Ekosistemen Dinamika eta Sailkapena

Gizarte zientziak3,4 KB

Ekosistemen Oreka eta Aldaketak

Ekosistema baten oreka baldintzak

Ekosistema bat orekan egon dadin, hiru baldintza bete behar dira, gutxienez:

  • Ingurumen-faktoreek egonkorrak izan behar dute.
  • Populazioetako banakoen kopuruak ia konstante mantendu behar du.
  • Ekosistemari eragiten dion kanpoko faktorerik ez da izan behar.

Ekosisteman izaten diren aldaketa motak

Ekosisteman izaten diren aldaketak sailkatzeko bi modu daude:

  • Jatorriaren arabera:
    • Naturalak
    • Artifizialak
  • Abiaduraren arabera:
    • Pixkanakoak
    • Katastrofikoak

Aldaketen denbora-eskala

  • Biotopoari eragiten dioten aldaketak: Denbora geologikoan gertatzen dira (milaka urtean zehar). Aldaketa batzuk bat-batekoak ere izan daitezke.
  • Biozenosiari eragiten dioten aldaketak: Denbora biologikoan gertatzen dira (ehunka urtean zehar).
  • Gizakiaren jarduerak eragindako aldaketak: Denbora sozialean gertatzen dira (zenbait urtean edo hamarkadan zehar).

Aldaketa mota nagusiak

Erabateko aldaketak

Aldaketa horiek, oro har, planeta osoari eragiten diote, neurri batean.

Adibidez: glaziazioak.

Erritmo-aldaketak (Ziklikoak)

Aldaketa zikliko eta aurresangarriak izaten dira.

  • Eguna eta gauak txandakatzea: Ekosistema guztiei zuzenean eragiten die, argirik iristen ez zaienei izan ezik (esate baterako, haitzuloetako eta itsas hondoetako ekosistemei).
    Adibidez: fitoplanktonaren migrazio bertikalak.
  • Urtaroen txandaketa: Ekosistema guztiei eragiten die, batez ere zona epelekoei. Ekosistema horietako izaki bizidunak urtean zehar izaten diren aldaketa zikliko nabarmenetara moldatuta daude.

Ekosistemen Heldugabetasuna eta Helduera

Ekosistema Heldugabeak

  • Espezie aniztasun baxua.
  • Espezie motak: Jeneralistak.
  • Txoko ekologiko gutxi.
  • Sare trofiko sinpleak.
  • Ekoizle asko eta kontsumitzaile gutxi.
  • Beraien biomasa handituz doa.
  • Energia ez dute ondo aprobetxatzen.
  • Oso emankorrak dira.
  • Ez dira oso egonkorrak.

Ekosistema Helduak

  • Espezie aniztasun altua.
  • Espezie motak: Espezialistak.
  • Txoko ekologiko asko.
  • Sare trofiko konplexuak.
  • Hiru maila trofikoen arteko nahasketa.
  • Beraien biomasa ia konstante mantentzen da.
  • Energiaren aprobetxamendu hobezina da.
  • Emankortasun txikiagoa dute.
  • Egonkortasun handia dute.

Ekosistemen Sailkapena

Ekosistema Lehortarrak

  • Eragin handia duten faktore abiotikoak: Tenperatura (T), prezipitazioa, argitasuna, haizea, izozteak, hezetasuna, dentsitatea, etab.
  • Adibideak: Basoak, basamortuak, oihanak, etab.

Ekosistema Urtarrak

  • Eragin handia duten faktore abiotikoak: Argitasuna, presioa, gazitasuna, oxigeno kopurua, etab.
  • Ur gazitakoak: Itsas ekosistemak.
  • Ur gezatakoak:
    • Ur lasaietakoak: Aintzirak, lagunak, idoiak, inguru hezeak, albuferak, etab.
    • Ur lasterretakoak: Ibaiak, iturburuak, iturri termalak, etab.

Deskargatu

PDF Word HTML