Immunitate-sistemaren asaldurak: Alergiak, Autoinmunitatea eta Inmunoeskasia

Biologia2,5 KB

Alergiak

Alergiak erreakzio bereziak dira. Normalean kalterik sortzen ez duten antigenoek parte hartzen dute. Alergiak sortzen dituzten molekulei alergenoak deritze. Hipersentikortasunezko erreakziorik arruntena alergenoarekin kontaktuan egon eta berehala sortzen da. E inmunoglobulinak eta mastozitoek hartzen dute parte. Mastozitoek hantura sor dezaketen substantziaz osaturiko bikorrak dituzte; garrantzitsuena histamina da.

Alergiaren prozesua

Alergenoaren aurrean, B linfozitoak zelula plasmatiko bihurtzen dira. E inmunoglobulina-molekulak sintetizatu eta mastozitoei batzen zaizkie. Alergenoa E inmunoglobulina-molekulekin konbinatzen da eta histaminaren askatzea aktibatzen da. Histaminak hantura eragin eta neutrofiloak erakartzen ditu. Alergenoarekiko kontaktua moztean, erreakzio alergikoa desagertu egiten da.

Autoinmunitatea

Pertsona osasuntsuengan, linfozitoek organismoaren osagaiak identifikatu eta arrotzak diren substantzietatik bereizten dituzte; gaitasun horri tolerantzia deritzo. Horrek huts egitean, linfozitoek antigorputzak ere sintetiza ditzakete. Endekapen-gaixotasuna hasten da, inmunitate-sistemak organismoaren zelulak suntsituko baititu. Organismoaren aurka aritzen delako, gaixotasun autoinmunea deritzo.

Tolerantzia-mekanismoaren akatsen jatorrian fase anitz daude. Ohikoena gaixotasun autoinmunea gaixotasun infekzioso batzuk jasan ondoren hastea da; patogeno batzuek beren estalkian dituzten proteinak parasitatzen dituzten zelulen antzekoak baitira.

Inmunoeskasia

Inmunitate-sistemaren asaldura da: agente patogenoen erasoen aurrean erantzun eskasa. Organismoak infekzio bat besteren atzetik pairatzeko arriskua du, baita baldintza normaletan gaixotasunik eragiten ez duten mikroorganismoen erruz ere.

  • Sortzetikoa: Jatorri genetikoa du. Gaixotasunak B linfozitoetan akatsa sortzen du eta, ondorioz, organismoa infektatzen duten agente patogenoak suntsitzeko antigorputzak elaboratzeko ezgai bihurtzen da. Gaixoek isolaturik bizi behar dute, patogenoen eraginengandik babestuta.
  • Hartutakoa: Pertsona baten inmunitate-sistemak defentsen murriztea jasan dezake, gaixotasun infekziosoen aurka egiteko ahulegi bilakatuz. Kausak:
    • Gaixotasun metaboliko edo infekziosoak (adibidez, Hiesa).
    • Nutrizio-beharrak betetzen ez dituen elikadura desegokia.
    • Adina.
    • Luzaroan jasandako estres-egoera eta atseden-gabezia.

Deskargatu

PDF Word HTML