Lehen hezkuntza mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Espainiako Industria Ardatzak: Mapa Tematikoa eta Desorekak

Geografia2,94 KB

Espainiako Industria Ardatzak: Mapa Tematikoa

Aztertuko dudan dokumentua Espainiar estatuko hiriburuak biltzen dituen ardatz industrialen mapa tematikoa da. Espainian industriaren kokapenak desoreka handiak ditu inguru industrializatu eta industrializazio urriko inguruen artean. Desorekak handiagotu egiten dira sektore dinamikoen joera ikusirik, eskualde aurreratuetan kokatzen baitira.

Kokapenaren ondorioz beste lurraldeetan honako desorekak sortzen dira: biztanleria, azpiegiturak eta pisu politikoa. Gaur egun baliabide naturaletatik eta kontsumo merkatutik hurbil egoteak garrantzia galdu du; garraio eta komunikazio sistema onak egotea edo lan-eskua gero eta garrantzitsuagoa da. Horrez gain, industria espazio periferikoetarantz hedatzen ari da...

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Industria Ardatzak: Mapa Tematikoa eta Desorekak" »

Enpresen Finantzaketa: Oinarrizko Kontzeptuak eta Definizioak

Ekonomia2,65 KB

Enpresen Finantzaketa: Oinarrizko Kontzeptuak

Merkataritza Deskontua

Norberak eskainitako kreditua epemuga baino lehen kobratzeko aukera ematen duen finantza eragiketa da, normalean epe motzekoa. Kobratzeko ditugun truke letrak edo efektuak finantza erakundeari eraman eta horrek likidezia emango digu, efektuaren nominalari komisioak eta interesak deskontatu eta gero.

Kreditua

Kanpoko finantza eragiketa da. Honen bidez, finantza erakundeak enpresari epe jakin batez diru kopuru bat erabilgarri uzten dio. Enpresak erabili duen diru kopuruaren gaineko interesak ordainduko ditu, baita erabili ez duen saldoaren gaineko komisioa ere. Horregatik, garrantzitsua izango da eskatzen den kredituaren zenbatekoa enpresaren beharretara egokitua izatea.

Mailegua

Kanpoko...

Jarraitu irakurtzen "Enpresen Finantzaketa: Oinarrizko Kontzeptuak eta Definizioak" »

Foruen Abolizioa eta Euskal Probintzien Egoera (1839-1878)

Historia3,84 KB

Sailkapena Juridiko-Politiko-Historiko Publikoa

Analisia

  1. 1.f. mantendu sistema konstituzionala kaltetu gabe.
  2. Gobernuak 4 probintziekin bildu, haien proposamenak gorteei aurkeztu.

Testuingurua

Fernando VII.aren oinordetza: Isabel II.a txikia, ama erregente / haserre / I. Gerra Karlista (arazo dinastikoaz gain, absolutismoaren eta liberalismoaren arteko gatazka) / Karlistak + E.P: foruen aldarrikapena programa absolutista teokratikoan / (1833-35) Zumalakarregi, garaipen asko, Amezkoan (1835) / 1835-37) galtzen hasi: Zumalakarregi hil, Bilbo setiatu (porrot), Lutxanan atzera, zigor espedizioak. 2 banduak nekatuta / 1838-40: Maroto Esparterorekin / Bergarako hitzarmena: Liberalak: foruak. Karlistak: Isabel, ofizialak kargu + soldata / Gorteek iruzkin...

Jarraitu irakurtzen "Foruen Abolizioa eta Euskal Probintzien Egoera (1839-1878)" »

Bigarren Haurtzaroa (3-6) - Garapen Fisiko eta Psikomotorea

Psikologia eta soziologia2,74 KB

Bigarren Haurtzaroa (3-6)

G- Fisiko eta Psikomotorea

-Burmuinaren garapena: eskuin7 ezker
-G. psikomotore eta gorputz kontrola: zefalo kudala/ proximo distala/ M.sin+M.sin= M.konplexu
-Lateralitatea: Marguerite.

Grafomotrizitate garapena:

18h- lehen trazoak.
2urte: irudi biribilak
2,5-5 urte: zirriborroak aurretik pentsatu gabe.
3-4 . marrazki asmo argiarekin
5-7/8: errealismo intelektuak
7/9-11/12 : ikusisko errealismoa

G. Kognitiboa.

-Etsadio aurreoperazionala.
azpiestadio aurrekontzeptual 2-4 urte, sinboloak// azpiestadio intuitibo 4.7 urte, kontserbazio (mas agua un baso k otro)
-Adimen aurreoperatorioaren ezau:
(--Zentrazioa: ezaugarri batean arreta jarri, besteetan ez.
--Antza: objektuen itxuran soilik oinarritzea.
--Estatismo: soilik emaitan arreta.
-
...
Jarraitu irakurtzen "Bigarren Haurtzaroa (3-6) - Garapen Fisiko eta Psikomotorea" »

Hizkuntzaren Alde Deskriptiboak eta Normatiboak Lehen Hezkuntzan

Magisteritza3,3 KB

Gaia: Hizkuntzaren Alde Deskriptiboak eta Normatiboak: Gogoeta Metalinguistikoa Lehen Hezkuntzan

Hizkuntzaren alde deskriptiboak eta normatiboak: Gogoeta metalinguistikoa Lehen Hezkuntzako gelan. Ortografiaren eta Gramatikaren irakaspena.

Hizkuntza deskribatzeko orduan, hainbat faktore har ditzakegu kontuan, baina gramatika beti ere egokia suertatuko zaigu; hala nola gure hizkuntzan lehen argitaraua “Arte de la lengua Bascongada” izan zen. Honek, izaera normatiboa izango du, jendarte batek elkarbanatzen duen hizkuntzak lehenesten dituen aukerak idatziak edukiko baititu; erabilera ona sustatzeko asmoz.

Gaur egun Euskara legeztatzen duen araudia, Euskaltzaindia izeneko erakundea dugu, Espainiako RAE instituzioaren parekoa. Bertan, arestian erran...

Jarraitu irakurtzen "Hizkuntzaren Alde Deskriptiboak eta Normatiboak Lehen Hezkuntzan" »

Ahozko Komunikazioa Lehen Hezkuntzan

Hizkuntza eta literatura3,82 KB

4. Gaia/5 - 5. Ahozko Komunikazioaren Irakaskuntza Lehen Hezkuntzako Hasierako Kurtsoetan: Testuak eta Ahozko Diskurtsoak

Ahozko Komunikazioaren Irakaskuntza Lehen Hezkuntzan

Ahozkotasuna garrantzi handikoa da hezkuntzan eta ikasleen garapenean. Bizirik dagoen hizkuntza delako, ideolektoak eta soziolektoak agertzen direlako, eta horrek adierazpen ahalmen handia eskatzen duelako. 1940. hamarkada arte, ahozko komunikazio egokia lortzeko, hizkuntza idatzia oinarritzat hartzen zuten, "egitea idazten den bezala hitz egitea da" esaldia oinarri hartuta. Gaur egun, diskurtsoaren ikerketaren ondoren, hitz egiteak eta idazteak oinarri beretik datozela baieztatzen da; baina bakoitzak bere ezaugarri diskurtsiboak ditu.

Hauek dira bi arloen ezaugarriak:

  • Hitz
...
Jarraitu irakurtzen "Ahozko Komunikazioa Lehen Hezkuntzan" »

Bertsolaritzaren Historia: XIX. Mendetik Txirritaren Garaira

Hizkuntza eta literatura2,8 KB

Bertsolaritzaren Lehen Urratsak (XIX. Mendea)

Bertsolaritza XIX. mendetik aurrera garatu zen Euskal Herrian, nahiz eta lurralde guztietan indar berbera izan ez bazuen ere. Gipuzkoan sortu ziren bertsolari ezagunenak, bertsoetan orduko gerrak eta gatazkak gai moduan hartuta (frantsesen aurkako gerrak, adibidez).

Kanta-paperen bidez zabaldutako bertsoak modan jarri ziren, garai hartako gertakari eta albisteak jakinarazteko modu aproposa zelako.

Bertsolari ospetsuak eta haien lanak

XIX. mendeko bertsolari zaharrenen artean, Xenpelar errenteriarra da ospetsuena, eta bere bertso sorta askok bizirik diraute euskal kantutegian:

  • Betroiarenak
  • Pasaiako zezenarenak

Estimazio izugarria lortu zuten gure artean Jose M.ª Iparragirrek ere, honako bertso sortekin:...

Jarraitu irakurtzen "Bertsolaritzaren Historia: XIX. Mendetik Txirritaren Garaira" »

Harreman Trofikoak, Ingurumenaren Kutsadura eta Lurzoruaren Degradazioa

Biologia3,98 KB

Harreman Trofikoak

Espezie Arteko Harremanak

Harraparitza

Espezie harrapariak eta harrapakinak ehizatzen dituzte. Bizirauteko estrategiak harrapariek hobeto ehizatzeko eta harrapakinek ihes egiteko.

Parasitismoa

Bizkarroi espeziea ostalariaren bizkar ehuntzen da. Bizkarroiek gaixotasunak eragin ditzakete.

Sinbiosia

Bi organismo edo sinbioien arteko erlazio onuragarria da, ez dira bananduta bizi.

Komentsalismoa

Espezie batek beste espezie baten janari hondarrekin elikatzen da, kalterik gabe.

Inkilismoa

Maizterra beste organismo batean gordetzen da, kalterik egin gabe.

Espezie Bereko Harremanak

Gregarismoa

Banako batzuk denbora jakin batean elkarrekin bizi eta lekualdatzen dira, hobeto ehizatzeko edo babesteko.

Familia Asoziazioak

Famili bereko izaki bizidunek...

Jarraitu irakurtzen "Harreman Trofikoak, Ingurumenaren Kutsadura eta Lurzoruaren Degradazioa" »

Landa Eremuko Jarduerak: Nekazaritza, Abeltzaintza eta Basogintza

Geografia3,92 KB

Landa Eremuko Jarduerak

Ustiategiak minifundistak dira (10 ha baino gutxiago). Nekazariek lursail txikiak dituzte, heskaien bidez bananduta eta bata bestetik urrunduta. Hori dela eta, errentagarritasuna gutxitu eta mekanizazioa zaildu egiten da. Hori zuzentzeko, lursailak bateratzea proposatu da, baina emaitza gutxi lortu dira. Kasu batzuetan, denbora partzialean landutako minifundio tradizionalak dira eta etekin txikiak eragiten dituzte; beste kasu batzuetan, ustiategi modernoak dira, plastikoen azpiko barazki-ekoizpenera bideratuak eta askoz ere errentagarriagoak.

Lurraren edukitza-erregimena aldatu da. Iraganean, lurraren jabetza eta beronen ustiaketa bereizita zeuden, zeren eta gehienetan jabeak lurraren ustiapena beste pertsona bati lagatzen...

Jarraitu irakurtzen "Landa Eremuko Jarduerak: Nekazaritza, Abeltzaintza eta Basogintza" »

Frankismoaren Bilakaera: Autarkiatik Trantsiziora

Historia4,44 KB

1. Autarkia eta Gerraosteko Lehen Urteak (1939-1959)

Autarkia ezin zuten era erradikal batean erabili, baina interbentzionismoa oso handia izan zen eta industria bultzatzeko sektore publiko sendoa sortu zuten: 1941. urtean INI (Industria Institutu Nazionala) sortu zen, eta telefono bidezko komunikabideak, aire garraioak eta meategi asko nazionalizatu zituzten. Estatuak herri lanak bultzatu zituen, eta urtegiak eta trenbideak eraiki zituen. Autarkia ahalik eta autohornidurarik handiena lortzea zen helburu nagusia. Doktrina hau ezinbesteko tresna izan zen nazioartean izan zuen bakardadean. Beraz, gerra amaitu baino lehen, erregimena hasi zen politika ekonomikoa prestatzen: autarkia, estatuko interbentzionismoa. Nekazaritza, berriz, moteldu egin...

Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren Bilakaera: Autarkiatik Trantsiziora" »