Aro Modernoaren Filosofia eta Testuingurua

Gizarte zientziak2,23 KB

1. Kokapena: Aro Modernoaren Filosofia

Berpizkundean, Absolutismoaren gorakada, Elizaren erreforma eta kontrarreforma eta Zientzia-iraultza gertatu ziren. Absolutismoari dagokionez, Erdi Aroan jauntxoek lortutako boterea erregeek berreskuratuko dute, hainbat baliabide erabiliz, eta horrela, erregeen boterea handituz joango da. Mugimendu honi dagokionez, esan beharra dago ez dela garai historiko bat bakarrik, baizik eta pentsamolde eta jarrera bat ere badela, familia, gizartea, politika eta antzeko arloetan eragin nabarmena baitu.

1.1. Berpizkundea eta Zientzia-iraultza: Ezaugarri Orokorrak

Garai haietan, Elizaren erreforma gertatuko da. Luterok bideratu zuen erreforma protestanteak ez zuen onartzen gizakiaren eta Jainkoaren artean Eliza Katolikoak ezartzen zuen hierarkia eklesiastikoa. Autoritate bakarra liburu sakratuetan idatzita dagoen Jainkoaren Hitza da. Gizakiak bere fedearekin harreman zuzena eta pertsonala izango du Jainkoarekin.

Luteroren erreformaren aurkako mugimendua, XVI. mendearen erdialdean Eliza Katolikoak garatutako barne-erreforma mugimendua izan zen, Erreforma protestanteari aurre egiteko nahian. Doktrina, barne-egitura, ordena erlijiosoak eta mugimendu espiritualak izan ziren burututako aldaketen jomuga.

Zer da Antropozentrismoa?

Zientziari dagokionez, jaso zuen garapena iraultza zientifiko gisa definitu daiteke, eta Kopernikoren lanetik Newtonen lanetara zabalduko da. Zientziaren ikuspuntu berriek autore klasikoak (Aristoteles, Ptolomeo, Galeno...) alde batera utzi zituzten, eta naturaren zuzeneko azterketa hasi zen metodo zientifikoa erabiliz.

Kosmologia arloan, 1543an argitaratu zen Kopernikoren obra. Horretan Lurraren heliozentrismoa eta mugimendua ezartzen ziren, tradiziozko jakintza alde batera utzita. Bi mila urtez indarrean egon zen unibertsoaren ikuspegi aristoteliko-ptolemaikoaren ordez, hierarkiarik gabeko unibertso ireki eta mugagabearen ideia modernoa agertu zen.

Fisikaren alorrean, Galileo Galilei nabarmendu zen.

Deskargatu

PDF Word HTML