Mendebaldeko Erresuma Germaniarrak: Inbasioak eta Gizartea

Historia2,46 KB

Mendebalde Germaniarra

1. Barbaroen inbasioak eta erresuma germaniarren sorrera

Herri barbaroen Erromatar Inperioan finkatzeko prozesua oso luzea izan zen (II-XI. mendeak).

Bi inbasio aldi bereizten dira, baina garrantzitsuenak lehenengo inbasioak dira:

  • IV. mende bukaera - VI. mende erdia
  • Herriak: germaniarrak, hunoak, abaroak, besteak beste.
  • Inbasioak baino gehiago, migrazio mugimenduak izan ziren.

Hasieran:

  • Jarrera baketsua, Erromaren baimenarekin Limesa zeharkatuz.
  • Nekazaritzarako lurrak bilatu edo armadan izena eman.

Geroago, IV. mendetik aurrera:

  • Herri berriak sartu ziren: godoak, frankoak, sueboak, besteak beste.
  • Bi modutara:
    • Batzuk, konkista bidez.
    • Gehienak, Foedus hitzarmena sinatuz: Erromaren herri aliatu bihurtzen ziren eta Inperioa babesten laguntzearen truke lurrak jasotzen zituzten.

476. urtean Mendebaldeko Erromatar Inperioa desagertu zenean, germaniar herrien erresuma independente asko sortu ziren.

2. Lehenengo urteak: bateratze prozesua

Germaniarrak gutxiengoa ziren (populazioaren %5) eta erromatarrekin nahastu ziren. Hori ahalbidetzeko:

  • Kristautasuna erlijio ofizial gisa onartu zen.
  • Legeak bateratu ziren.
  • Hizkuntza: latinarekin jarraitu zuten, germaniar hitzak bereganatuz (hizkuntza erromantzeak sortuz).
  • Ezkontza mistoak onartu ziren.

3. Politika eta Agintea

Hasieran boterea aristokraziaren esku geratu zen.

Ondoren, erregetza oinordetzakoa bihurtu zen eta aristokraziaren boterea murriztu zen.

  • Garai bateko noble erromatarrak eta buru militar germaniarretako kideak.
  • Erregea batzar batean aukeratzen zuten.

4. Ekonomia

  • Hiriek garrantzia galdu zuten.
  • Merkataritza eta artisautza ia desagertu ziren.
  • Nekazaritzak are garrantzia gehiago hartu zuen.
  • Populazioa landan bizi zen.

5. Gizartea

Aldaketa garrantzitsuena: erromatar garaiko esklabutza desagertu eta jopuak agertu ziren.

  • Esklabuak erdi libreak ziren kolono bihurtu ziren (nekazariak).
  • Jaunak beraiei utzitako lur zati txikia landu, jaunari errenta ordaindu eta, gainera, honen lurretan (erreserban) lan egin behar zuten.
  • Nekazari libre asko ere jopu bihurtu ziren segurtasun faltagatik; jaunen babesa eskatzen zuten eta hauek ere jaunaren menpe geratu ziren.

Deskargatu

PDF Word HTML