Musika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Erdi Aroko musika: monasterioetatik gazteluetara

Musika2,33 KB

Erdi Aroko musika

Non garatu zen?

Musika jarduera hiru esparru nagusitan garatu zen Erdi Aroan: monasterioetan, katedraletan eta gazteluetan.

Monasterioak

Erromanikoaren garaian, monasterioak izan ziren kultur gune nagusiak. Bertan idatzi ziren lehen eskuizkribuak, eta musika guztia, erlijiosoa ez zen arren, eliz musika zen. Doinuak laburrak ziren eta testuaren erritmoari jarraitzen zioten. Idazkera pneumatikoa zen, nota edo nota multzo bakoitza pneumaz, testuko silaba bakoitzaren gainean ipinitako ikur makurtuaz adierazten zelako. Guido d'Arezzok XI. mendean asmatu zuen musika idazkera hau.

Katedralak

Gotikoaren garaian, musika jardueraren erdigunea katedraletara aldatu zen. Ars antiquaren garaian (XI-XIV. mendeak), pertsonaia ezagunena Guillaume...

Jarraitu irakurtzen "Erdi Aroko musika: monasterioetatik gazteluetara" »

Musika Lanen Analisia eta Ezaugarriak

Musika4,04 KB

Txirula Sopraninorako Kontzertua

Egilea: A. Vivaldi.
Estiloa: Barrokoa.
Generoa: Orkestra eta bakarlaria (txirula), bakarlari kontzertua.

3 mugimenduz osatuta dago (azkarra, geldoa, azkarra). Bi plano arteko kontrastea: bakarlaria eta orkestra. Baxu jarraitua: musika-tresna melodiko eta harmoniko batek egiten du. Bakarlariak adornoak egiten ditu. Erritmoa oso markatua. Harmonia tonala.

Orfeo

Egilea: Gluck.
Estiloa: Klasizismoa.
Generoa: Opera serioa (dantza zatia).
Gaia: Mitologikoa.

Akzio-baleta, mimoan oinarritua, argudioa du, espresioak garrantzi handia du, pertsonaiak izpirituak dira. Dantza-egitura: A (dantzari guztiak aldi berean dantzatzen), B (bakarlaria), A.

Kuarteto Txantxa

Egilea: Haydn.
Garaia: Klasizismoa.
Generoa: Ganbera-musika (bi bibolin,...

Jarraitu irakurtzen "Musika Lanen Analisia eta Ezaugarriak" »

Musika Klasikoa: Orkestraren Eboluzioa eta Konpositore Handiak

Musika2,52 KB

Musika instrumentala

Orkestraren garapena

Mannheimgo eskolako konpositoreek orkestrarako musikaren oinarriak finkatu zituzten eta forma berriak egokitu zizkioten. Sonata eta sinfoniaren eskema zehatzez gain, orkestraren erabilpena guztiz aldatu zuten. Vienako eskolak Mannheimgo eskolatik orkestrarako esperientzia jaso eta sortu berria zen sinfoniaren arintasuna eman zion.

1750. urtean, orkestra honela zegoen antolatuta: harizko taldea, klabezina eta, beharren arabera, oboe eta fagotak. Batzuetan, txirula eta tronpetak erabiltzen hasi ziren.

Orkestraren osaketa

  • Haria: 1. biolinak, 2. biolinak, biolak, biolontxeloak eta kontrabaxuak.
  • Haizea: Flauta, oboeak, fagotak, klarineteak eta, mendearen bukaeran, tronboiak, flautina, kontrafagota, tronpak eta
...
Jarraitu irakurtzen "Musika Klasikoa: Orkestraren Eboluzioa eta Konpositore Handiak" »

Klasizismoa Musikan: Ezaugarriak, Formak eta Konpositore Nagusiak

Musika3,93 KB

1. Musika Klasikoaren Ezaugarri Formalak

1.1. Baliabide Berriak

Doinu nagusiaren helburua simetria lortzea eta aldizkakoa izatea zen. Erritmo kontraste handirik ez zegoen eta hizkuntza tonala zen, hau da, tonuan hierarkia zegoen. Obraren hasiera eta amaierak egonkorrak ziren, baina erdian tentsioa zegoen. Betegarri harmonikoa erabiltzen zen, Alberti baxuarekin eta azkenean baxu jarraituarekin.

1.2. Musika Tresnak

Klabezina baztertu zen, baxu jarraitua ez zelako erabiltzen, eta instrumentuen arteko lotura tronpek egingo zuten. Klarineteek garrantzia hartu zuten, baina garrantzi handia pianoak hartu zuen.

1.3. Orkestra

Baxu jarraitua eta klabezina kendu zituzten, tronpak eta klarineteak sartu, eta harizko instrumentuen kopurua handitu.

2. Instrumentutarako

...
Jarraitu irakurtzen "Klasizismoa Musikan: Ezaugarriak, Formak eta Konpositore Nagusiak" »

Hotsa eta Zarata: Ezaugarriak eta Adierazpen Grafikoa

Musika2,56 KB

Hotsa eta Zarata

Hotsa entzutean, objektu batzuen bibrazioak eragindako entzumen sentipen bat gertatzen da. Bibrazio horiek erregularrak edo periodikoak badira, hotsa sortzen dute. Bibrazioak irregularrak edo ez-periodikoak ere izan litezke; hauek tono jakinik gabeko sentipen nahasi bat eragiten dute: zarata.

Era guztietako hotsak erabiltzen dira musika egiteko. Hots guztiak modu berean transmititzen dira: bibrazioek airea sakatu eta konprimatu egiten dute, eta gero aireari tira egiten diote eta airea hedatu egiten da. Uzkurtze eta hedapen horiek airetik doaz, hots uhin moduan.

Hotsaren Ezaugarriak

Hotsak era askotakoak dira. Askotariko garaierak, intentsitateak, tinbre edo koloreak eta iraupenak izan ditzakete.

Garaiera

Honako ezaugarri hauen mende...

Jarraitu irakurtzen "Hotsa eta Zarata: Ezaugarriak eta Adierazpen Grafikoa" »

Euskal Musika eta Kantu Tradizionala

Musika2,54 KB

Euskal Instrumentu Tradizionalak

Trikitia

Hauspo bat du, eta alboetan bi eskuetarako botoiak. Euskal instrumentu berriena da, XIX. mendean iritsi baitzen Euskal Herrira.

Alboka

Albokak bi hodi ditu: batek bost zulo eta besteak, hiru. Buruan bi behi-adar ditu: batetik putz egiten da, eta besteak erresonantzia egiten du. Haize-erreserba gordetzeko zaku edo poltsarik ez duenez, albokariak haizea hartu behar du, eta aldi berean bota ere bai.

Txistua

Berrogeita hiru bat zentimetroko luzera duen flauta zuzena da. Aurrean bi zulo ditu, atzean bat, eta ezkerreko eskuaz jotzen da. Zurezkoa izan ohi da, baina gaur egun metalezkoak eta plastikozkoak ere badaude.

Txalaparta

Makilen bidez jotzen diren bi edo hiru oholek osatzen dute perkusio-instrumentu hau. Oholak...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Musika eta Kantu Tradizionala" »

Erromantizismoaren Musika Ezaugarriak

Musika2,52 KB

Edukiari lehentasuna

Formari baino gehiago, emozioen adierazpena eta fantasia nagusitu ziren.

Harmonia eta kromatismoa

Modulazio, harmonia, kromatismo eta disonantzia aberatsak.

Doinuaren bilakaera

Garrantzi handia izaten jarraitu zuen, baina ukitu grinatsu eta lirikoagoa hartu zuen.

Orkestraren hazkundea

Asko handitu zen, batez ere haize-instrumentuen saila, eta orkestraren antolaera konplexu eta trinkoa finkatu zen.

Obraren batasuna

Leitmotiv-a, ideia finkoa edo sistema ziklikoa erabiltzen zituzten, ideia bat errepikatuz.

Akorde berriak

9. dunak eta lehendik zeudenak agertzen dira, kromatismo eta disonantziekin.

Kadentzien maiztasuna

Ez dira hain maizkoak.

Zentzu tonala

Urtzen da; ez da desagertzen, baina ez da argi ikusten.

Melodiaren intentsitatea

Oso intentsoa...

Jarraitu irakurtzen "Erromantizismoaren Musika Ezaugarriak" »

Musikaren errenazimendua

Musika1,87 KB

Motetea Izugarrizko garrantzia Errenazimenduan. Kontraerreformarako genero erlijioso importanteena. Erdi Aroan ez bezala,errenazimenduko moteteetako ahotsek hitz berak kantatzen zituzten eta 3 ahots baino gehiago izaten zituzten. XIII. mendean elizaren babesean sortutako forma dugu. Kantu gregoriarrari gai erlijioso edo profanoko beste testu bat gehituta sortu zen motetea. Ars novaren garaian erabilitako moteteak oraindik ere iraungo du baina sinplifikazioak izango ditu. Motetea bere maila gorenera Palestrinaren eskutik helduko da XVI. mendean. Orain ez da lehenagoko melodietan oinarrituko. Hasieran ahotsak bata bestearen atzean hasten ziren. Gero ahotsen arteko imitazioak eta zati homofonikoekin tartekatzen ziren. Meza Polifonian XIV.mendean...
Jarraitu irakurtzen "Musikaren errenazimendua" »

Musika

Musika2,59 KB

1.KANTUA:AHOZKO ADIERAZPENA

Musika tresna nagusia gizakiaren ahotsa da.Ahotsa hitz egiteko erabiltzen dugu eta,orrenbestez,elkarrekin komunikatzeko;baina kantatzeko ere erabiltzen dugu.

1.1 Gizakiaren ahotsak.

Birikietatik trakeetarantz bultzaturiko aireak ahots kordetatik igaro eta oriek dardarazten dutenean, hotsak sortzen dira.

Ahotsa sortzean ondoko elementuek artzen dute parte:

  • Birikak:airea ematen dute
  • Ahots kordak:laringeam daude
  • Barrunbe erresonatzaileak:ahotsaren tinbrea sortzen dute

1.2 Ahots motak.

Sei ahots mota bereizten ditugu,altuenetik,bazuenera;Hiru andarazkoenak:sopranoa,mezzo sopranoa eta kontraltoa;eta hiru gizonezkoena:tenorea,baritanoa eta bazua

Andrazkoen ahotsak

Sopranoa:Gizakiaren ahotsik garaiena.

Mezzo-sopranoa:Emakumeen bitarteko...

Jarraitu irakurtzen "Musika" »

Soinuaren parametroa

Musika899 bytes

1)Iraupena,musika denborarekin loturik dago eta horrela hots bakoitza, bere iraupena du.Laburra luzea,iheslaria,nagia egiten zaigu soinua.Horien ordenazioak irritmoa eratzen du.

2)Intentsitatea.soinuak sendoak edo ahulak ,ozenak edo suabeak indartzen edo ahultzen entzuten ditugu.Hori,normalean bolumen hitzaren bidez adierazten denarekin loturik dago, eta musikan dinamikoa deizten zaio

3)Altuerak.Hotsak altuagoak edo baxuagoak izan daitezke,eta horien sekuentziak doinua edo melodia osatzen du.

4)Tinbrea.Hots baten izaera da,hots bat beste batetik bereizten uzten digun ezaugarria eta horren bidez soinu-tresnak bereiz ditzakegu nahiz eta nota bera sortu altuerari,iraupenari eta intsentitateari dagokionez.tinbra koloreaarekin parekatzen da.