Informazio Sistemen Sailkapena eta Ezaugarriak
Informazio Sistemak (IS)
Informazio sistema (IS) bat beraien artean erlazionatutako elementu multzoa da, helburutzat datuak bildu, biltegiratu, era egokian eraldatu eta kudeatzea dituena, lorturiko informazioa banatuz.
Helburuak:
- Enpresaren eguneroko eragiketei lagundu eta hobetu.
- Arazoak ebatzi.
- Erabakiak hartzeko beharrezko informazioa eskaini.
- Enpresaren "nerbio sistema" izan: atal ezberdinei behar duten informazioa une egokian helarazi.
- Funtsezko osagaiak barneratu: pertsonak, jarduerak, datuak...
Interdependentzia bat egongo da enpresaren (estrategia, arauak, prozedurak) eta informazio sistemen artean (software, hardware, datu-basea, telekomunikazioak). IS-ak ezagupena kudeatzeko tresna erabilgarriak dira: Datuak > Informazioa > Ezagupena...