Nekazaritza politika Espainian: EB aurretik eta ondoren

Geografia4,02 KB

Nekazaritza politika: Jarduera politikoek ere eragin zuzena dute nekazaritza espazioan. Espainian, nekazaritza-politikak aldaketa handia izan zuen Europar Batasunean sartu ondoren (1986). Horren ondoren, Nekazaritza Politika Komuna edo Bateratua (NPB/PAC) hartu behar izan zen Espainian.

A/ XIX. mendetik NPB/PAC ezarri arteko nekazaritza-politikak

XIX. mendeko erdialdetik NPB/PAC ezarri arteko nekazaritza-politikak oinarri hauek zituen: lurraren jabetza-sistema; nekazaritza jabetzaren neurri desegokia; eta merkataritza protekzionismoa.

Lurraren jabetza-sistema

Lurraren jabetza-sistema aldatzen saiatu ziren:

  • XIX. mendeko desamortizazio-politikaren bidez;
  • Bigarren Errepublikako nekazaritza-eraldaketaren bidez;
  • frankismoko kolonizazio-politikaren eta ureztaketen zabalkundearen bidez.

Nekazaritza jabetzaren neurri desegokia

Lurraren jabetzaren neurria desegokia zen eta lursailen pilaketari buruzko politikaren eta lur-arlo handien legegintzaren bidez jorratu zen.

Lursailen kontzentrazioa

  • 1952an abiatu zen eta gaur egun arte ere indarrean dago; 1985etik aurrera, autonomia erkidegoen esku utzi zen.
  • Minifundioa murriztea eta jabe bakoitzari lursail bakarra edo lursail gutxi batzuk ematea du helburu.
  • Kontzentrazioaren ondorioz, lursail gutxiago, handiagoak eta erregularragoak sortu dira; mugen kopuruak behera egin du; eta errepideen sare berria sortu da.
  • Lurraldeei erreparatuz gero, pilaketak lehorreko monolaborantzako inguruak gehiago ukitu ditu iparraldeko eta levanteko minifundioak baino.

Lur arlo handiei buruzko legegintza

  • Frankismoan abiatu zen eta laborantzarik gabe zeuden inguruak ukitu zituen.
  • Legea 1979an, trantsizio aldian, aldatu zen eta jabeak hobekuntza-plana aurkeztera behartu zituen.

Merkataritza protekzionismoa

Merkataritza protekzionismoaren bidez, kanpotik zetozen nekazaritzako produktuei arantzelak ezartzen zitzaizkien, bertako produktuei lehiarik ez egiteko.

B/ Europako Nekazaritza Politika (NPB/PAC), 1982

Espainiako nekazaritza politikaren gida da. Askotariko ondorioak izan ditu:

Espainia Europako barne merkatuan sartu zen

  • Merkatu Antolakunde Bateratuak (MAB/OCM) ezarri ziren produktu nagusientzat. Erakunde horiek produktu horien prezio maximoak eta minimoak ezartzen dituzte.
  • Espainiako prezioak Europakoak baino merkeagoak zirenez, apurka-apurka gora egin eta Europakoekin parekatu ziren.

EBrekiko trukeak askatu egin ziren

  • Espainiak Europaren lehentasun-printzipioa eta kanpoko tarifa komuna hartu zituen, beste estatu batzuetatik zetozen produktuetarako.
  • Ondorioz, Espainiak inportazio batzuk Batasunaren mesedetan eta hornitzaile tradizionalen kaltetan bideratu ditu.
  • Horrez gain, erosteko ahalmen handia duten 371 milioi kontsumitzaile baino gehiagoko merkatuan sartu da, eta kontsumitzaile horiek kalitatezko produktuak eskatzen dituzte.

Egoera horri probetxua ateratzeko

  • Ahalegin handia egin behar izan du modernizatzeko.
  • Europako egitura-fondoen laguntza izan du azpiegiturak, ekipamenduak eta nekazarien prestakuntza hobetzeko (FEOGA eta FSE).

Europako nekazaritza-jardueraren arazoak

  • Espainian, Europako nekazaritza-jardueraren arazoek (produktuen prezio handiak munduko merkatuarekin alderatuta, nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuen soberakinak, ingurumena hondatua produkzio intentsiboa egitean, nekazaritza-inguruak jendez hustu) eta horiek konpontzeko hartutako neurriek eragina izan dute.

Eskualdeko desberdintasunak

  • Eskualdeka begiratuz, desberdintasunak daude. Bizkaiko itsasertzeko zona, abelgorrien abeltzaintzaren menpekotasun handia duena, eta Penintsularen barrualdeko zerealen eta mahastien zonak.
  • Ondorioak mesedegarriak izan dira Mediterraneoko eta Andaluziako kostalderako, baratzeko produktuentzat eta fruituentzat merkatu ona aurkitu baitute.

Deskargatu

PDF Word HTML