Oposizioak mailako Historia ikasgaiko apunteak, laburpenak, lanak, azterketak eta ariketak

Erantzukizun Politikoen Legea: Frankismoaren Errepresioa

Historia5,29 KB

1. Erantzukizun Politikoen Legearen Sarrera

Lehen mailako testu historikoa da. Testu honek izaera politiko eta juridikoa du. Testuaren gaia Errepublikari fidel mantendu ziren erakundeen kontrako errepresioa da. Legearen zenbait atal agertzen dira: sarrera eta hiru artikulu.

Francoren aldekoek idatzi zuten oraindik Gerra Zibila amaitu gabe zegoenean, 1939ko otsailean. Espainiar guztiei zuzenduta dago berez, baina behin-behinean Francoren pean zegoen lurraldean aplikatu zen. Frankisten hiriburua zen Burgosen idatzi zen, Madril oraindik errepublikari leiala zelako.

2. Legearen Analisia eta Edukia

2.1. Legearen Tonua eta Helburua

Testu osoan etsaiari ohar eta mehatxu izaera nabarmentzen da, garaituak izatean jazarriko dituztela iragarriz eta frankisten...

Jarraitu irakurtzen "Erantzukizun Politikoen Legea: Frankismoaren Errepresioa" »

Espainiako Trantsizioa eta Euskal Herria (1975-1982)

Historia2,99 KB

Carlos Arias Navarro (1975-1976)

1975eko azaroaren 20an Franco hil zen. Gorte frankistek Juan Carlos izendatu zuten errege, eta frankismoaren jarraipena etorri zen Carlos Arias Navarroren eskutik. Irekieraren aldeko joera erakutsi zen, baina protestak alde guztietatik zeuden eta herri matxinadak sortu ziren. Ondoren, Arias Navarroren dimisioa etorri zen, eta honekin batera, Adolfo Suárez atera zen hautagai. Segituan, Adolfo Suárez demokraziaren aldeko adierazpenak egiten hasi zen eta oposizioko indar ilegalekin hizketan hasi zen.

Egoera Euskal Herrian

Euskal Herrian, krisi ekonomikoa, grebak eta manifestazioak ziren nagusi. Honen ondorioz, errepresio gogorra sortu zen eta Gasteizko eta Basauriko hilketak gertatu ziren.

Adolfo Suárez (1976-1981)

...
Jarraitu irakurtzen "Espainiako Trantsizioa eta Euskal Herria (1975-1982)" »

Sobietar Batasunaren Sorkuntza eta Stalinen Diktadura

Historia3,67 KB

Gerra Zibila eta Gerrako Komunismoa

Bi aurkari nagusiak boltxebikeak (Armada Gorria) eta tsarista zuriak (Armada Zuria) izan ziren. Gerrak hiru urte iraun zuen, eta boltxebikeek irabazi zuten.

Gerrako Komunismoa

  • Industria nazionalizatu.
  • Landa kolektibizatu.
  • Nekazariei aleak konfiskatu.

Proletariotzaren Diktadura

Erabaki guztiak Alderdi Komunistako goi-organoen eskuetan zentralizatuta zeuden.

NEP: Ekonomia Politika Berria

Ekonomia suspertzeko asmoz ezarri zen.

  • Nekazariei askatasunez laboratzen eta saltzen utzi zitzaien.
  • Barne-merkataritza askea baimendu zen.
  • Enpresa txiki eta ertainak jabetza pribatuan mantentzen utzi ziren.

Ondorioak

  • Ekonomia hobetu zen.
  • Burgesia berriro agertu zen.
  • Alderdi Komunistaren barnean gatazkak sortu ziren.

SESB: Estatu Berri Baten

...
Jarraitu irakurtzen "Sobietar Batasunaren Sorkuntza eta Stalinen Diktadura" »

Euskal Foruak eta Gerra Karlistak: Historia eta Bilakaera

Historia11,95 KB

Euskal Foruak eta Gerra Karlistak

Euskal Foruak. Foru bakoitzak kasuan kasuko erkidegoaren ohiturari eta idiosinkrasiari erantzuten zion: berezko zuzenbide zibila, zigor-zuzenbidea eta kaparetasun unibertsala. Foruen krisia gertatu zenean, gaurko EAEn, Antzinako Erregimena ezabatu zen. Burgesiak berdintasun juridikoan, jabetza pribatuan, sistema politiko parlamentarioan eta askatasun ekonomikoan oinarritutako eta politikoa bateraezina zen merkataritza-burgesiaren interesekin eta helburuekin. Burgesia liberalismoarekin lerrokatu zen, foru-sistema gero eta handiagoa zen merkataritza-garapenarekin bat ez zetorrelako. Iraultza liberalak foruak ezabatzea mehatxatzen zuen, uniformetasun juridikoa eta zentralizazioa lortzeko, eta, horrela, euskal gizartea...

Jarraitu irakurtzen "Euskal Foruak eta Gerra Karlistak: Historia eta Bilakaera" »

Lehen Mundu Gerra: Fronteak, Krisia eta Amaiera

Historia2,88 KB

Lehen Mundu Gerraren Garapena

Ekialdeko Frontea Hasieran

Ekialdeko frontean, Alemaniak Errusia gutxietsi zuen eta, ondorioz, Errusiak konkistak egin zituen hasieran alemaniar lurraldeetan. Hala ere, Alemaniak berehala eman zion buelta egoerari, Hindenburg jenerala buru zuela. Horren erakusgarri da Tannenbergeko guduan lortutako garaipena. Hein handi batean, mendebaldeko frontetik ekarritako errefortzuak izan ziren joera aldaketa horren eragileak.

Posizioen Gerra edo Lubakietako Gerra (1915-1916)

Fase honetan, fronteak egonkortu egin ziren eta lubakiak erabiltzen hasi ziren defentsa lanetarako. 1915-1916 artean eman zen fase hau, Posizioen Gerra edo Lubakietako Gerra izenez ezaguna.

Lubakietako baldintzak oso txarrak ziren, eta horrek soldaduak ikaragarri...

Jarraitu irakurtzen "Lehen Mundu Gerra: Fronteak, Krisia eta Amaiera" »

Independentzia Gerra: Gerraren Eragileak

Historia2,64 KB

Baionako abdikazioak eta Napoleonen tropak Espainia okupatzen hasi. 1808ko maiatzaren 2an Madrilen herri matxinada piztu. Frantziarrek errepresio gogorra, 100 herritar fusilatu. Baionako abdikazioa eta Madrilen gertatuko den berri jakin zenean Frantziarren aurkako matxinada piztu Espainian. Iraupen luzea 1808-12 ondorio larriak izango dituen Independentzia Gerra hasiz.

Gerraren Ezaugarriak

Herri gerra: Baionako abdikazioak eta Jose Iaren kontra altxamenduak, botere hutsunea sorrazteko. Gerra nazioanala: Inbasioaren aurkako borrokak sentimendu nazionala sortu, helburu nazioen independentea mantentzea. Nazioarteko gerratea: Portugal ingelesak Espainiaren kontra Napoleonen. Ez zen gerra iraultzailea izan, eliza, gerrilla gerra moorea. Iraultzaren...

Jarraitu irakurtzen "Independentzia Gerra: Gerraren Eragileak" »

Diktadura Frankista Euskal Herrian: Errepresioa eta Ekonomia

Historia3,2 KB

DIKTADURA FRANKISTA EUSKAL HERRIAN

II. Errepublikaren ondoren, 1936ko uztailean Altxamendu Nazionalarekin eskuinek Gerra Zibila hasi zutenetik, ez zen urtebete baino gehiago izan frankistek euskal lurraldeak menperatu zituztela. Gerrak kalte handiak eragin zituen Errepublikaren alde tinko jarraitu zuten Bizkaia eta Gipuzkoan; ez horrenbestekoak, ordea, altxamenduaren alde jarri ziren Nafarroa eta Araban.

Frankismoaren Ondorioak Euskal Herrian

  1. Errepresioa

    Frankistek izugarrizko errepresioa ezarri zuten euskal lurretan. Batetik, altxamenduaren aurkako oro zigortua izan zen: preso hartua, fusilatua, edo erbesteratu beharra izan zuten askok. Guztira, 200.000 euskaldunen galera kalkulatzen da.

    Bestetik, euskal kulturaren edozein adierazpen zorrozki debekatua

...
Jarraitu irakurtzen "Diktadura Frankista Euskal Herrian: Errepresioa eta Ekonomia" »

Espainiako Gerra Zibila eta Frankismoaren Erregimena

Historia3,56 KB

Espainiako Gerra Zibila eta Frankismoaren Erregimena

Frankismoaren Sorrera

Francisco Franco gobernuburu izendatu zutenean, beste hautagai batzuk zeuden (Mola, Queipo de Llano, Sanjurjo), baina altxamendu militarra babestu zuten indar politikoek Franco izendatu zuten gobernuburu. Gerra Zibila hasi zenetik hil arte, Franco izan zen gobernuburua, diktadura ezarriz eta botere osoa bereganatuz.

Bere eragina iturri ideologiko desberdinetatik jaso zuen (Falange, Eliza, Karlismoa), eta kanpoko erreferentziak ere izan zituen (faxismoa). Horregatik hartu zuen “El Caudillo” titulua pertsonala, Primo de Riveran ere oinarrituz. Indar politiko guztiak alderdi bakarrean bildu zituen, eta alderdiaren programa Falangearen printzipioetan oinarrituta zegoen....

Jarraitu irakurtzen "Espainiako Gerra Zibila eta Frankismoaren Erregimena" »

Mendebaldeko Erresuma Germaniarrak: Inbasioak eta Gizartea

Historia2,46 KB

Mendebalde Germaniarra

1. Barbaroen inbasioak eta erresuma germaniarren sorrera

Herri barbaroen Erromatar Inperioan finkatzeko prozesua oso luzea izan zen (II-XI. mendeak).

Bi inbasio aldi bereizten dira, baina garrantzitsuenak lehenengo inbasioak dira:

  • IV. mende bukaera - VI. mende erdia
  • Herriak: germaniarrak, hunoak, abaroak, besteak beste.
  • Inbasioak baino gehiago, migrazio mugimenduak izan ziren.

Hasieran:

  • Jarrera baketsua, Erromaren baimenarekin Limesa zeharkatuz.
  • Nekazaritzarako lurrak bilatu edo armadan izena eman.

Geroago, IV. mendetik aurrera:

  • Herri berriak sartu ziren: godoak, frankoak, sueboak, besteak beste.
  • Bi modutara:
    • Batzuk, konkista bidez.
    • Gehienak, Foedus hitzarmena sinatuz: Erromaren herri aliatu bihurtzen ziren eta Inperioa babesten laguntzearen
...
Jarraitu irakurtzen "Mendebaldeko Erresuma Germaniarrak: Inbasioak eta Gizartea" »

1929ko Krisi Handia eta 1930eko Hamarkadako Ondorioak

Historia2,68 KB

1929ko Krisiaren Jatorria

Superprodukzioa eta espekulazioa izan ziren krisi ekonomiko honen kausa nagusiak:

  • Superprodukzioa: Lehen Mundu Gerran ekonomia-baliabideak gerra-ekoizpenerako erabili zituzten. Gerra amaitu zenean, herrialde batzuek, hala nola AEBek, Argentinak, Japoniak eta Australiak, nazioarteko merkatuan Europako ekoizpena ordezkatu zuten. Horrek gehiegizko eskaintza sortu zuen.
  • Espekulazioa: 1920ko hamarkadan, Estatu Batuetako ekonomia, hein handi batean, higiezinen espekulazioan eta burtsan oinarrituta zegoen.

Horren guztiaren ondorioz, Burtsaren Krisia gertatu zen. Enpresek eta bankuek ordainketei aurre egiteko dirua bilatu zutenean, akzioak masiboki saldu zituzten. 1929ko urriaren 24an, Ostegun Beltzean, akzio asko saldu ziren,...

Jarraitu irakurtzen "1929ko Krisi Handia eta 1930eko Hamarkadako Ondorioak" »