Matematika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Gizakiaren Jatorria: Eboluzioa, Hominizazioa eta Ikuspegi Filosofikoak

Matematika3,56 KB

  1. Gizakiari buruzko ikuskera filosofikoak


1.1 Eboluzioaren teoria eta hominizazioa (Joxe Miguel Barandiaran)

Gizakiak betidanik galdetu dio bere buruari bere jatorriaz. Mendeetan zehar, erlijio nagusiek jainko sortzailea errealitatearen arduraduna dela mantendu dute. Kristautasunak eta erlijio musulmanak jainkoaren bitartez azaldu dute bizitzaren jatorria. XIX. mendetik aurrera, bizitzaren jatorriari buruzko teoriek gero eta ezaugarri zientifikoagoak izan zituzten. Filosofiaren eraginez, erlijiosoak ez ziren hipotesiak, teoriak plazaratu eta frogatzen saiatu ziren. Zientziak protagonismoa eskuratu eta erlijioek influentzia galdu zuten. Jatorriari buruzko ikuspuntu polemiko eta berritzaileenak:

  • Lamarck: biologo eta naturalista. Bere ikerketek bizidunen
...
Jarraitu irakurtzen "Gizakiaren Jatorria: Eboluzioa, Hominizazioa eta Ikuspegi Filosofikoak" »

Gizakiaren Eboluzioa eta Kultura: Darwinetik Barandiaranera

Matematika3,09 KB

Darwinen Teoriaren Oinarriak

  • Izaki bizidun guztiek antzeko jatorria dute.
  • Espezieen eboluzioa: etengabe agertzen, aldatzen eta desagertzen ari dira.
  • Gradualismoa: espezieen aldaketak pixkanaka ematen dira.
  • Hautespen naturala: Espezie bakoitzak bere bereizgarritasun genetikoak ditu.

Hominizazioa: Gizakiaren Eboluzioa

Hominizazioak gizakiaren eboluzioa esplikatzen du, froga zientifikoak erabiliz. Orain dela 7 milioi urte, gizakiak eta tximpantzeak arbaso berdinak partekatu genituen. Horrek ez du esan nahi gizakia tximinotik datorrenik, baizik eta gizakiak eta tximpantzeek arbaso berdinak partekatzen genituela.

Prozesu hau oso luzea izan da. Orain dela 4 milioi urte, tximpantzeetatik bereiztu eta lehen gizakiak sortu ziren. Gure garapen ebolutiboan,...

Jarraitu irakurtzen "Gizakiaren Eboluzioa eta Kultura: Darwinetik Barandiaranera" »

Hezkuntza: Soziologia eta Gizartea

Matematika1,88 KB

Hezkuntza gizarte gaia da. Gauzak ez dira ikusten ditugun modukoak. Soziologiak, gizartearen fenomenoak ikertzen, kritikoa izaten eta dudatan jartzen du.

Eskolaren Gizarte Funtzioa

1. Sozializazio erakunde nagusienetakoa da. 2. Hezkuntza eta garapen ekonomikoa bultzatzen du (merkatuak behar duena ematen du). 3. Hezkuntza eta hiritar nortasuna/politika garatu (hizkuntza eta hezkuntzaren batasuna). 4. Ezinbestekoa da gizartean eta politikan.

Hezkuntza eta Gizartea

1. Dimentsio didaktikoa: ikasketa/irakasketa metodoa. 2. Dimentsio psikologikoa: gaitasun kognitiboa eta emozionala. 3. Dimentsio soziala: sozializazioa, baloreak (ahaztu bizi duguna).

Gure gizartean ez dago onartu bakoitzak bere kabuz ikastea, ondorioz, hezkuntza sistema sortu zuen gizarteak....

Jarraitu irakurtzen "Hezkuntza: Soziologia eta Gizartea" »

Kapitalaren Nazioarteratzea eta Desberdintasun Ekonomikoa

Matematika3,31 KB

Kapitalaren eta Ekonomiaren Nazioarteratzea

Nazioarteratzearen Faseak

  • 1820-XIX. mendearen amaiera: Merkantzien salerosketa.
  • XIX. mendearen amaiera-II. Mundu Gerra: Kapitalen nazioarteratzea.
  • 1950eko hamarkadatik aurrera: Jarduera produktiboaren nazioarteratzea.

Nazioarteratzearen Protagonistak

Nazioarteratze honek bi protagonista nagusi ditu: finantza sektorea eta enpresa transnazionalak (herrialde batean baino gehiagotan kokatutakoak).

Herrialde Azpigaratuen Arazo Nagusiak

  • Lazeria (miseria) egoera.
  • Elikagaien gabezia.
  • Alfabetatze eza.
  • Hazkunde demografiko nabarmena.
  • Langabezia.
  • Estatu ahulak eta korrupzioa.

Azpigarapenaren Zergatiaren Bi Ikuspuntu

Klasikoa: Rostow-en Etapen Teoria

Rostow-en ikuspuntu klasikoaren arabera, azpigarapena atzerapen bat da. Teoria...

Jarraitu irakurtzen "Kapitalaren Nazioarteratzea eta Desberdintasun Ekonomikoa" »

Liberalismo Ekonomikoa, Trenaren Aroa, Ekoizpen-Sistema Berritzaileak, Kartela, Trusta, Langileen Ideologia: Marxismoa eta Anarkismoa

Matematika2,42 KB

  • Liberalismo ekonomikoa:

    Mendebaldean, Adam Smith eskoziarra, liberalismoa zabaldu zuen. Pentsalari horren ustez, askatasun ekonomikoaren printzipioak zuzendu behar zuen ekonomiaren jarduera. Enpresak sortzeko, langileak kontratatzeko eta produktuen prezioak eta baldintzak finkatzeko askatasun osoa utzi behar zen. Estatuak ez zuen ekonomian parte hartu behar, beraz merkatuaren esku ikusezina ezarri zen, hau da, eskaintzaren eta eskariaren legean erregulatzen zituen produktuen prezioak eta langileen soldatak.

  • Trenaren aroa:

    George Stepheson ingelesak lurrunezko tren-makina eraiki zuen zamak ikatz-meatze batzuetatik besteetara garraiatzeko.

    • Ekoizpen-sistema berritzaileak:

      W.Taylor ingeniariak, Taylorismoa sortu zuen. Hau da, langile bakoitzak zeregin

...

Jarraitu irakurtzen "Liberalismo Ekonomikoa, Trenaren Aroa, Ekoizpen-Sistema Berritzaileak, Kartela, Trusta, Langileen Ideologia: Marxismoa eta Anarkismoa" »

Ivan Illich: Hezkuntzaren Kritika eta Gizarte Alternatiboak

Matematika2,94 KB

Ivan Illich 1926. urtean Vienan, Austrian, jaio zen familia judu batean. II. Mundu Gerra zela eta Italiara joan behar izan zen eta bertan unibertsitate ikasketak egin zituen (teologia eta filosofia). Ondoren Estatu Batuetan apaizen aholkulari bezala egon zen baina utzi behar izan zuen bere teoria pedagogikoek kritika handia egiten ziotelako. Bere ideiak oso ospetsuak egin ziren eta Paulo Freirerekin Bolivian gobernu aholkularia bihurtu zen. Europara bueltatzean bere eliza, gizarte eta eskolari buruzko ideia radikalak defendatu zituen. 2002. urtean Austrian hil zen.

Liburu ospetsuak: Némesis Médica, Sociedad desescolarizada, La escuela y represión de vuestros hijos eta La educación (Freirekin batera).

II. Mundu Gerra amaitzean potentzia handienak...

Jarraitu irakurtzen "Ivan Illich: Hezkuntzaren Kritika eta Gizarte Alternatiboak" »

Prentsa Askatasuna eta Eskubide Pertsonalak: Kasu Praktikoak

Matematika1,87 KB

GAIA: Adierazpen Askatasuna vs. Eskubide Pertsonalak

Aldizkari batek AOren informazioa argitaratzea

AO-ren alde: EKko 18.1 artikuluko ohorea eta norberaren intimitaterako eskubidea, izen onaren babesa eta babes morala barne.

Aldizkariaren alde: 20.1.d artikuluko egiazko informazioa libreki komunikatzeko askatasuna.

Auzitegiak erabakiko du zein eskubide nagusitzen den, informazioa berria den ala ez kontuan hartuta. AO-k berriki lagun bati bidali badio eta honek publikatu badu, ez dago babestuta.

AB kazetariak TB antzezlearen elkarrizketa argitaratzea

Lehenik, argitaratzeko baimena duen ala ez jakin behar da, eta nola lortu duen informazioa (bere kabuz edo bertan egonda). Epaileak salaketa arrazoirik gabe ezeztatu badu, 53.2 artikuluko babes eraginkorrerako...

Jarraitu irakurtzen "Prentsa Askatasuna eta Eskubide Pertsonalak: Kasu Praktikoak" »

Zuzenbide Kasuen Analisia eta Eskubide Konstituzionalak

Matematika3,65 KB

GAIA: Zuzenbide Kasuen Analisia

Jose Ak Poliziak Droga Aurkitzen Diotenean

Bi tokiak ez dira babestuko bizilekuaren bortxaezintasunaren eskubidearen bidez (Konstituzioaren 18.2. artikulua), baina epailearen baimena beharko dute sartzeko. Froga zehatzak adierazi behar dizkio epaileari, eta baimena emanez gero, epaileak 24.1 artikuluaren arabera bere ebazpena zuzenbidearen arabera arrazoitu beharko du, babes eraginkorra bultzatzeko. Legez kanpoko frogak ezin dira erabili, zuzenbidearen kontrako baimena egin delako; komunikazioaren isilekotasuna (18.3 artikulua) urratuko litzateke.

BA Madrilgo Espetxean Dagoenean

Espainiako Konstituzioaren 25.2 artikuluan bortxazko lanaren debekua eta lan ordaindua egiteko eskubidea ezartzen dira. Hala ere, kasu honetan...

Jarraitu irakurtzen "Zuzenbide Kasuen Analisia eta Eskubide Konstituzionalak" »

Demokrazia, Estatua eta Gizartea: Oinarrizko Gogoetak

Matematika8,01 KB

Legeskotasuna

Herritarrek gobernariei horretarako eskubidea onartzeari deritzo.

Legitimitatea

Bai botere hori bai boterea erabiltzea justifikatuta daudela esan nahi du legitimitateak.

Demokrazia Gaur Egun

Gaur egun, ordezkari bidezko sistema izatea da demokraziaren ezaugarri nagusia, eta horretarako nahitaezko baldintza batzuk bete behar dira: sufragio unibertsala, aldizkako hauteskunde erregularrak, botere banaketa eta eztabaida publiko askerako bermea.

Deliberazio Demokrazia

Alde onei eta txarrei nahiz helburuei eta bitartekoei buruzko eztabaida arrazionalak dira, eta lau alderdi bermatu behar ditu:

  • Gutxieneko justizia maila ziurtatzea.
  • Ordezkaritza mekanismoak hobetzea.
  • Herritarrei protagonismo handiagoa ematea.
  • Herritarren parte-hartze aktiboa sustatzea.
...
Jarraitu irakurtzen "Demokrazia, Estatua eta Gizartea: Oinarrizko Gogoetak" »

Poulantzas eta Dahrendorf: Klase Sozialen Ikuspegiak

Matematika2,33 KB

Poulantzas eta Klaseak Mugatzeko Irizpideak

Poulantzasen ikuspegi neomarxistaren arabera, klase sozialak ez dira soilik ekoizpen prozesuan betetzen duten tokiaren araberakoak, osagai politiko eta ideologikoek ere eragina dute.

Egitura sozialaren antolaketan hiru faktorek eragiten dute:

  • Ekonomikoa: lan produktibo eta ez-produktiboaren banaketa.
  • Politikoa: langileen kontrol mailari lotua.
  • Ideologikoa: lan intelektualaren eta eskulanaren arteko bereizketa.

Poulantzas hirugarren sektoreko langileak ez ditu benetako klase sozialtzat hartzen, talde sozial edo burgesiaren atal gisa baizik.

Klaseak entitate objektiboak dira, kideen kidetza sentimenduaz harago, eta bi osagai nagusi dituzte: jabego ekonomikoa eta posesioa.

Klaseek toki berezia betetzen dute...

Jarraitu irakurtzen "Poulantzas eta Dahrendorf: Klase Sozialen Ikuspegiak" »