Matematika ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Hiria Euskal Literaturan: Bilakaera eta Errepresentazioa

Matematika3,59 KB

Sarrera

Hiria jende kopuru handia biltzen duen gune zabala da. Berez, hirien handitze-prozesuaren oinarrian, merkataritza-jarduera dago, eta horrek jatorri eta ofizio ezberdinetako jendeen joan-etorria ahalbidetzen du. Horregatik, hiriek presentzia nabaria dute literaturan, bai mugimendu eta korronte estetikoak ugariagoak eta dinamikoagoak direlako bertan, baita hiria bera zenbaitetan literatura gai bihurtzen delako ere. XIX. mendetik aurrera, hirien hazkundea bigarren sektore ekonomikoaren hazkundearekin zuzenki loturik dago, eta hazkunde horrek aldaketak ekarri zituen mendebaldeko hirietan, baita Euskal Herrian ere. Aldaketa horiek literaturan ere eragin sakona izan dute.

1. Landatik hirira

Hirien sorrera ez da bat-bateko fenomeno historikoa...

Jarraitu irakurtzen "Hiria Euskal Literaturan: Bilakaera eta Errepresentazioa" »

Normalizazioa eta Dokumentazio Kontzeptuak

Matematika3,37 KB

Oinarrizko Kontzeptuak

Hona hemen normalizazio eta dokumentazio arloko oinarrizko kontzeptuen definizioak:

Araua (norma)

Araua dokumentu publikoa da, alderdi interesdun guztiek adostua eta normalizazio-erakunde aitortu batek onartua.

Normalizazioa

Trukerako benetan baliagarriak diren datuak ezagutzea eta normalizatzea esan nahi du, ez beste batzuk.

Estandarizazioa

Produktu, zerbitzu edo prozedura baten ezaugarriak doitzeko edo egokitzeko prozesua da, horiek mota, eredu edo arau komun baten antzekoak izan daitezen.

Trazabilitatea

Fitxategi bat aurkitzean, kontsultatzean eta editatu duten erabiltzaileak identifikatzean datza, besteak beste.

Dokumentu Bizia

Dokumentu bizia etengabe eguneratzen ari dena da, aipatzen duen kontzeptuaren aldaketak islatzeko....

Jarraitu irakurtzen "Normalizazioa eta Dokumentazio Kontzeptuak" »

Laginketa-motak eta elkarrizketatuen aukeraketa

Matematika2,7 KB

Elkarrizketatuak aukeratuak izateko irizpideak (R. Golden, 2015)

  • Informazio garrantzitsua dutenak.
  • Fisikoki hurbilago daudenak eta gizarte-homogeneotasunetan eskuragarri daudenak (informatzaileen artean).
  • Informazioa emateko prestatuago daudenak (hurbilen eta informatuta daudenen artean).
  • Zehaztasun handiagoarekin informazioa adierazteko ahalmena dutenak (hurbilago, informatuta eta prestatuenen artean).

Kuota bidezko laginketa eta geruzatutako laginketaren arteko desberdintasunak

Laginketa geruzatuan unibertsoa geruzetan zatitzen da, eta, gero, geruza horien barnean, zorizko hautaketa bat egiten da. Horretarako, irizpide bat aukeratu behar da: sexua, adina... Zorizko hautaketa egiteko, populazioari bere osotasunean dagokion laginaren tamaina kalkulatu...

Jarraitu irakurtzen "Laginketa-motak eta elkarrizketatuen aukeraketa" »

Euskal Hitz Zahar eta Ahaztuen Hiztegia

Matematika6,65 KB

Euskal Hitz Zahar eta Ahaztuen Hiztegia

A

Abagune

Zerbaiterako unea, egokiera, aukera; besterik adierazten ez bada ona.

Abaroan

Itzalean

Adakera

Zuhaitz baten adarren multzoa

Adatz

Buruko ileen multzoa

Agondu

Etzanda dagoenak gorputzaren goiko erdia jaso, eserita gelditzeko

Aieru

Seinaletan oinarritzen den ustea edo susmoa

Aingira-belar

Ur geldietan hazten den goroldio modukoa

Ainuri

Ulua

Alderrai

Ibiltaria

Alditxartu

Gorputzeko ondoezak jota geratu, osasuna bat-batean galdu.

Amultsuki

Gainerakoekin onginahiz eta maitasunez jokatuz.

Anega

Aleetarako edukiera-neurria, 55,5 kg-ren baliokidea.

Arabuz

Antzinako su-arma, fusilaren antzekoa.

Artzain-makila

Gotzainek erabiltzen duten bastoi luzea, eta zenbaitetan, abadeek ere bai.

Autofede

Inkisizioak atxilotuei ezarritako zigor...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Hitz Zahar eta Ahaztuen Hiztegia" »

Funtzio Matematikoak: Definizioa, Propietateak eta Adierazpena

Matematika11,28 KB

Funtzioaren Definizioa

Matematikan, funtzio bat bi magnituderen arteko erlazioa da, non aldagai askearen (normalean x) balio bakoitzari menpeko aldagaiaren (normalean y) balio bakarra dagokion. Hau y = f(x) moduan adierazten da.

Funtzioen Oinarrizko Kontzeptuak

Definizio-eremua eta Irudia

Definizio-eremua (D.E.): Funtzioa existitzen den eta zentzua duen x-ren balioen multzoa da.

Irudia (I.) edo Helburu-multzoa: Funtzioak hartzen dituen y-ren balioen multzoa da, hau da, definizio-eremuko x balioei dagozkien f(x) balio guztien multzoa.

Adierazteko Moduak

Funtzio bat hainbat modutan adieraz daiteke:

  • Enuntziatua: Testu bidez edo ahoz deskribatuta, aldagaien arteko erlazioa azalduz.
  • Balio-taula: Informazioa taula batean jasota, x-ren hainbat baliori dagozkien
...
Jarraitu irakurtzen "Funtzio Matematikoak: Definizioa, Propietateak eta Adierazpena" »

Oinordetzak: Zatiketa, Soberakinak, eta Uko Egiteak

Matematika6,82 KB

Zatiketa eta Soberakinak Adjudikatzea

Legearen 26. artikuluak dio:

26.1. Heriotza dela eta gertatutako oinordetzetan, interesdunek egiten dituzten zatiketa eta adjudikazioak, edozein direlarik ere, zergaren eraginetarako, oinordetza erregulatzen duten arauak aplikatzetik ateratzen den berdintasun edo proportzionaltasuna errespetu osoz egindakotzat joko dira. Ondasunak, lurralde baldintzagatik edo beste edozein arrazoirengatik, zerga ordaintzera atxikiak egon ala ez, eta, ondorioz, balioak egiaztatzerakoan sor litezkeen gehikuntzak eskuratzaile edo oinordeko desberdinen artean banatuko dira (denei berdina).

26.2. Egiaztatzean balio gehikuntza gertatzen deneko ondasuna, eta ez atxikipena aplikatu behar zaizkienak, testamentugileak jakin badaki espresuki...

Jarraitu irakurtzen "Oinordetzak: Zatiketa, Soberakinak, eta Uko Egiteak" »

Globalizazioa, Subiranotasuna eta Jabetza Intelektuala: Eragina eta Gatazkak

Matematika5,33 KB

Globalizazioaren Kostuak eta Subiranotasun Nazionala

Globalizazioaren kostuek subiranotasun nazionala mehatxatzen dute. Kezka gero eta handiagoa dago herrialdeek kanpo baldintzapenik gabe lokalki jokatzeko askatasuna izango duten ala ez. Tokian tokiko helburuei eta politikei uko egin eta ekonomia txikien gehiegizko dependentzia eta ziurgabetasuna izan dezakete ekonomia handien aurrean. Gero eta homogeneotasun kultural handiagoa dago. Hazkunde ekonomikoa eta ingurumenaren narriadura ere kezka dira. Ekonomiak natur baliabide ez berriztagarri gehiegi kontsumituko ote dituen eta ingurumen kalteak areagotuko dituen beldurra dago. Diru sarreren ekitaterik eza eta estres pertsonala dakartza. Alde edo desberdintasun gorakada herrialdeen artean eta herrialde...

Jarraitu irakurtzen "Globalizazioa, Subiranotasuna eta Jabetza Intelektuala: Eragina eta Gatazkak" »

J. Bush I - Irakaren Inbasioa eta Ondorioak

Matematika2,87 KB

Zergatiak: - Behin SESBa, munduan etsai nagusia, desagertu zelarik, Neoliberalek aurrera jarraitu zuten haien pribatizazio programarekin. 2001ek irailaren 10eko hitzaldi batean D. Rumsfeld, AEBko defentsa ministro argi zuen armadaren zati bat pribatizatu nahi zutela, burokraziaren azken gotorlekua baitzen Pentagonoa (AEBko militarren egoitza).

- 2001eko Irailaren 11n atentatu ezberdinekin World Trade Center eta Pentagonoari eraso egin zieten. Ia 3000 lagun hil zituzten.

Gertaera historikoa: - Erasoa hankaz gora jarri zituen AEB, nahiz eta haien indar militarra uki gabe egon. Azken hamarkadan ez zuten arerio nabaririk izan eta hala eta guztiz ere jaso zuten eraso nabari bat. Nondik ote zetorren? Nortzuk ziren zergatik gorrotatzen zuten AEBak?...

Jarraitu irakurtzen "J. Bush I - Irakaren Inbasioa eta Ondorioak" »

Espaniako Alderdi Politiko Nagusiak: PSOE, AP eta PP

Matematika2,1 KB

Aldaketa eta lurraldearen modernizazioa oinarritutako kanpaina baten ondoren, PSOE-k berealdiko garapen bat lortu zuen botoen %48-rekin eta bi ganbaretan gehiengo absolutua lortuz. Bigarren alderdia, oso urrun, Fraga-ren AP izan zen eta UCD zein PCE hondoratu egin ziren, garaileen mesedetan botoak galduz. Espaniako modernizazioa eta nazioarteko isolamenduari amaiera ipintzea izan ziren, eta eginkizun hauetan lorpen aipagarriak porrot nabarmenekin nahasten dira. Ean eta hurrengo urtean, horretarako deituriko erreferendum ilunean gobernuak garapen eskas bat lortu ondoren, OTAN-en definitiboki sartzea izan zen.

Zerikusirik izan dutenak, bertan kolore guztietako politikoak, bainan batez ere alderdi sozialistako zuzendari eta kargu publikoak nahasturik...

Jarraitu irakurtzen "Espaniako Alderdi Politiko Nagusiak: PSOE, AP eta PP" »

Bizkaiko Meatzarien Bizitza XX. Mendearen Hasieran

Matematika2,2 KB

Intrusoa

Kokapena
Aztergai dugun dokumentua lehen mailako iturri bat da, 1904an argitaratua. Narrazio bat da, eleberri bat baita. Edukiari erreparatuta, esan daiteke gizarte-gaiak dituela hizpide. Egilea Vicente Blasco Ibañez eleberrigilea da, eta haren estiloa literatura naturalistaren barruan sartzen da.


Azterketa
Pasarteko ideia nagusia Enkarterrietako meatzarien bizi eta lan baldintzen deskribapena da. Bigarren paragrafoan, datu asko ematen dira horri buruz, eta meatzaritza zeinen gogorra zen adierazten da. Hirugarren paragrafoan, berriz, bigarren mailakoa baina garrantzitsua den ideia bat ageri da: egilea langileen egoera latza azaltzen saiatzen da, eta esaten du langile etorkinak etengabe iristen zirela, eta hori oztopo zela lan baldintzak
...
Jarraitu irakurtzen "Bizkaiko Meatzarien Bizitza XX. Mendearen Hasieran" »