Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), Hezkuntza Premia Berezien (HPB) historia bi aldi nagusitan banatzen da: lehen aldia, 1982. urtera artekoa, eta bigarren aldia, 1982tik gaur egunera artekoa.
1. Lehen Aldia: Zentro Espezifikoen Garaia (1982 arte)
EAEn, nolabaiteko zailtasun edo gabezia zituzten ikasleak (gorrak, itsuak, autistak, garun-paralisia, etab.) zentro eta gela espezifikoetan biltzen hasi ziren.
Zentro hauek, nolabaiteko arazoak pairatzen zituzten seme-alaben gurasoek egindako lanari esker sortu ziren. Horietako batzuk honako hauek ziren:
- Atzegi
- Txolarte
- Afasa
- Uli-Azpi
Horregatik, heterogenitate gutxi zegoen, ikasle hauek beharren arabera banatuta zeudelako.
Hamarkada honetan ere, EAEn ikasle asko eskolatu gabe zeuden, eta gainera, horietako...