Musika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Euskalkien Sailkapena eta Ahozko zein Idatzizko Literatura

Musika3,21 KB

Euskalkien sailkapena eta bilakaera

Euskalkien sailkapen historikoa:

  • Lehenengoa: Arnaut Oihenart
  • Bigarren saiakera: Manuel Larramendi
  • Azken sailkapena: Luis Luziano Bonaparte

Koldo Zuazok Bonaparteren mapa eguneratu zuen.

Aldaketak XX. mendearen bigarren erdialdean

Euskalkietan hainbat aldaketa egon dira XX. mendearen bigarren erdialdean, komunikabideei eta hedabideei esker:

  • Ahozko hizkuntza soil izateari utzi dio eta beste esparru batzuetara zabaldu da.
  • Hizkera batu estandar bat sortu da esparru horietan erabiltzeko.
  • Aldaketa guzti hauek eragin zuzena eduki dute hizkuntzan; euskalkiak bata besteari hurbildu zaizkio.

Gaur egungo bost euskalki nagusiak

  • Mendebalekoa: bizkaiera
  • Erdialdekoa: gipuzkera
  • Nafarra: nafarrera
  • Nafar-lapurtarra: nafar-lapurtera
  • Zuberotarra:
...
Jarraitu irakurtzen "Euskalkien Sailkapena eta Ahozko zein Idatzizko Literatura" »

Ahotsa, Instrumentuak eta Musika Testurak: Oinarriak

Musika6,11 KB

Ahotsa eta Kantua

Arnasketa Motak

  • Goi-arnasketa: Biriketako goiko aldea bakarrik erabiltzen da.
  • Abdominala: Diafragmako giharrek eta biriketako beheko aldeak parte hartzen dute.
  • Osoa: Abesteko egokiena, aurreko biak elkartzen dituena.

Ahots Motak

Gizonak: Baxua, Baritonoa eta Tenorra.

Emakumeak: Kontraltoa, Mezzosopranoa eta Sopranoa.

Abesbatza Motak

Ahots baxukoak (gizonezkoak) eta zuriak (emakumezkoak eta haurrak) abesbatzak daude, baita ahots mistokoak (gizonak eta emakumeak) ere.

Badira beste abesbatza mota batzuk ere: ahots berekoak, gizonezkoek soilik edo emakumezkoek soilik osatuak.

Adierazpen Instrumentala

Instrumentuen Sailkapena

  1. Hari Instrumentuak

    Soinua tentsatutako hariak sortzen duenean. Adibidez, biolina.

    • Igurtziak: Biolina, Biola, Biolontxeloa
...
Jarraitu irakurtzen "Ahotsa, Instrumentuak eta Musika Testurak: Oinarriak" »

Barroko konpositoreak: Bach, Händel eta Vivaldi

Musika2,95 KB

Johann Sebastian Bach (1685–1750)

Johann Sebastian Bach (1685–1750) Eisenach-en jaio zen, zazpi belaunalditan 52 musikari garrantzitsu eman zituen familia batean. Bederatzi urte besterik zituela hil zitzaion ama. Urtebete geroago aita ere galdu zuen; aita musikagilea zen, eta harekin ikasi zuen musika. Bach gaztea bere anaia nagusi Johann Christoph Bachekin joan zen bizitzera eta ikastera. Bach-ek ere familia handia izan zuen: lehenengo emaztearekin seme-alaba izan zituen (horietatik lauk bizirik iraun zuten), eta bigarren ezkontzatik 13 seme-alaba izan zituen, horietatik 5ek bizirik iraun zuten. Bai ahozko musika, bai musika instrumental landu zituen, eta emaztearekin garaiko orkestrako ia instrumentu guztietarako idatzi zuen.

Lan eta ezaugarri

...
Jarraitu irakurtzen "Barroko konpositoreak: Bach, Händel eta Vivaldi" »

Euskal kantari eta olerkariak — bizitzak eta istorioak

Musika3,47 KB

Euskal kantari eta olerkariak — bizitzak eta istorioak

Etxahun (Barkoxe, 1786–1864)

Bizitza laburra

Etxahun (Barkoxe, 1786–1864).

Gurasoek eta anaia-arrebek ez zuten asko maite. 20 urterekin, etxeko langile batekin hasi eta haurdun utzi zuen. Gurasoek enteratu eta harreman hori ezagutu ostean berak etxeko alba batekin ezkondu zen; 6 seme-alaba izan zituen. Bere emaztea beste batekin harrapatu zuen; berak akabatzea nahi zuen. Gau batean nahastu eta ezezagun bat hil zuen. Kartzelatu zuten eta ihes egin zuen, baina berriz harrapatu zuten. Kartzelatik ateratzean soilik bizi izan zen, etxerik eta dirurik gabe.

Artista ibilbidea eta azken urteak

Urteak pasata, kantari eta bertsopaper batzuk eginez, ezkontzetan edo horrelako ospakizunetan aritu zen....

Jarraitu irakurtzen "Euskal kantari eta olerkariak — bizitzak eta istorioak" »

Musika Berpizkundean eta Barrokoan

Musika3 KB

Zein zen musikaren eginkizuna?

Musika oso garrantzitsua izan zen Berpizkunde garaian, botere zibil eta erlijiosoen zerbitzura zegoelako. Musikaren bitartez zabaltzen zen kultu desberdinetako fedea.

Ahozko musika Erreformatan eta Kontraerreformatan

Berpizkundean gertatu ziren erreforma erlijiosoek eragin handia izan zuten musika arloan. Eliza katolikoaren nagusitasuna hautsi eta eliza protestantea eta anglikanoa sortu ziren. Horrek musika estiloak eta moldeak bereiztea ekarri zuen:

  • Erreforma protestantea: Martin Luterok koralak sortu zituen.
  • Anglikanoak: Anthem-en alde egin zuten.
  • Katolikoak: Erlijiozko kantu xume eta apaingarri gabeak hautatu zituzten.

Musika molde erlijioso nagusiak motetea eta meza dira.

Nolakoa zen musika Barrokoan?

Musika barrokoa...

Jarraitu irakurtzen "Musika Berpizkundean eta Barrokoan" »

Erritmoaren Garapena Haur Hezkuntzan: Kontzeptuak eta Etapak

Musika2,8 KB

Erritmoaren Garapena Haur Hezkuntzan

1. Lehenbiziko Erritmoak

Haurrak erritmoa nola barneratzen duen azaltzen da, barneko eta kanpoko estimuluen bidez:

Barne Erritmoa Menderatzea

Amaren bihotz-taupadekin erreakzionatzen du, haurdunaldiko 4. hiletik aurrera. Erritmoa haurraren garapenean dago, arnasketa barne-erritmoan ere.

Kanpo Erritmoaren Ikaskuntza

Hezitzaileak kanpo-erritmoak barneratzen lagunduko dio. Horretarako, perkusio-tresnen bitartez soinua sustatu eta musika egingo dute, mugimenduen bidez lagunduz.

Espazioaren Konkista eta Erritmo Adierazpena

15 hiletik aurrera, haurrak musika espazioarekin lotzen du. Garrantzitsua da musika aldatzea, erritmora egokituta egon behar du, eta abiadurak ere sartzen joan behar dira (esaterako, ezker-eskuin mugimenduak)...

Jarraitu irakurtzen "Erritmoaren Garapena Haur Hezkuntzan: Kontzeptuak eta Etapak" »

Musika Erromantizismoan eta Klasizismoan: Ezaugarriak eta Formak

Musika3,13 KB

Erromantizismoko Musikaren Ezaugarriak

  • Musikagilearen askatasuna.
  • Genero berriak sortzen dira, adibidez, Wagnerren opera.
  • Melodiak garrantzia hartzen du, intentsitate aldaketa handiak emanez sentimenduak adierazteko helburuarekin.
  • Armoniak, melodiak bezala, adierazkortasuna bilatuko du, horretarako tonu aldaketa eta kromatismo asko erabiliz.

Eszenatoki Erromantikoak

  • Kontzertu publikoak: Estatuaren jabetzako areto handiak edo enpresa pribatuen aretoak erabiltzen dira.
  • Areto pribatuak: Aristokrata eta enpresari aberatsek kontzertu pribatuak antolatzen zituzten.
  • Familia musika: Batzuetan musikariak familia eta lagunekin elkartzen ziren jaiak ospatzeko.

Musika Instrumentala Erromantizismoan

  • Ganbera Orkestra: Erromantizismoan garrantzitsua izan zen, burgesiaren
...
Jarraitu irakurtzen "Musika Erromantizismoan eta Klasizismoan: Ezaugarriak eta Formak" »

Barroko eta Klasizismoa Musikan: Ezaugarriak eta Konpositoreak

Musika4,34 KB

Barrokoa (1600-1750)

Barroko garaian musikan aldaketa ugari gertatu ziren, eta horietatik hiru dira nabarmentzekoak:

  • Baxu jarraituaren erabilera: Ahots nagusi bat dago, beste ahots betegarri batzuekin, eta behean baxuak aurreko biei eusten die.
  • Erritmoa: Erritmo mekanikoa, pultsu sendo eta errepikakorra du askotan.
  • Estilo concertatoa: Kontrasteen erabilera da (tinbreak, intentsitateak, tempoak).

Ahots Forma Profanoak: Opera

Opera musika forma barroko, profano, narratibo eta eszenikoa da.

Opera Serioa

Izaera artistikoa du; antzinaroko gai nagusia pertsona edo jainko mitologikoak dira.

Opera Komikoa edo Bufo

Izaera herrikoia du, eta protagonistak ez dira jainkoak, aristokrazia kritikatzen duten pertsonak baizik.

Ahots Forma Erlijiosoak

Oratorioa

Ez du narratzailerik...

Jarraitu irakurtzen "Barroko eta Klasizismoa Musikan: Ezaugarriak eta Konpositoreak" »

Errenazimentuko Musika: Ezaugarriak eta Garapena

Musika3,18 KB

Errenazimentuko Musika

Ezaugarriak

Errenazimentuko musikaren ezaugarri nagusiak hauek dira:

  • Giza balioak, arrazoia eta edertasuna gorestea.
  • Gizakia unibertsoaren zentrotzat hartzea (Antropozentrismoa).
  • Antzinako Greziako eta Erromako kultura klasikoko interesa.

Garai hartan, musikari garrantzi handia eman zioten, eta bilakaera nabaria izan zuen horri esker. Humanistek gizakia goresteko eta haren arazoak kantatzeko bitarteko gisa erabili zuten musika; erlijioak, berriz, jainkoarengana hurbiltzeko eta Trentoko Kontzeiluaren ondoren sortutako pentsamendu erlijioso berria goresteko bide gisa.

Musikaren Ezaugarriak

  • Ahots bat baino gehiago ditu beti, hau da, polifonikoa da. Ahots nagusiek garrantzi bera dute.
  • Erritmoa neutro eta erregularra da.
  • Hitzek garrantzi
...
Jarraitu irakurtzen "Errenazimentuko Musika: Ezaugarriak eta Garapena" »

Musika eta Mugimendua: 6 Jarduera Didaktiko Haurrentzat

Musika4,2 KB

1. Zazpi Jauzi Dantza

Zer lantzen da: Dantza honen bidez haurrek koordinazio motorea, erritmoaren jarraipena eta gorputzaren kontrola lantzen dituzte. Era berean, memoria eta arreta garatzen dira, pausoen sekuentzia gogoratu behar baitute. Bestalde, zirkuluan egiteak sozializazioa eta talde-lana indartzen ditu.

Nola egin: Ikasleak zirkulu batean kokatzen dira, eskutik helduta edo libre. Irakasleak pausoen sekuentzia sinple bat erakusten du (adibidez: pausoak aurrera, saltoak, belaunaren ukitzea…). Musikaren erritmoari jarraituz, pausoak errepikatzen dira eta pixkanaka zailtasuna handitzen da, jauzi gehiago gehituz. Garrantzitsua da hasieran mugimenduak motel eta argi erakustea, eta gero erritmoa bizkortzea. Amaieran, ikasleek beraiek proposatu...

Jarraitu irakurtzen "Musika eta Mugimendua: 6 Jarduera Didaktiko Haurrentzat" »