Lanbide heziketa mailako apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta problemak

Marxismoa eta Erlijioa: Alienazioaren Analisia

Filosofia eta etika2,61 KB

1. Erlijio Alienazioa

Alienazio kontzeptua gizakiaren kontzeptuari lotuta dago.

Gizakia Marxismoaren Ikuspegitik

Gizakiaren esentzia:

  • Lana: Gizakiak ingurunea moldatzeko dituen gaitasunak lanean eta tresnekin gauzatzen dira; jarduera ekoizleak gizakiaren esentzia adierazten du (“homo faber”).
  • Gizartea (soziala): Lana besteen artean egiten du, beti kolaborazioan edota menpean; bere errealitate osoa bere harreman sozialen multzoa da.

Alienazioaz

  • Alienazioa gizakiak bere baitako (esentziaren) zerbait galtzea esan nahi du (arrotza bihurtzea). Norberaren burua inor ez bihurtzea, norberaren buruarekiko arrotz bihurtzea da alienatua; zenbait kasutan zoroaren sinonimoa da (arrazoimena, bere burua, galdu duena…).

Alienazio Motak

  • Marxen ustez, alienazio
...
Jarraitu irakurtzen "Marxismoa eta Erlijioa: Alienazioaren Analisia" »

Langile Mugimendua eta PSOE Euskal Herrian

Historia3,9 KB

LANGILE MUGIMENDUA. P.S.O.E.

Ideologia sozialistak eta langileen erakundeak (alderdi politikoak, elkarteak etab.) industrializazioarekin azaldu ziren. Industria Iraultzan ekoizpeneko fabrika erraldoiak sortu ziren, milaka langile zituztenak, eta jabe bakarra edo gutxi batzuk. Azken hauek aberastu egiten ziren oso azkar, enpresaren ekoizpena oso handia zelako, ekoizten zen guztia saltzen zen eta industriako langileen bizitza eta laneko baldintzak ez zeuden araututa. Beraz, ugazabeen gehiegikeriak ohikoak ziren eta etekin gero eta handiagoak jasotzen zituzten. Hau honela izanik, Karl Marx filosofoak, besteren artean, ideologia berri bat sortu zuen non gizarteko klase estruktura berria zegoen; bi klase antagoniko, zeinen interesak elkarren aurka...

Jarraitu irakurtzen "Langile Mugimendua eta PSOE Euskal Herrian" »

Hezkuntza: Soziologia eta Gizartea

Matematika1,88 KB

Hezkuntza gizarte gaia da. Gauzak ez dira ikusten ditugun modukoak. Soziologiak, gizartearen fenomenoak ikertzen, kritikoa izaten eta dudatan jartzen du.

Eskolaren Gizarte Funtzioa

1. Sozializazio erakunde nagusienetakoa da. 2. Hezkuntza eta garapen ekonomikoa bultzatzen du (merkatuak behar duena ematen du). 3. Hezkuntza eta hiritar nortasuna/politika garatu (hizkuntza eta hezkuntzaren batasuna). 4. Ezinbestekoa da gizartean eta politikan.

Hezkuntza eta Gizartea

1. Dimentsio didaktikoa: ikasketa/irakasketa metodoa. 2. Dimentsio psikologikoa: gaitasun kognitiboa eta emozionala. 3. Dimentsio soziala: sozializazioa, baloreak (ahaztu bizi duguna).

Gure gizartean ez dago onartu bakoitzak bere kabuz ikastea, ondorioz, hezkuntza sistema sortu zuen gizarteak....

Jarraitu irakurtzen "Hezkuntza: Soziologia eta Gizartea" »

Hiriaren Sortzaileak Heziko Dituzte Gobernanteak Zuzentasunez Gobernatu Dezaten

Filosofia eta etika2,63 KB

Platonen testu honek gai politiko zahar bat dakarkigu: Agintariak nortzuk eta nolakoak izan behar ote dira. Grezian klasikoan hainbat gobernu mota aurki zitezkeen; monarkiak, aristokraziak, tiraniak eta demokrazia besteak beste, baina Platonek bere teoria politiko propioa sortu zuen, agintari izateko gaitasuna heziketarekin eta jakintzarekin lotuz. Horregatik dio hiriaren sortzaileek hezi behar dituztela gobernanteak, hauek zuzentasunez goberna dezaten.

Hain zuzen ere, Platonek hiriaren eta gizakiaren gobernua alderatzen ditu, gizakiarengan buruak eta arimaren joera arrazionalak agintzen duen bezala, hiria edo estatua jakintsuek edo filosofoek gobernatu behar dute, heziketa prozesu luze eta neketsu baten ostean, dialektikaren bidea jarraitu...

Jarraitu irakurtzen "Hiriaren Sortzaileak Heziko Dituzte Gobernanteak Zuzentasunez Gobernatu Dezaten" »

Euskal Kultura eta Artearen Historia: Errenazimendutik Axularrengana

Hizkuntza eta literatura3,43 KB

Kultura eta Artea Errenazimentuan

Errenazimentu izenez ezagutzen den aldia Italian sortu zen, eta beste inon baino biziago eta kementsuago abiatu zen bertan. Florentzia, Erroma eta Venezia izan ziren Errenazimentuaren sehaska. Florentziakoa zen, hain zuzen ere, Medici familia, eragin erabakigarria izan zuena artista eta literatoak bultzatzen eta babesten.

XVII. Mendeko Kultur Giroa

Trentoko kontzilioak markatutako bidetik, apaiz eta fraideek kristau heziketan interes handiagoa jarri behar zuten, herritarrei doktrina irakatsiz eta beren morala gertutik jarraituz. Iparraldean herritar gehienak euskaraz baino ez zirelarik mintzatzen, beharrezkoak ziren erlijiozko euskal liburuak. Nahiz eta helburu nagusia literatura egitea ez izan, aurrerapauso garrantzitsua...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Kultura eta Artearen Historia: Errenazimendutik Axularrengana" »

Talde Sozialen Ezaugarriak eta Sozializazioa

Psikologia eta soziologia4,26 KB

Talde: ezaugarri komunak dituen elementu-multzoa. Talde kontzeptua bere tamainagatik eta egitura zehatzengatik talde sozialei buruz hitz egiteko erabiltzen da.

Ezaugarriak: Helburu bera duten pertsonen multzoa, elkarrekin komunikatzen diren pertsonen multzoa, talde barruan beren beharrak asetzen dituzten eta taldea batasun gisara ikusten duten pertsonen multzoa da.

Taldea: Bizipen egitura kolektibo berean parte hartzen duten eta elkarrekin komunikatzen diren eta helburu berak dituzten pertsonen multzoa da. Oinarrizko beharrek talde batekoa izatera bultzatzen dute. Talde horren laguntzarik gabe ezin du bizirik iraun, elkarreragin-prozesu horri sozializazioa deitzen zaio.

Sozializazio Mailak

  • 1. mailakoa: Jaiotzen denetik, haurrak igarotzen duen lehen
...
Jarraitu irakurtzen "Talde Sozialen Ezaugarriak eta Sozializazioa" »

Sistema Endokrinoa: Funtzionamendua eta Nerbio Sistemarekiko Elkarlana

Psikologia eta soziologia2,49 KB

Sistema Endokrinoa

Zer da Sistema Endokrinoa?

Sistema endokrinoa guruin endokrinoek jariatzen dituzten hormonen multzoa da. Nerbio-sistemarekin batera aritzen da jokabideak zuzentzen eta gorputzaren oreka lortzen eta mantentzen.

Funtzioak

  • Zirkulazio-sistemara askatzen diren hormonak sintetizatzea.
  • Ehun eta organo desberdinen funtzioak koordinatu eta integratzea.

Hipotalamoa

Hipotalamoa ornodunen garuneko egitura bat da, eta, aldi berean, guruin endokrinoa da, zenbait hormona jariatzen baititu. Bere estimulazioak nerbio-sistema autonomoaren hainbat erantzun sortzen ditu, eta hipofisiarekiko lotura estua du.

Funtzioak

  • Bizitza begetatiboaren egitura erregulatzea:
    • Oreka hidrikoa mantentzea.
    • Gorputzaren tenperatura erregulatzea.
  • Metabolismoa kontrolatzea:
    • Loa
...
Jarraitu irakurtzen "Sistema Endokrinoa: Funtzionamendua eta Nerbio Sistemarekiko Elkarlana" »

Cadizeko Gorteen Osaera Soziopolitikoa (1810): Independentzia Gerratik Iraultza Liberalera

Historia2,88 KB

Bigarren mailako iturria duen barra grafiko baten aurrean gaude, izaera politiko eta soziopolitikoa duena, 1810ean Cadizen bildutako Gorteen gizarte osaera adierazten baitu. Ardatz bertikalean Gorteetako diputatuen lanbideak agertzen dira; horizontalean, berriz, lanbide bakoitzak izandako diputatu kopurua.

Independentzia Gerra eta Gorteetarako Deialdia

Grafikoan jasotzen den Cadizeko Gorteen osaera ulertzeko, ezinbestekoa da Gorteak sortu ziren testuingurua ulertzea. Horregatik, Independentzia Gerrara jo behar dugu (1808-1814). 1808an, frantziar ejerzitoaren okupazioa gertatzen ari zelarik eta Jose I.a Espainiako errege bihurtu ondoren, herri altxamendua gertatu zen, Independentzia Gerrari hasiera emanez. Horren aurrean, erresistentzia militarra...

Jarraitu irakurtzen "Cadizeko Gorteen Osaera Soziopolitikoa (1810): Independentzia Gerratik Iraultza Liberalera" »

Frankismoaren finkapena eta krisia (1959-1975): garapen ekonomikoa eta oposizioa

Historia3,08 KB

Frankismoaren finkapena eta krisia (1959-1975)

Bilakaera ekonomikoa eta soziala

1950eko hamarkadaren amaierarako, Francok estatuaren oinarriak ezarriak zituen, herrialdea politikoki eta ekonomikoki isolatuta egon arren. 1966an, aurretiko zentsura ezarri zen. Aldaketa nabarmenenak ekonomian eman ziren. Hasteko, bizi-mailak gora egin zuen. Gainera, Ekonomia Antolamendu Berrirako Lege Dekretuaren bidez, autarkia aldia amaitu zen. Espainia Europako herrialdeen ekonomian sartu nahi zuen. Helburua ordainketa-balantza orekatzea zen, moneta eta zerga erreformak aplikatuz eta merkataritza-neurriak hartuz. Hasieran, bizi-baldintzak okertu egin ziren, baina gero suspertu.

1962tik aurrera, garapen-planak egin ziren (per capita errenta igo, erregimena sendotu....

Jarraitu irakurtzen "Frankismoaren finkapena eta krisia (1959-1975): garapen ekonomikoa eta oposizioa" »

Filosofiaren Begirada: Empirismoa, Arrazionalismoa, Errealismoa, Idealismoa, eta Egia Elkarrekikotasunaren Teoria Pragmatista

Filosofia eta etika2,98 KB

Filosofiaren Begirada

Filosofia ka VI mendean sortu zen Grezian Mileton. Filosofia sortu zen mitioak eta imajinazioarekin azaltzen zen errealitatea, eta filosofiarekin modu arrazionalez eta logikoz azaltzen da errealitatea. Beraz, filosofia fantasiasko pertsonaiengan sinisnten utzi zuten jarrera horren ezaugarriak dira munduan galduta egotearen lilura, zalantza eta kontzientzia. Pentsamendu filosofikoaren erroa miresmena da, mismenarekin batera doa zalantza eta gizakiaren ezjakintasuna kontzientzia hartzen duenean sortzen da zalantza. Beraz, lehen pausua jakintasuna lortzeko ezjakintasuna onartzea da, Sokrates zioen bezala.

Empirismoa eta Arrazionalismoa

Empirismoaren arabera, zentzumenezko esperientzia da ezagutza da ezagutza-iturri garrantzitsuena....

Jarraitu irakurtzen "Filosofiaren Begirada: Empirismoa, Arrazionalismoa, Errealismoa, Idealismoa, eta Egia Elkarrekikotasunaren Teoria Pragmatista" »