Musika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Ahots motak

Musika1,37 KB

Tesitura: Ahots bat Erraztasun handienarekin mugitzen

 den haots multzoa da. Hedadura: Ahots batek eman

ditzakeen hotsen Multzoa da, altuenetik baxuenera.

Tenorea: gizoneskoaren Ahotsik altuena da.

Baxua: Sonoritatearen Sakonera heltzen den paparreko

ahotsa. Baritonoa: Ahots baxuenak dira, eta baxuekin

duten Desberdintesuna nagusia baritonoak argiagoak

direla da. Sopranoa: Emakumezkoen ahotsik altuena da.

 Soprano bi mota daude: Soprano arina: disdira Eta

altutasun gehien Duena da. Soprano lirikoa: ahots

ederrenetakoa da. Oso ahots irmoa da, pontentzia handikoa

 Mezzosopranoa: Sopranoa bahino Baxuagoa da.

 Bi mezzosoprano daude: mezzosoprano lirikoa Eta

dramatikoa. Kontralto: Emakumezkoen hotsik baxuena da.

Ahots mistoen abesbatza:Esaten zaie ahots Baxuek...

Jarraitu irakurtzen "Ahots motak" »

Musika instrumentuak

Musika1,48 KB

Hirukotxoa:balorazio berezidun multzo bat da,binako beharrean hirunako formula baita.Eskala:nota berdinarekin hasi eta bukatzen den soinuen segida da.Terminoak:pentagrama azpian jartzen diren italierazko hitzak dira eta haien laburdurak ere erabiltzen dira.Rocksinfonikoa musika klasikoa eta pop-musika elkartzen dituen musika-estiloa da.Gitarra:erdi aroko bihuelatik eta greziako eta erromako zitaratik dator.XVIII.Mende amaieraz geroztik,gaur ezagutzen dugun sei hariko gitarra erabiltzen da.OPERA:kantuak eta musika-tresnek egoera dramatikoa indartzen duten musika-lana da.Italian hasi zen XVII.Mendean.Ikus-entzuleentzako lehen opera antzokia Venezian eraiki zen.

pianoa:hari kolpatuzko musika-tresna da.Atal nagusiak:erresonantzia-kaxa,taula harmonikoa,
...
Jarraitu irakurtzen "Musika instrumentuak" »

Johann Sebastian Bach: Bizitza eta Lanak

Musika2,63 KB

Johann Sebastian Bach (1685eko martxoaren 21a - 1750eko uztailaren 28a) Aro barrokoko konpositore eta organista alemaniarra izan zen, historian izan den musikari familia onenetariko baten kidea. Inoiz izan den konpositore handienetariko bat bezala hartzen da askotan; ez bere lanen edertasunagatik bakarrik, baita kopuruagatik ere. Hortaz, inspirazio iturri bihurtu da hainbat musikarirentzat, hasi Mozartetik Schoenbergera. Lanik garrantzitsuenen artean aipatzekoak dira "Matthäuspassion", "Brandeburgoko kontzertuak", "Fugaren artea", "Ongi tenperatutako klabea" eta "Meza si menorrean", besteak beste.

Lehen urteak (1685-1703)

Eisenachen (Turingia, Alemania) jaio zen 1685eko martxoaren 21ean (Scarlattiren eta Händelen urte berean), zazpi belaunalditan...

Jarraitu irakurtzen "Johann Sebastian Bach: Bizitza eta Lanak" »

Musika Teoria: Bitarteak, Aldakariak, Tonalitateak eta Eskalak

Musika1,99 KB

Bitarteak eta Aldakariak

Bitarteak guztiz aldatzen dira aldakariak erabiltzen ditugunean. Aldakari horrek bitartea handitzen duenean, bi aukera daude: beheko nota beherantz eramatea bemola erabiliz, edo goiko nota gorantz eramatea sostenido batekin. Bitarteak txikitzea ere posible da.

Tonalitatea

Bi tonalitate mota daude: tonalitate maiorra eta tonalitate minorra.

  • Tonalitate maiorrean, lehenengo eta hirugarren graduen artean hirudun maiorra dago.
  • Tonalitate minorrean, lehenengo eta hirugarren graduen artean hirudun minorra dago.

Tonalitate maior bakarra dago, baina hiru tonalitate minor daude.

Eskala

Eskala bat da nola antolatzen diren soinuak gorantz edo beherantz, soinu batetik abiatuta. Eskala mota ugari daude, baina garrantzitsuena eskala diatonikoa...

Jarraitu irakurtzen "Musika Teoria: Bitarteak, Aldakariak, Tonalitateak eta Eskalak" »

Soinu Tresnak: Sailkapena, Jatorria eta Erabilera

Musika2,41 KB

Soinu Tresnen Sailkapena

Soinu tresnen sailkapena haien hots-iturrian eta soinua sortzen duen materialaren izaeran oinarritzen da.

Horren arabera, bost taldetan banatzen dira soinu tresna guztiak:

  • Idiofonoak
  • Aerofonoak
  • Menbranofonoak
  • Kordofonoak
  • Elektrofonoak

Idiofonoak

Soinu tresnaren gorputza bera da bibratzen duen elementua. Talde honetakoak dira, besteak beste: kanpaiak, xilofonoak eta txalaparta.

Aerofonoak

Haizezko soinu tresna ere deitzen zaie. Talde honetakoak dira, besteak beste: txirula, txistua, tronpeta...

Menbranofonoak

Zabaldu eta tinkaturiko mintz baten bibrazioek sortzen dute soinu tresna hauen hotsa. Danborra edo panderoa dira honen adibideak.

Kordofonoak

Bibratzen duten soka tenkatuz osatutako soinu tresnak dira. Gitarra edo biolina dira...

Jarraitu irakurtzen "Soinu Tresnak: Sailkapena, Jatorria eta Erabilera" »

Berpizkundea eta Barrokoa: Musika Garaiaren Gida

Musika4,49 KB

Berpizkundea (XV-XVI. Mendeak)

Garaiko ezaugarriak

  • Grezia eta Erromako kultura dute eredu. Hori "berpiztu" nahi dute.
  • Humanismoaren garaia da; gizakia da garrantzitsuena.
  • Bizitzaren ikuspegi antropozentrikoa nagusi da.

Artearen ezaugarriak

  • Arauak bete behar dira eta oreka bilatzen da.

Musika formak

Musika erlijiosoak

  • Motetea
  • Meza: elizan abesten den kanta polifonikoa da.
  • Korala: elizan lau ahotsetara abesten den kanta da. Ez da "abesbatzarekin" nahastu behar.

Musika profanoak

  • Ezagunena madrigala da. Ahotserako egindako musika-forma honek indar handia izan zuen XVI. mendean, baina opera agertu zenean indarra galtzen joan zen.
  • Monteverdik, forma horiek guztiak bateratuta, Orfeo izeneko lana sortu zuen, gerora lehenengo operatzat hartu dena. Bera izan zen hurrengo
...
Jarraitu irakurtzen "Berpizkundea eta Barrokoa: Musika Garaiaren Gida" »

Barrokoaren Musika Europan: Purcell, Handel eta Lully

Musika2,83 KB

Ingalaterra: Henry Purcell

Henry Purcellen musikak atzerriko eraginak zituen; hori apaindura ugarietan eta alaitasunean ikusten da. Bere opera-lanen artean, Dido eta Eneas da garrantzitsuena. Purcellek gailurrera eraman zuen Ingalaterrako ohiko forma bat: Anthem-a. Anthema Ingalaterrako eliza-liturgiako musika da. Latinez edo ingelesez kantatzen zen; hasieran polifonikoa izan zen, baina azkenean Barrokoaren bertikaltasuna hartu zuen.

Alemania: Georg Friedrich Handel

Handelen ezaugarri nagusiak:

  • Koruetako musikaren egile handia izan zen.
  • Maisutasun itzelez landu zuen Barrokoaren kontrastea (indarra, tinbrea, abiadura).
  • Beraren kontrapuntuak garrantzi txikiagoa zeukan, eta horrexek bereizten zuen Bachen estilotik.
  • Handelen musika irekia eta gortekoa
...
Jarraitu irakurtzen "Barrokoaren Musika Europan: Purcell, Handel eta Lully" »

Musika-Tresnen Historia eta Sailkapena

Musika3,02 KB

MUSIKA-TRESNAK ETA HAENEN HISTORIA

GANBARA-KORUA: Koru txikiagoa da, eta gehienez 20 ahots ditu.

Ahots zuriko korua: Umez edo emakumeez osaturiko korua.

MENDEBALDEKO MUSIKA-TRESNAK: BILAKAERA

Aintzinarotik musika-tresna asko eta asko ezagutzen ditugu. Oro har, esan daiteke gure musika-tresnak Ekialdekoak direla, eta Bizantzioren eta arabiarren bitartez iritsi direla Mendebaldera. Egipton harpak erabiltzen ziren, Grezian mundu hori hobetu egin zen eta zitara, harpa, xirula eta lira bereizten ziren.

AINTZINAROA

Egipto eta Grezia artean sortu ziren lehenengo musika-tresna ezezagunak. Orokorrean, jainkoen gurtzarako eta erritoetarako erabiltzen ziren.

ERDI AROA

Garai honetan ondo bereizten zituzten harizko, haizezko eta perkusiozko musika-tresnak.

ERRENAZIMENTUA

Haizezko
...
Jarraitu irakurtzen "Musika-Tresnen Historia eta Sailkapena" »

Musika klasikoa: sonata-forma, Mozart eta Beethoven

Musika3,1 KB

Sonata klasikoa

Sonata klasikoa: Garai hartan egindako musika instrumentala gehienaren egiturazko oinarria sonata izan zen: sinfoniarentzat, kontzertuarentzat, pianoarentzat... sonata. Bere sortzailea Carl Philipp Emanuel Bach da. 3 zatiko sonata egin zuen, ondoren lehenengo aurkezpenean gai nagusiari beste batzuk gehitu zitzaizkion, 2 gaietako sonata. Sonata formaren eskema:

1. mugimendua

1. mugimendua: Aurkezpena: 1. gaia azkarra, erritmo bizikoa eta 2. gaia melodikoa. Garapena: aurreko gaietan azaldutako motiboak garatzen dira.
Berraurkezpena: aurkezpenaren errepikapen zehatza edo aldatuta.

2. mugimendua

2. mugimendua: Lehengo mugimenduan bezala. ABA forma. Gaiak eta bariazioak.

3. mugimendua

3. mugimendua: 2 modu: Minueto edo Scherzoa.

4. mugimendua

4.
...
Jarraitu irakurtzen "Musika klasikoa: sonata-forma, Mozart eta Beethoven" »

Musika barrokoa: forma musikal nagusiak eta ezaugarriak

Musika2,58 KB

Oratorio

Oratorio: Ahots eta instrumentuetarako konposizio erlijiosoa da. Bibliako testuan oinarritzen da eta zati liriko eta dramatikoak ditu, operaren antzekoa da, baina hemen ez dago antzezpenik. Narratzaileak errezitatibo-forma erabiliz ekintza kontatzen du.

Kantata

Kantata: Oratorio motz bat dirudi; bakarlari bat edo gehiago musika-instrumentuekin lagunduta drama motza abesten da. Profanoa edo erlijiosoa izan daiteke. Alemanian, kantata erlijiosoa landu zen, Erreformaren kantuari loturik.

Pasioa

Pasioa: Ebanjelioan oinarrituta, Jesu Kristoren heriotza eta pasioa kontatzen ditu. Interludioak, errezitatiboak, ariak eta koruak ditu. Narratzailearen papera ebanjelistak betetzen du; hark errezitatibo bidez gertakizun guztiak kontatzen ditu. Jatorria...

Jarraitu irakurtzen "Musika barrokoa: forma musikal nagusiak eta ezaugarriak" »