Ekosistemen Dinamika eta Sailkapena
Ekosistemen Oreka eta Aldaketak
Ekosistema baten oreka baldintzak
Ekosistema bat orekan egon dadin, hiru baldintza bete behar dira, gutxienez:
- Ingurumen-faktoreek egonkorrak izan behar dute.
- Populazioetako banakoen kopuruak ia konstante mantendu behar du.
- Ekosistemari eragiten dion kanpoko faktorerik ez da izan behar.
Ekosisteman izaten diren aldaketa motak
Ekosisteman izaten diren aldaketak sailkatzeko bi modu daude:
- Jatorriaren arabera:
- Naturalak
- Artifizialak
- Abiaduraren arabera:
- Pixkanakoak
- Katastrofikoak
Aldaketen denbora-eskala
- Biotopoari eragiten dioten aldaketak: Denbora geologikoan gertatzen dira (milaka urtean zehar). Aldaketa batzuk bat-batekoak ere izan daitezke.
- Biozenosiari eragiten dioten aldaketak: Denbora biologikoan gertatzen dira (ehunka