Isabel II.aren erregealdia eta Seiurteko Demokratikoa (1843-1874)
Isabel II.aren erregealdia (1843-1868)
1843ko azaroan, Espartero erbesteratu ostean, Isabel II.ak adin nagusitasuna eskuratu zuen 13 urterekin.
Hamarkada moderatua (1844-1854)
Lehen hamarkadan, Ramón María Narváez izan zen pertsonaia nagusia. Moderatuek kontrola eta ordena lortzeko prentsaren zentsura erabili zuten, eta 1844an Guardia Zibila sortu zuten. 1845eko Konstituzioa eman zen. 1846-1849 bitartean, Kataluniako eta Levanteko gerrillak Bigarren Gerra Karlista gisa kontsideratzen dira. 1851n, Bravo Murilloren gobernuan, Vatikanoarekin konkordatua sinatu zen, Mendizabalen desamortizazioa onartuz, baina hezkuntzaren kontrola berreskuratuz.
Biurteko progresista (1854-1856)
1854ko ekainean, Leopoldo O'Donnellek buruturiko Vicálvaroko altxamenduaren...