Boterea, Legea eta Gizartea: Kontzeptu Nagusiak
Legitimitatea eta Legezkotasuna
Legezkotasunak zerbait legearen arabera ezarri dela adierazten du, eta legitimitateak, berriz, legeak betetzeko dauden arrazoiei egiten die erreferentzia. Botere politiko legitimoak botere hori justifikatuta dagoela esan nahi du.
Max Weberrek botere politikoaren azterketa bat egin zuen, eta boterea legitimatzeko dauden aukeren sailkapena egin zuen:
- Agintaritza karismatikoa: Ezaugarri pertsonaletan oinarritzen den eta lider edo buruzagi batek duen agintaritza.
- Agintaritza tradizionala: Iraganeko ohiturak eta usadioak ditu oinarri.
- Agintaritza legal-arrazionala: Herritarren nahia eta lege positiboa ditu ardatz.
Gizabanakoaren Harremanak Estatuarekin
Estatu-ereduen Konponbideak (Lau Mota)
- Estatu absolutista: Hertsaduraren