien jariakina.

Emakumearen Ugaltze Aparatua

Obulutegiak

Gonada emeak dira eta beraien itxura...

Jarraitu irakurtzen "Giza Ugalketa Sistema: Prozesuak eta Organoak" »

Komunikazio Gaitasuna: Osagaiak eta Propietateak

Hizkuntza eta literatura2,92 KB

Komunikazio Gaitasuna

Gaitasun Gramatikala

Solaskideek hizkuntza bat bera erabiltzea esan nahi du, eta erabili ez ezik, gaitasuna eta ahalmena izatea esaldiak taxuz ekoiztu eta ulertzeko inplizituak barne.

Gaitasun Pragmatikoak

Kontestuaren egoeraz eta ezaugarriez jabetzeko gaitasuna (tokia, mementoa, solaskideen roll soziala, komunikazio intentsioa...). Gaitasun pragmatiko eskaza erakutsiko genuke. Era berean, gaitasun honen falta sumatzen da ironiaren nondik norakoa antzematen ez denean.

Gaitasun Paralinguistikoa

Berez hizkuntza gaitasun izan gabe, hizkuntzaren inguruko bitartekoak menderatzeari deritzo horrela. Hitz egiten dugunean, esaterako, hizkuntzarenak ez diren osagai asko tartekatzen ditugu: keinuak, imintzioak, ahotsaren goraberak, etenak.

...

Jarraitu irakurtzen "Komunikazio Gaitasuna: Osagaiak eta Propietateak" »

Espainiako Trantsizioa: Frankismotik Demokraziara

Historia2,82 KB

Frankoren Heriotza eta Ondorioak

Trantsizioa Franco hil ondoren Espainian erregimen demokratikoa ezartzeko prozesua izan zen. Frankok monarkia ezarri nahi zuen, baina oposizioak erabateko haustura nahi zuen.

  • Frankoren ondorengoa izango zen Carrero Blanco ETAk hil zuen.
  • Arias Navarro jarri zuten haren ordez, 1976an dimisioa eman zuen arte.
  • Adolfo Suarez izendatu zuten gobernuburu eta 1977an amnistia eman zuen.
  • 1977ko hauteskundeetan Suarez garaile atera zen.
  • Lurralde antolakuntza garrantzitsua egin zuen, EAJ eta Kataluniako gobernuarekin negoziatuz.
  • 1974an krisi ekonomiko handia egon zen Espainian.
  • 1977ko urrian, Moncloako Ituna sinatu zen.

1978ko Konstituzioa

1977ko hauteskundeetan EAJk parte hartzeari uko egin zion.

  • Monarkia parlamentarioa ezarri zen.
...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Trantsizioa: Frankismotik Demokraziara" »